CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » ZLAB CON MARIE LOSIER
ZLAB CON MARIE LOSIER

Zineman Sorkuntza Laborategia Marie Losierekin

2020 ko irailaren 2tik 6 arte

Antolatzailea: Kalakalab

Izen ematea: koord.kalakalab@gmail.com

Izena emateko epea zabalik uztailaren 30 arte

ATZERATUTA

 

ZLAB alternatiba gisa sortzen da, sorkuntza artistikoan era kolektibo batean pentsatzeko. Horretarako, proiektuen laborategia izango den dinamika bat jarriko da martxan. Bertan lantzen diren filosofia nagusiak elkarbizitza eta guztion onerako izango den elkartruke horizontala dira.

Hirigunetik urruti, Azala-n, zinema bizi eta partekatu egiten da modu eraldatzaile eta zabalean, erakundeek aldez aurretik ezarritako egituretatik aparte, horrela artea (bizitza) bizitzeko gure moduan sakondu egiten dugu.

Hamar zinemagile izango dira esperientzia honetan parte hartuko dutenak, oraindik eraikitzen arituko diren zinema-proiektu batekin, Edizio berri honetan, ZLAB egitasmoaren barruan bi une planteatzen dira: ZLAB 2.1 (2020 ko urtarrilaren 7tik 12ra) eta 2.2 (2020ko otsailaren 8tik 13ra). 

Parte hartu nahi baldin baduzu, bidali zure proiektua honako helbide honetara: koord.kalakalab@gmail.com

Proposamenak jasotzeko azken eguna: abenduak 15

Izena emateko kuota: 120 euro (mantenu osoan)

 

Marie Losier: Frantzian jaio zen 1972an, orain New Yorken bizi da, eta zuzendaria eta zinema zikloen komisarioa da. Literatura ikasi zuen Nanterreko Unibertsitatean, eta Arte Ederrak New Yorken. Zinema alternatiboaren “orkestra-emakumea” da. Zinema esperimentalaren aurpegi ludiko eta polit hau bere proiektuen erabateko kontrola hartuta jarduten da (jantziak, zuzendaritza, muntaia, promozioa…). Proiektu horiek ezagutzen dituzten bakarrak, beti ertzean, erdigunetik urrun, bazterreko zirkulu underground-etan ibili dabiltzanak izan ohi dira.Filmografia: The Ballad of Genesis and Lady Jane (2011), Cet Air La (2010), Slap the Gondola! (2010), Papal Broken Dance (2009), Tony Conrad, Drea Minimalist (2008), Jaye Lady Jaye (2008), Snow Beard (2008), Manuelle Labor (2007), Flying Saucey! (2006), The Ontological Cowboy (2005), Eat Your Makeup! (2005), Electrocute Your Stars (2004), Bird, Bath, and Beyond (2003), Lunch Break on the Xerox Machine (2003), Sanitarium Cinema (2002), The Passion of Joan of Arc (2002), Broken  Blossoms (2002), Loula Meets Charlie (2002), The Touch Retouched (2001), Chick-chick (2000).

 

Proiektuari buruz eskatzen den informazioa:

Bio laburra

Motibazio eskutitza

Egin beharreko proiektuaren aurkezpen laburra

	
Aurreko edizioetan bertara gonbidatuak izan diren zinemagileak: Oliver Laxe, Lois Patiño, Xabier Erkizia

Aurreko edizioetan parte hartutakoak: Luis Macias, Maddi Barber, Jesus Maria Palacios, Miguel Lopez Beraza, Aitor Gametxo, Arantza Santesteban, Pedro Gonzalez Rubio, Jorge Moneo Quintana, Ione Atenea, Irati Gorostidi, Marina Lameiro, Maite Redondo

 

ZLAB MARIE LOISIER
laguntzaileak
  • Kalakalab logo
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com