CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » PROTOMUSIKA-SAIOAK (EDO TAILERRAK) (HIRU)
PROTOMUSIKA-SAIOAK (EDO TAILERRAK) (HIRU)

PROTOMUSIKA-SAIOAK (EDO TAILERRAK) (HIRU)

Rafael Martínez Del Pozoren ikerketa batetik abiatuta

TOPO programaren baitan, AZALAK 2020an zehar lagunduko dituen topaketa eta tailerrak

2020ko maiatzaren 25etik 28ra bitartean

ATZERATUTA

 

Musika egingo dugu pertsona batzuen artean.

Musika: leku batean, denbora-iraupen batean, entzuteko egoera partekatzen dugu eta esku har dezakegu (edo ez) soinuak sortuz. Elkar ikustea eta mugitzea ere bada.

Bi arau errespetatzen ditugu:

(1) Parte-hartzaile guztiak entzun ahal izatea, bakoitzak sortzen duen soinuaren zabalera kontuan hartu gabe.

(2) Gainerako parte-hartzaileek sortzen duten soinuak baldintzatuta ez egotea.

 

Banaka soinuak txandaka sortzen (edo ez) ditugun ariketa batzuetatik abiatzen gara.

Soinua sortuko dugu berehala eskura dugun guztiarekin: norberaren gorputzarekin, objektuekin eta baita musika-tresna konbentzionalekin edo ez hain konbentzionalekin ere.

Arreta berezia jarriko da lantzen ari garen espazio arkitektonikoak soinuan duen eraginean, eta argi-baldintza desberdinak eta parte-hartzaileen arteko distantziak frogatuko dira.

Ariketak egiteko unean sortzen diren eragin gabeko soinuak nahita sortzen ditugun soinuei erantsiko dizkiegu.

Ez da beharrezkoa musika-prestakuntza izatea.

Egiten ari garenaz hitz egingo dugu, eta egiten jarraitzeko estrategiak proposatuko ditugu.

Egiten ari garena partekatu nahiko genuke, baina oraindik ez dakigu nola.

Nire doktorego-tesiaren euskarri izango den material nagusia ere bada.

 

Rafael Martínez del Pozo (Barakaldo, 1973). Musikaria: airetiko soinuen, anplifikatuen edo grabatuen antolatzailea. Orain Protomusika Tailerra, AA tigre abestien proiektua eta espazio arina garatzen ari da. Beste artista batzuekin ere kolaboratzen du laguntzaile eta bideratzaile tekniko gisa (Esperanza Collado, Lorena Alvarez, Mark Borthwick, Roldan, Amaia Urra, Barbara Fluxá, Fernando De La Flor, Ixiar Rozas...). Grabaciones de Campo soinu estudiotik bizi eta lan egiten du, Castro de Cepedan (Leon), 2009tik.

SESIONES (O TALLER) DE PROTOMÚSICA (TRES)
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com