CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » TOPALEKU FEM II
TOPALEKU FEM II

Garbiñe Ortegak koordinatutako topaketa

Otsailaren 1etik 3ra bitartean

Kalakalab eta Azalak lankidetzan antolatua

 

 

 

 

 

Topaleku FEM ez da:

zita itsua, gutako askok elkar ezagutzen ez badugu ere; relax asteburua, izugarri disfrutatzea espero badugu ere; sendagarri gisa aprobetxatzeko egoitza, egia bada biziberrituta ere aterako garela; sekta itxi bat, elkarrekin bilduta ematen ditugun tarte horiek izugarri maite baditugu ere; errehabilitazio zentro bat, lehentasuna zaintza izango bada ere; teoria feministari buruzko mintegia, feminismoa gugan hezurmamituta izango bada ere; emakumezko ekintzaileen kanpalekua, nahiz eta egon egongo den ekimenerako gaitasuna duten emakumez beteta; project-hub bat, nahiz eta jakin badakigu, ziur gaude, ideiak barra-barra sortuko direla; curriculumean beste lerro bat gehiago, baina horrek ere, curriculumaren arabera, izango luke zentzurik, eta ez gutxi; erabakitzeko organoa, gure bizitza osoa erabakiak hartzen ematen dugun arren; lobby boteretsua, superbotereak dituztenak egon badaudela sinesten badugu ere; neska bilera, amaieran neska bilera batera bideratzen bada ere;

Azalan burutzen den bigarren Topaleku FEM honetan bilduko dira: Arantza Santesteban, Julia Lopez, Amaia Gabilondo, Ane Rodriguez, Clara Sánchez Dehesa, María Ibarretxe, Leire Apellaniz, Garbiñe Ortega, Idoia Zabaleta.

TOPALEKU FEM
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com