CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » lantegiak | lab | mintegiak
Azala Espazioa
LANTEGIAK | LAB | MINTEGIAK

 

AZALAk prestakuntza ildo bat garatzen du, prozesu metaboliko banakako eta kolektibo modura ulertua dena. Prestakuntza- ikasketa- asimilazioa- metabolismoa- transformazioa. Ibilbide horretan, honako subespezieak bereizten ditugu:

LANTEGIAK: Kreazio eszenikoaren praktikak. Gonbidatutako artista edo koreografo batek emandako lantegi trinkoak dira, eta haren ibilbide artistikoan interesa duten pertsona orori zuzenduak daude. Gonbidatutako artistari modu espezifikoan eskatzen zaio lantegia bere jakin- min artistikoetatik abiatuta zuzentzeko. Besteak beste honako proposamenen inguruan aritzeko eskatzen zaio AZALAtik: gorputzaren idazketa espazioan eta denboran, ikerketa eta sorkuntza tresnak, hala nola gorputza- pentsamendua, aktorea- ikuslea, barruan- kanpoan bezalako binomioekin duen solasaldiari buruz.

LABORATEGIAK: Ikerketa kolektiboa bultzatzea dute helburu. Bertan, askoren artean, artistak, ikerlariak, pentsalariak eta aktibistak biltzen dira, egungo kreazio lanari, gorputza garaikideari, eta gorputza errealitate artistikoaren ekoizle gisari buruzko gogoeta praktikoa nahiz teorikoa eratzeko.

MINTEGIAK: Wikipediak honakoa dio: “Gai jakin batzuen inguruan ikasketa sakona egitea helburu duen bilera espezializatua da, adituen artean elkar eragitea eskatzen duen lan moduak bideratzen dituena. Ikasketa talde aktiboa da, irakaskuntza eta ikerketa bideak, biak batera eta aldi berean… Elkarlan giroan, ikerketa eta gogoeta pertsonala naiz taldekoarekin trebatzen ditu partaideak. Mintegia funtsean praktika bat da…”.

Koreografia, testuingurua, lurraldea, denborazkotasuna, obra, prozesua, ikuslea, objektua, ideia, irudia, ikusgarritasuna: horiexek izango dira formazio- transformazio espazio erretikulatua, sare moduko honetan, landuko ditugun gaietako batzuk.

hurrengo lantegiak | lab | mintegiak:
Lois Patiño

ZLAB

Proiektuak garatzeko laborategia Lois Patiño eta Oliver Laxerekin (Vigo, París)

urtarrilaren 22tik 26ra bitartean

izen-ematea: kalakalab@gmail.com (leku mugatuak. Abenduak 15era arte)

Kalakalab eta Azalak lankidetzan antolatua 

aurretik izandako lantegiak | lab | mintegiak:
Tractora

DARCY LANGE LABORATEGIA

Tractora Koop. E.ren laborategia

azaroak 6tik 12ra bitartean

TOPO izeneko egitarauaren barruan, hainbat egoitza eta ibilbide, 2017. urte honetan zehar AZALA bidelagun izango dutenak

amigas

TOPALEKU FEM

Haizea Barcenilla eta Garbiñe Ortegak koordinatutako topaketa

urriak 27tik- 29ra bitartean

Kalakalab eta Azalak lankidetzan antolatua

La risa en los huesos

BARREA ETA HEZURRAK

Julia Spínolak eta David Bestuék gidatutako tailerra

urriak 16tik-20ra bitartean

izen-ematea: azala@azala.es (leku mugatuak)

TOPO izeneko egitarauaren barruan, hainbat egoitza eta ibilbide, 2017. urte honetan zehar AZALA bidelagun izango dutenak

