CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » CROSSING THE FLOOR
CROSSING THE FLOOR

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ek zuzendutako tailerra

Tabakalera (Donostia), azaroak 25 eta 26ean, 11:00etatik-17.00ra 

Izen-ematea: azala@azala.es (Leku mugatuak). 

Tailerraren prezioa: 75 euro

Izen-ematea egiteko cv laburra eta gutun laburra bidali behar dira

TEILATUPE BEREAN EGITARAUAREN BAITAN

 

 

 

Jonathan Burrows koreografoak eta Matteo Fargion musikagileak tailer labur bat emango dute euren piezen atzean dauden zenbait ideia aurkezteko. Arte performatiboetan interesa duten pertsona guztiei irekita dago tailerra, euren gaitasun teknikoa edozein delarik ere. Tailerrak gai zehatzak landuko ditu, hala nola euren lanen konposizioa, forma eta denbora, baita egiten dutenarekin hautsi eta publikoarekin konektatzeko erabiltzen dituzten estrategiak ere. Tailerra ingelesez izango da, eta ariketak, jarduerak, eztabaida eta hausnarketa izango ditu.

 

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion 1989tik ari dira elkarlanean, mundu osoan zehar. Haien lanek zorroztasun intelektuala eta ustekabeko umorea elkartzen dituzte, eta musika klasikoarekiko maitasuna dute sustrai; maitasun horrek talka egiten du taularatze anarkiko eta alaiarekin. Bikoteak Hugo Glendinning bideoartistarekin lan egin du 52 Portraits lanean, eta 2014ko Veneziako Biurtekoak Body Not Fit For Purpose lana komisionatu zien. 2018an, Music For Lectures seriea hasi zuten; lan horretan, hizlariak hitzaldi bat ematera gonbidatzen dituzte, rock-banda batek lagunduta.

Burrowsek A Choreographer’s Handbook argitalpenaren 13.000 kopia baino gehiago saldu ditu, eta egun Coventryko Unibertsitateko Dantzaren Ikerketa Zentroko ikertzailea da. 2017an, Fargionek Mette Edvardsenen Oslo performancerako partitura idatzi zuen; bestalde, duela gutxi koreografoentzat prestaturiko konposizio-tailerren nazioarteko seriea antolatu du. Any Table Any Room Brightoneko Attenborough Centren aurkeztu zuten, 2017an; pieza horren bitartez, bikoteak, lehen aldiz, toki bakoitzeko artistak gonbidatzen zituen eurekin taula gainera igotzera.
 
Jonathan Burrows eta Matteo Fargionen koekoizleak: Kaaitheater Brussels, PACT Zollverein Essen, Sadler's Wells Theatre London eta BIT Teatergarasjen Bergen.
by Peter Rapp
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com