CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ artxiboa | ┬╗ testua
Azala Espazioa
TESTUA
QUE LAS SOSTIENE

Luciana Chieregati eta Ibon Salvadorrek, Lisa Nelsonek 2016ko udazkenean gidatuta"Tuning Scores" laborategiaren ostean. Hitzei eta testu bat hegaldatzen duten isiltasunei buruz. Inprimatutako hitzak eta beraiekin arnasten duten espazio zuriei buruz. Ertzetatik hegaztiek heltzen dituzte. 

ATMOSFERAK. ERRESISTENTZIA. MAPAK (2)

Arturo f. Rodríguez. Zutabeak (2013, Ensoñaciones tobogán, Consonni) liburuko testuak. 6. Proklama edizioaren kartelaren atzealdea. Azala eta Artium-en artean antolatutako 6. Proklama, Gasteizen burutu zen, 2015eko abenduaren 2tik 5era bitartean.

THE AGGREGATE BODY OF THE SOLO

Bojana Kunst. 2015eko udaberrian Azalan gidatutako "Bakarkako proiektua. Solo lanaren baldintza ekonomikoak eta kulturalak" mintegiaren ostean idatzi zuen testua arte eszenikoen teorikoak. Etxe batean. Gela batean. Bakardadean, asko diren gorputz batekin. Aurretik noruegiarraz argitaratua, Birthmark, Carte Blanche, 2015.

DISPOSITIVOS DE PARTICIPACIÓN

José Antonio Sánchezek parte-hartzeari buruz idazten du, ekainaren 26 eta 27an 5. Proklaman berak gidatutako "Elkarrekin egoteko gauzak" mintegiaren ostean. Fatzer, Koch, Brecht, hitzarmena, publikoa dena berreskuratzeko beharra eta "Atlas Gasteiz" lanaren inguruan idazten du. Aurretik Parataxis 2.0 blogean argitaratua. 

THE QUIET VOLUME. EL AUTOTEATRO DE UNA LECTURA SILENCIOSA

Camila Tellezek "The Quiet Volume" autoantzerkiko piezari buruz idazten du hemen. 3. PROKLAMAn aurkeztu zen Ant Hampton eta Tim Etchellsen lana, EHUko Koldo Mitxelena liburutegian (Gasteiz), 2014ko abenduaren 16tik 20era bitartean. Balizko isiltasuna eta hitza maileguan hartzeari buruz dihardu. Chileko Escaner Cultural aldizkarian argitaratua.

LA NATURALEZA Y SU TEMBLOR/ FANTASMAGORIAS DE LO PUBLICO. CONVERSACION CON IDOIA ZABALETA

Camila Téllez artista txiletarrak "La naturaleza y su temblor" pieza ikustean izandako esperientzia kontatzen du. Bilbon aurkeztu zen, 2014ko azaroaren 13an. "Urrats bakoitzarekin iluntasun berri bat arakatu genuen". Errelatoa Idoia Zabaleta koreografoarekin izandako solasaldiarekin isten da.

39 OHAR PERFORMATIBO. AUSTIN, BUTLER ETA VIRNOTIK HARATAGO

Ixiar Rozas, idazlea eta dramaturgoak, Errekan ipuin liburu sonoroaren 23. pistan irakurri zuen ondorengo testua.  Liburua Azalan grabatu zen, 2014ko apirilaren 7tik 11era bitartean eta osorik entzun daiteke webgune honetantxe. Testua Beltzuria (2014) liburuan argitaratu zuen idazleak ondoren hiru ohar gutxiagorekin, hau da, 36 ohar performatiboekin. Diseinua: Bigara.

HAIEK ERE HILTZEN DIRA

Antonio Pinto Ribeiro, Público egunkari portugaldarrean argitaratua (2013.03.15). Testua Claudia Diasek zuzendutako "Ez dago egiten dugun guztia zertan esan eta ezta esaten dugun guztia zertan egin ere" piezan erabiltzen da. Lan hori 2. PROKLAMAren barruan estreinatu zen Estatu espainiarrean, Artiumen (Vitoria-Gasteiz), 2014ko urriaren 11ean.

[ETXETXO BAT] BIDE ZATI BAT [ZEHARKATZEKO]

Camila Tellez artistak 2014ko martxoaren 28an burututako ekintzaren testu- erregistroa. Azalan egindako egoitzan Camilak bere etxetxotik, 2.tik, ikusten zuen paisaia- errepide zatian egin zuen lan. Testu honek artxiboan eskegi dugun audioa laguntzen du.  

[OHARTARAZI] BIDE ZATI BAT

Camila Tellez artistak AZALAn egindako egoitzan zehar burututako ekintzen testu- erregistroak. Camilak bere etxetxotik, 2.tik, ikusten zuen errepide zatiaren inguruan egin zuen lan. Ber- inskripzio lan bat handik ikusten den kurban.

CINEMA- UTOPIA, MEMORIAS DEL FUTURO

Mara Fortes. Mexikoko Ambulante jaialdiko programatzaileak honako testua irakurri zuen "Zine- topaketa hipnotiko eta hedakorra" laborategian. Gorky, Virginia Woolf, irudietan amorfoa dena. Eta materia dardarazten duten dirdira. 

TODAS LAS SANGRES

Italo Panfichi, Manuel Belliscorekin elkarlanean. 2013ko urtarrilean Azalan idatzitako ohar inprobisatuak. Barruko oihartzuna idatzi edo marraztu, hariaren mugimendua jarraitu, eta bere hotsa esanez bakarrik konposatu. Ba al da beste norbait ni neutik haratago?

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com