CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » HUMBOLDT PROIEKTU TOPAKETA
HUMBOLDT PROIEKTU TOPAKETA

Andreas Wutz -en ikerketa batetik abiatuta

TOPO programaren baitan

2020 ko apirilak 25etik 26ra bitartean

 

1801eko udaberrian, Alexander von Humboldt Ameriken natura esploratzen ari zen, bere anaia Wilhelm Euskal Herriko haran eta mendietan zehar hilabete batez bere kultura eta bereziki bere hizkuntza ikasten ari zen bitartean. Hilabete berean, baina bi mende geroago, Humboldten  egin zuen bidaia errepikatu nuen nik, esku batean egunkaria eta nire zinema kamerarekin bestean. Bidaia luze eta bizia izan zen, eta  ehunka metro filmiko ez ezik, zuekin eztabaidatu nahi nituzkeen bi gairen inguruko hainbat galdera ere sortu ziren.

 
 
 
Apirilak 25
1. eguna: paisaia eta geologia. Bidaia honetan egiten ari nintzen paisaia filmatuz, hasieratik planteatzen nuen filmatzea jada existitzen ez den edo beste modu batean existitzen den zerbait idealizatzen duen paisajismo zinematografiko baten "tranpa" handian erori gabe. Mundua neurtu nahi izan zuten Humboldt anaien kontzeptu holistikoan pentsatzen nuen, haien edertasuna eta eragin emozionala deskribatzearekin batera – Eta, beraz, interesatzen zitzaidan nola eragiten edo koloreztatzen duen ikusten ari garen paisaia batek ezagutza hori. Paisaia bat ez da irudi bat bakarrik, material jakin batzuetan datza, egitura, bilakaera eta adin jakin bat du, ezagutza eredugarritzat geologia aukeratu nuen – Botanika, meteorologia edo beste natur zientzia batzuk aukeratu nitzakeen bezala.
 
Testuinguru horretan, hiru film proiektatuko dira inspirazio gisa:
 

Geología: ¿realmente es una ciencia?
Per Kirkeby, 1981

Ama Lur
Néstor Basterretxea y Fernando Larruquert, 1968

80 segundos en Toronto: ríos invisibles
Andreas Wutz, 2017
 

Apirilak 26
2. eguna: paisaia eta hizkuntza. Humboldtek Euskal Herrian zehar utzitako aztarnei jarraituz, bera bezala, euskarazko hitz bilduma bat sortzen saiatu nintzen. Baina, hainbat arrazoirengatik, ez zuen oso ondo funtzionatu, eta horregatik gehitu nahi nituzke, zuen laguntzarekin, beste hitz batzuk "hitz-geografia" bat garatzeko. Landarerik interesgarrienak "ehizatzen" dituen botanikoak bezala, herri batekoak diren edo gune bat markatzen duten hitzak bildu nahi ditut. Aldi berean, hizkuntza bat ikastearen gaia interesatzen zait, eta horrek zer eragin duen pentsatzeko eta hautemateko moduan. Zer galtzen dugu eta zer irabazten dugu, ba al dago harekin osa dezakegun zerbait berririk? Eta nola osatzen ari da gu, gure nortasuna? Eta Humboldt bezalako norbaitek 25 hizkuntza ezberdin menderatzen baditu, horrek esan nahi al du pertsona horrek 25 nortasun desberdin ere badituela?
 
Testuinguru horretan, hiru film proiektatuko dira inspirazio gisa:
 
La Historia de Federico el Cruel
Andreas Wutz, 1964

La gata de Sebeok
Andreas Wutz, 2010

Poto y Cabengo
Jean-Pierre Gorin, 1979
 
 
Trukerako eta eztabaidarako oinarri diren filmez gain, Humboldten zati batzuk ere irakurri ahal izango ditugu, Alexander anaiak Chimborazo sumendiaren altueran erabiltzen zuen tresna zientifiko batekin ariketa bat egin, diziplina honetako eta beste batzuetako espezialista batekin "paseo geologiko" bat eman eta, batez ere, AZALA eremu zoragarrian topaketaz gozatu.
 
Gonbidatu berezia:
Koenraad Van den Driessche (Gante, 1964). Geologian doktoratua eta Euskal Herriko aniztasun eszenikoarekin liluratua, bere gidek hasieran ikusezina dirudien paisaia eskaintzen dute, baina Koenraaden ipuin geologikoek babestua, oihan tropikalak zeuden eta dinosauroek euren arrastoak utzi zituzten Euskal Herriaren irudia garatzen da.
ENCUENTRO PROYECTO HUMBOLDT
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com