Composición en Tiempo Real

KONPOSIZIO-LABORATEGIA DENBORA ERREALEAN ETA SORKUNTZA KOREOGRAFIKOA

Joao Fiadeirok eta Carolina Camposek (Lisboa) gidatuta

Tabakalera, irailaren 18tk 23ra bitartean 

Azala, irailaren 25tik 30era bitartean

CTR-an INTERESA DUTEN PERTSONENTZAT LABORATEGIA IREKIKO DUGU TABAKALERAN, IRAILAK 18-19-20ean

Izen-ematea: azala@azala.es (plaza mugatuak)

Ric Allsopp

LOA, IDAZKETA ETA PERFORMANZEA: AGERPEN-ESPAZIOAK

Ric Allsoppek gidatutako tailerra

ekainaren 19tik 23ra bitartean 

historia(s)

HISTORIA(K)

Olga de Sotok gidatutako mintegia 

Artium, maiatzak 12

Informazioa eta izen ematea: proklamar@gmail.com 

10. Proklamaren baita,  Artium eta Azalak lankidetzan antolatzen duen arte bizien programa 

Bulegoa z/b-ekin lankidetzan antolatutako mintegia

LAB-REC

LAB_REC: EZ-IN-EGONEAN?

Olga Mesak eta Francisco Ruiz de Infantek gidatutako laborategia (Asturias-Gasteiz-Frantzia)

Artiumen, Plaza aretoan

otsailaren 18an eta 19an, 16:00etatik 21:00etara

otsailaren 20tik 24ra, 18:00etatik 24:00etara

Izen-ematea: proklamar@gmail.com 

9. Proklamaren baitan

© Frank Beauboi

TUNING SCORES: KONPOSIZIOA, KOMUNIKAZIOA ETA IRUDIMEN SENA

Lisa Nelson-ek (Vermont, Estatu Batuak) gidatutako lantegia eta laborategia

Tailerra Azalan (Lasierra), urriaren 21etik 25era bitartean

Laborategia Tabakaleran (Donostia), azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da

Tailerrean izen ematea: azala@azala.es. Plaza kopuru mugatua. Tailerrean izena emateko cv labur bat bidali behar da. Izena emateko epea: urriaren 15a

Tailerraren prezioa: 150 euro (ostatua barne)

Tailerraren eta laborategiaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara 

Laborategiaren “EndPlay: An Observatory” aurkezpena Tabakaleran, abenduaren 3an, 19.00tan. Jarraian, Lisa Nelsonekin solasaldia izango da

Tabakalerak eta Azalak lankidetzan antolatua

© Nicolas Clement. Sans-titre, de la série Barbara dans les bois, 2015.

DANTZA: NORMALA EZ DENA

Isabelle Ginot eta Marcel Bugielek (Paris- Berlin) gidatutako mintegia

irailaren 5etik 9ra bitartean

Leire Cotore

BARREA ETA BIZITUTAKO GORPUTZA

Antzerkia eta dantza urbanoari buruzko udako kanpamentua, Etham López, Leire Cotoré, Virginia Imaz eta José Carmelo Muñozek gidatua

Lasierra, abuztuaren 22tik 27ra bitartean

14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua

Izen-ematea: azala@azala.es

Leku mugatuak: 15 lagun

Prezioa: 160 euro (janaria eta ostatua barne)

Mailegu eskaera

MAILEGU ESKAERA

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumek (Markina-Rotterdam) gidatutako erakundeen arteko bilera 

Azala, maiatzak 5

Artium, maiatzak 6

Proklamaren baitan, Azala eta Artiumek lankidetzan antolatutako arte bizien programa 

MPECV 2015-2016

PRAKTIKA ESZENIKOA ETA KULTURA BISUALARI BURUZKO MASTERRA 2015-2016

Praktika eszeniko eta kultura bisuala masterraren egoitza 2015-2016 (Artea- Universidad Castilla la Mancha)

Rafael Martínez del Pozo, Isabel de Naverán eta Idoia Zabaletak gidatutako laborategia

apirilaren 4tik-15era bitartean

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com