CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » TEILATUPE BEREAN
TEILATUPE BEREAN
Lantegi eta performance sorta Jonathan Burrows & Matteo Fargion-ekin [UK] 
2018ko azaroaren 19tik 26ra bitartean
Azalak koordinatutako programa bat
Tabakalera (Donostia), Bulegoa z/b (Bilbo), inTACTO (Gasteiz) eta Azalak (Lasierra) lankidetzan antolatua
 
 
 
 
Both Sitting Duet y Body not fit for purpose
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en performancea
Bulegoa z/b (Bilbo), azaroak 19an, 19:00etan
jarraian solasaldia artistekin   
 
Any Table Any Room 
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ek zuzendutako laborategia
Blanca Arrieta, Miguel Ángel Pérez Ávila, Zuriñe Benavente eta Hannah Frances Whelan-ekin
inTACTO jaialdia (Artium-Gasteiz), azaroak 21, 22 eta 23an
 
52 portraits
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en aurkezpena eta proiekzioa 
inTACTO jaialdia (Artium-Gasteiz), azaroak 22an, 19:00etan
aurkezpenaren ostean proiekzioak instalazio formatuan jarraituko du azaroak 25era arte
 
Any Table Any Room
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en performancea
Blanca Arrieta, Miguel Ángel Pérez Ávila, Zuriñe Benavente eta Hannah Frances Whelan-ekin
inTACTO jaialdia (Artium-Gasteiz), azaroak 23an, 20:45etan
 
 
Speaking dance
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en performancea
Tabakalera (Donostia), Z aretoa, azaroak 25ean, 19:00etan
jarraian solasaldia artistekin   
 
Crossing the floor
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ek zuzendutako tailerra
Tabakalera (Donostia), Sortzaileen gunearen Platoa, azaroak 25 eta 26ean, 11:00etatik-17.00ra 
Izen-ematea: azala@azala.es (Leku mugatuak). 
Tailerraren prezioa: 75 euro
Izen-ematea egiteko cv laburra eta gutun laburra bidali behar dira 
 
 
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion 1989tik ari dira elkarlanean, mundu osoan zehar. Haien lanek zorroztasun intelektuala eta ustekabeko umorea elkartzen dituzte, eta musika klasikoarekiko maitasuna dute sustrai; maitasun horrek talka egiten du taularatze anarkiko eta alaiarekin. Bikoteak Hugo Glendinning bideoartistarekin lan egin du 52 Portraits lanean, eta 2014ko Veneziako Biurtekoak Body Not Fit For Purpose lana komisionatu zien. 2018an, Music For Lectures seriea hasi zuten; lan horretan, hizlariak hitzaldi bat ematera gonbidatzen dituzte, rock-banda batek lagunduta.
 
Burrowsek A Choreographer’s Handbook argitalpenaren 13.000 kopia baino gehiago saldu ditu, eta egun Coventryko Unibertsitateko Dantzaren Ikerketa Zentroko ikertzailea da. 2017an, Fargionek Mette Edvardsenen Oslo performancerako partitura idatzi zuen; bestalde, duela gutxi koreografoentzat prestaturiko konposizio-tailerren nazioarteko seriea antolatu du. Any Table Any Room Brightoneko Attenborough Centren aurkeztu zuten, 2017an; pieza horren bitartez, bikoteak, lehen aldiz, toki bakoitzeko artistak gonbidatzen zituen eurekin taula gainera igotzera.
 
Jonathan Burrows eta Matteo Fargionen koekoizleak: Kaaitheater Brussels, PACT Zollverein Essen, Sadler's Wells Theatre London eta BIT Teatergarasjen Bergen.
 
 
 
Both Sitting Duet y Body Not Fit for Purpose
 
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion

Burrows eta Fargion artisten lanari darion xarma neurri batean handia izan arren, pentsarazi  beharrez jartzen gaitu etengabe. Azken hamabi urte hauetan, bi artistek obra-multzo bat sortu dute, musika klasikoaren formalitatea eta interpretazioaren eta entzulegoaren mugak modu irekian eta maiz anarkikoan gainditzeko gogoa bateratzen dituzten dueto moduan jasoa. Mundu osoan jarraitzaile askoren arreta pizten ari den lana.

Both Sitting Duet izeneko pieza, haien berri lehen aldiz izateko bitartekoa bilakatu zen, 2002an. Gustu oneko umorea eta inteligentzia fina, bi baldintza horiek azaldu eta jasotzen ditu haien estiloak.

Bulegoa z/b (Bilbo) espazioan pieza hori antzeztuko dute, Body Not Fit for Purposeizeneko piezarekin batera, 2014ean Veneziako biurteko ospetsurako egin zuten lana hain zuzen. Pieza horretan aurrez aurre, elkarren kontra jartzen dira politikaren ankerkeria eta plazer hutsa bilatzen duen dantzaldia, esanahiaren eta ekintzaren artean dagoen lotura ezabatuz, eta galderak planteatuz, gu barrez ari garen bitartean.

Both Sitting Dueteta Body Not Fit for Purpose,biek ala biek Arts Council England programaren laguntza jasotzen dute, Loteria Nazionalak finantzatuta.

