CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ artxiboa | ┬╗ testua
Azala Espazioa
TESTUA
MOSTRAR EL PENSAMIENTO. APUNTES

Jabi Barandiaran. Dena ikusten da. Eta zuk dena ikusten dela jakin behar duzu. Eta hori ere ikusi egiten da: dena ikusten dela dakizula. Eta jakin behar duzu ikusten dala badakizula dena ikusten dala... Oscar Gómez Matak 2013ko urtarrilaren 2tik 6ra Azalan gidatutako "Pentsamendua azaldu" lantegiaren ostean idatzia. Bero- bero. 

LO IMPROBABLE

Lucia Russo eta Marcela Levi. Gorputz baten asmatzeari buruz. Elkarbizitza bat asmatzeari buruz. Eszenaratze baten asmatzeari buruz. Mauriche Blanchoti buruz, solasaldia tartean, isiltasunean, jario baten eta bestearen artean ematen dela dioenean. Azalan izan zirenean idatzitako testua, 2012ko irailaren 18a eta 30a bitartean.

OGGI HO VISTO DEI PRATI

Alex Mendizabal. Erromatik bidalia, 2012ko abuztuaren bukaeran egin zen Azalerak egoitza hasi baino lehen. "Entzuten nauzun espazioa/ zure inguruan ipinia, hura ere/ Mapa bat bezala, muga eta mozketarik gabekoa".

ARCHIVO F.X.: SIGNATURA, INFORME, INSTITUCIÓN

Pedro G. Romero. Erakundea, gizartearen edo egitura publikoen antolaketa eremu bakoitza bezala; jakite edo arte baten araua bilduma bezala; gauzen banaketa, haien klasifikazio eta erabilera moduan. Erakundea: banatu, banatu eta banatu.

PRIMERA Y ULTIMA COMUNION

Marion Cruza. 2012ko maiatzean, Azalan burututako "Eskutik hitza" (2) laborategiaren ostean, Marionek bere besaulkian eserita idazten du, oinak lasto gainean dituela.  Nola izan Colette egunez, Mata Hari gauez eta Carmina egunsentian.

HIZKUNTZARI ESKUA SARTZEN

Imanol Epelde Pagolak adjetiboek eta aditzek bizitza konjugatzeko duten ahalmenari buruz idazten du. Azalan 2012ko maiatzaren 18tik 22ra egindako "Eskutik hitza" bigarren laborategiaren ostean idatzia. Miso zaporeko poema. 

IMPLAUSIBLE CONNECTIONS

Paula Caspao. SCORES nº1: touché (Viena, Tanzquartier 2011, p.52-59) liburuan argitaratutako testua, izen bereko zikloaren ostean. Egitarau horretan Paulak bere objektu bideografikoetako bat aurkeztu zuen. Guzti horiek AZALAn 2011ko urrian burututako "Eskutik hitza" laborategiko materialak izan dira.

AZALA ETA MAMIA

Rufus. Renato Curciok eta Nicola Valentinok gidatutako "Sozioanalisi narratiboa" (AZALA, 2011ko uztaila) mintegiaren ostean idatzitako testua. Nork bere narrazioaren jabe eta egilea izan, eta partekatzeko bide egokia aurkitu behar duela esaten da bertan. 

ALGUNAS IMPLICACIONES DE LA NUEVA PRECARIEDAD

Renato Curcio. Testua, Milanen 2002 eta 2009 artean burututako ikerketa sozioanalitiko baten ondorioa, Renato Curcio eta Nicola Valentinok gidatutako "Sozioanalisi narratiboa" mintegian landutako materiala da.

LABORATORIO DE SOCIOANÁLISIS NARRATIVO. (UNA CRÓNICA URGENTE)

José Luis Gallero. Renato Curciok eta Nicola Valentinok zuzendutako "Sozioanalisi narratiboa" laborategiaren ostean nolabaiteko premiarekin idatzitako kronika. Testuan oihartzun egiten du "ekintza bakoitzaren sakonean hitz bat dago eta nahitaezkoa da hura arakatzea da" ziurtasunak.

EL SOL CUANDO ES DE NOCHE

Pedro G. Romero. AA.VV La noche española (MNCARS, 2009) liburuan argitaratutako testua. Sevillako artistak gidatutako "Anbiguotasun, paradoxa eta toleskerien artean" mintegian lan- material bezala erabilia.

┬┐Y SI RESULTA QUE NOS LO INVENTAMOS?

Ixiar Rozas. Testu honetan istorioa asmatzeko aukerarekin jolasten da egilea. Janes Janzak Azalan (2010eko otsailean, Autonomia & Complejidad proiektuaren baitan) gidatutako laborategian egintako errekonstrukzioak abiapuntu hartuta idatzia izan da. Naverán, Isabel de (ed.) Hacer historia. Reflexiones desde la práctica de la danza (CdL, Mercat de las Flors, Institut del Teatre, Centro Coreográfico Galego, 2010) liburuan argitaratua.

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com