CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » PRAKTIKA ESZENIKOA ETA KULTURA BISUALEAN MASTERRA 2019-2020
PRAKTIKA ESZENIKOA ETA KULTURA BISUALEAN MASTERRA 2019-2020

Praktika Eszenikoa eta Kultura Bisuala Masterrerako ikerkuntza-egonaldia

2019-2020 (Artea-Gaztela-Mantxako Unibertsitatea)

Laborategia Idoia Zabaletak zuzenduko du

maiatzaren 11tik 22ra bitartean

URRUTIKO IKASTAROA

 

 

Urtero bezala, masterreko kideek ikerkuntzaren eta sorkuntzaren alorretako proiektuak lantzen dituzte, bai bakarka bai taldeka. Prozesu praktikoak izan ohi dira, baina jarrera kritikoa pizten eta indartzen lagunduko digutenak, gure praktikak beste batzuenarekin kontrastatzeko. Ikastaroan zehar lantzen dira prozesu horiek eta gero ere jarraipena izaten dute maiz. Proiektu bakoitzaren eta seminarioetan nahiz laborategietan landutako edukien arteko harreman-maila partaide bakoitzaren interesen araberakoa da, dena den beti uzten ditu oihartzunak eta loturak.

 

AZALA-k master honi eskaintzen diona da hiriaren eguneroko erritmotik ateratzea. Ikerkuntza-prozesu batean sakontzeko tarte egokia izan ez ezik, beste modu batera elkar-bizitzeko aukera ere ba da, tarte bat elkarrizketarako eta elkarren ondoan izateko.


Master honetan parte hartuko dutenen egonaldiarekin batera, lan sesio batzuk antolatuko dira AZALA-n. Bertan, Idoia Zabaleta koreografoak laborategi bat proposatuko du, aldi baterako hezkuntza-komunitate baten testuinguruan praktika ulertzeko moduetan sakontzen jarraitu ahal izateko.

 

Partehartzaileak 2019-2020: Matilde Amigo, Mario Ballón, Ana Barcia, Elvira Barroso, Antonela Cassarotti, Lluna Issa Casterà, Albert Chamorro, Mila Ercoli, Lucía Fernández Millet, Mariana García de la Mata, Javiera González, Victoria Hernández, Mónica Paixao, Julieta Koop, Cecilia Mieres, Mitrovich Rayén, Sofía Montanha, Paola Pilatti, Samuel Retortillo, Reinaldo Ribeiro, Jimena Ríos, Santiago Rodriguez Tricot, Antonella Sampieri, Jaime Sánchez Camacho, Nicole Sazo, Julia Torre. Nacionalidades: Argentina, Brasil, Chile, España, Perú, Portugal, Uruguay.

MASTER EN PRACTICA ESCENICA Y CULTURA VISUAL 2019-2020
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com