CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » PROTOMUSIKA SESIOAK (EDO TAILERRA) (BI)
PROTOMUSIKA SESIOAK (EDO TAILERRA) (BI)

Rafael Martínez Del Pozo-ren ikerketa batetik abiatuta

2019ko irailaren 13tik 16ra bitartean

TOPO egitarauaren baitan, 2019an zehar Azala espazioak lagunduko dituen lantegi eta topaketa sorta

 

 

 

 

Musika da egingo duguna.

Hizkuntza musikalaren barruan ulertzen ditugun formak ez imitatzen saiatuko gara.

Musika egingo dugu hainbat kideren artean.

Musika: Leku eta denbora jakin batean, entzuten ari garena konpartitzeko eta, nahi izanez gero, soinuak eginez parte hartzeko edo ez.

Elkarri ikustea ere bada, mugitzea…

Bi arau hauek beteko ditugu:

(1) parte-hartzaile guztiak entzunak izan daitezela, bakarka egingo duten soinuaren bolumena altua edo itzalia izan arren.

(2) gainerako parte-hartzaileek egingo duten soinuak baldintzaturik ez egotea. 

 

Soinuak bakarka egingo ditugu (edo ez), eta modu txandakatuan, hori izango da abiapuntua.

Soinua egiteko orduan, lekuan bertan eskura izango dugun guztia erabiliko dugu: gorputza bera, objektuak, baita musika tresna erdi konbentzionalak ere.

Arreta berezia eskainiko diogu lan gune bezala erabiliko dugun espazio arkitektonikoak izan dezakeen eraginari, eta argitasun eta distantzia egoera ezberdinak landuko dira parte-hartzaileen artean.

Ariketak gauzatzerakoan nahi gabe sortzen diren soinuak eta nahita egindako soinuak batu egingo ditugu.

Ez dago zertan musika formakuntzarik izan behar.

Egiten ari garenaz mintzatuko gara, eta egiten jarraitzeko estrategiak proposatuko ditugu.

Egiten ari garena partekatzea gustatuko litzaiguke, baina oraindik ez dakigu nola egin.

Nire Doktorego Tesian oinarri nagusia hartuko duen materiala izango da ere.

 

Rafael Martinez del Pozo (Barakaldo, 1973). Musikaria: soinuak kanpoan antolatzen ditu, anplifikatuak zein grabatuak. Egun ROTOMÚSICA TAILERRA lantzen ari da, baita AA TIGRE izeneko abesti-proiektua, eta LEVE espazioa ere bai. Laguntzaile tekniko gisa kolaboratzen du beste hainbat artistekin (Esperanza Collado, Lorena Alvarez, Mark Borthwick, Roldan, Amaia Urra, Barbara Fluxá, Fernando De La Flor, Ixiar Rozas…). 2009tik hona Leongo Castro de Cepeda herrian bizi da, eta han egiten du lana, Grabaciones de Campo soinu estudioan.

Partaideak: Raúl Hidalgo, Bruno Ramo, Jon Mantzisidor, Jaume Ferrete, Aitor Izagirre, Amaia Urra. 

 

 

Protomusica
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com