CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » IRUDIKAPENAK ENTZUN
IRUDIKAPENAK ENTZUN

Amalia Fernándezek gidatutako sorkuntza laborategia

Azala, abuztuaren 19tik 22ra bitartean

inprobisazioan esperientzia duten dantzari eta performerrei zuzendua

Informazioa eta izen- ematea: danzalava@gmail.com (ekainak 30era arte)

Danzalava eta Azalak lankidetzan antolatua

 

 

 

 

Laborategia Amalia Fernandezek gidatuko du eta, oraingoan, honako gaien inguruan hausnartzea eta esperimentatzea proposatzen da:


Gorputz kolektiboa

Atentzioa non jarri

Musikaltasuna

 

Nire azken hiru obretan (“en construcción”, “el resistente y delicado hilo musical” eta “expografía”) landu ditudan gaien eta hartu ditudan egiteko moduen laburpena da “Oir visiones”. Lan tresna hauen artean batzuk teknikoak dira, beste batzuk, berriz, estetikoak, poetikoak edota subjektiboak.

Oro har, soilik testuinguru kolektiboan esperimentatu daitezkeen egoerak dira, nahiz eta, azkenean, bizi duguna modu indibidualean bizi, eta lagun bakoitzak bete “nitasunarekin” osatzen du proposamena.

Sormen eta ikerketa prozesuetan interesatuak dauden guztiei zuzenduta dago. Prozesuetan, batez ere, giza gorputza egongo da erroturik, gertatzen ari denaren ardatza nagusia izango da, giza gorputza bera da esperimentazioaren esparrua jorratuko duena.

 

Amalia Fernandez (Granada, Espainia, 1970). Ia 30 urte dira Madrilen bizi eta lan egiten dudanetik. Prestakuntza klasikoa (ballet), nire belaunaldiko ia guztiek bezala, ikasketak Espainian egin zituztenak, behintzat. Interpretazioan (10 urtez El Bailadero-Monica Valenciano konpainiako kidea) eta, 2005etk aurrera, sorkuntza independentean aritu naiz nire ibilbide profesionalean zehar. Fase honetan bakarkako lanak sortu ditut (matrioshka, kratimosha, en construccción 1 eta 2, , “el resistente y delicado hilo musical” eta “expografia” estreinatu berria, etab.), baita elkarlanean ere (shichimi togarashi eta Juan Dominguez, perrita china eta Nilo Gallego, etb. Beste artista batzuen prozesuetan parte hartu izan dut ere (Cuqui Jerez, Odd Enginears, Sonia Gomez, etab.) interpretea, coach, koreografoa, eta aldian behingo kolaboratzailea bezala, besteak beste. 

Oir visiones
erlazionaturiko artxiboak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com