 
Any Table Any Room
 
Jonathan Burrows y Matteo Fargion
 
Blanca Arrieta, Miguel Garcés, Zuriñe Benavente eta Hannah Frances Whelan-ekin
 
Energia kolektiboren, trukaketaren eta dantzarien eskuzabaltasunaren ospakizuna. Izan eta elkarrekin lan egitearen eskakizunen eta plazeren esplorazio taldekoia da, eta antzezleek sortutako buztinezko 72 objektu, taldearen kantua eta telefono mugikorretan jarritako pedalak erabiltzen dituzte.
 
Burrows eta Fargion 1989tik aritu dira elkarrekin mundu osoan zehar zabaldu diren duetoak sortzen. Haien lanek batzen dute zorroztasun intelektuala bat-bateko umorearekin, eta musika klasikoarekiko maitasun partekatuak eta eszenaratze anarkiko eta alaiak batzen dituzte egileok.
 
Jonathan Burrows koreografoak eta Matteo Fargion konposatzaileak Any Table Any Room aurkezten dute, dantzarien arteko energia kolektiboa, elkartrukea eta eskuzabaltasuna goraipatzen dituen lana. Horretarako, emanaldi bat egiten duten orotan, tokiko lau artista gonbidatzen dituzte haiekin agertokira igotzera, aldi labur batez elkarrekin entseatu ondoren.

Zenbateraino da posible komunitatea? Nola eusten diogu gure autonomiari taldean gaudenean? Interpretatzaileek beraiek sortutako buztinezko 72 objektu, komunitate-kantua eta telefono mugikorretarako pedalak baliatuz, Any Table Any Room-ek izateari eta elkarlanari loturiko plazeren eta betebeharren inguruko esplorazio taldekoia egiten du.

Dramaturgia: Katie Coe eta Nicola Conibere.

Kudeaketa: Nigel Hinds

Babeslea: Arts Council England-en National Lottery.

Eskerrak: St Anne's Church Lewes, The Attenborough Centre for the Creative Arts Brighton eta The Centre for Dance Research at Coventry University.

Any Table Any Room Brighton-go Attenborough Centre espazioan aurkeztu zen 2017an eta orduan izan zen bikoteak tokiko jendea haiekin eszenatokira igotzera gonbidatu zuen lehen aldia.

Jonathan Burrows eta Matteo Fargionen lanak Kaaitheater Brussels, PACT Zollverein Essen, Sadler's Wells Theatre London eta BIT Teatergarasjen Bergen guneekin batera ekoiztu dira.

Interpretatzaile hauekin elkarlanean:

Miguel Garcés arte dramatikoan lizentziatua da, eta Clowna eta Artearen Komedia landuz osatu du bere prestakuntza. Maila profesionalean eman dituen 23 urteetan hainbat konpainiarekin ibili da aktore-lanetan: Teatro Dran, Teatro Zascandil, Teatro del Ruido... Duela 10 urtetik Zanguango Teatro konpainian garatzen du bere aktore- eta sormen-lana.

Blanca Arrieta (Gasteiz, 1970) koreografoa eta interpretatzailea da, eta hainbat sorkuntza garaikidetan aritu izan da elkarlanean. London Contemporary Dance School/The Place zentroan jaso zuen prestakuntza, eta 2000. urtetik bere sorkuntzetan dihardu. Gorputza da jokoa eta eraikuntza fisikoa lortzeko ardatz nagusia bere lanean.

Zuriñe Benaventeren kasuan, inprobisazioan oinarritutako mugimenduaren estetika eta gorputzaren eta ahotsaren bidez prozesu garaikideak esploratuko dituzten lengoaia eszeniko berriak bilatzea da lanaren muina.

Hannah Frances Whelan sortzaile eszenikoa da eta Londresko Rose Bruford unibertsitatean graduatu zen Antzerki Arte Europarrak izeneko ikasketetan. Hainbat proiektutan hartu du parte Erresuma Batuan, Frantzian, Brasilen zein Euskal Herrian. Sorkuntza-prozesuaren bidezko ikerketak sortzen dio jakin-mina, bai eta prozesu horietan sortzen diren behin-behineko komunitateak eta horiek komunitatean duten oihartzuna aztertzeak ere.
 
 
 
52 portraits 
 
Jonathan Burrows, Matteo Fargion eta Hugo Glendinning
 
52 Portraits erretratu sorta bat da; erretratuok mugitzen diren dantzarien irudiak erakusten dituzte, aldamenean kantatutako autobiografiak dituztenak, eta sortak bertako subjektuen ahalmen sakon, dibertigarri eta harrigarria atzematen du, agerian utziz dantzarien ezusteko istorioak, pentsamenduak eta borrokak.

52 Portraits adierazpen artistiko gisa idatzitako maitasun epikozko abestia da.

52 Portraits segida bat da, mugimenduan dauden dantzarien irudiak erakusten dituzten erretratuz osatuta dagoena eta abestutako autobiografien akonpainamendua duena. Lanak subjektu horien botere sakona, dibertigarria eta harrigarria islatzeaz gain, ustekabean, dantzarien istorioak, pentsamenduak eta borrokak agerian uzten ditu.

2016an zehar, astelehenero, dantzari edo interpretatzaile batek keinuzko kontakizun bat partekatu zuen.

52 PortraitsJonathan Burrows koreografoaren, Matteo Fargion konposatzailearen eta Hugo Glendinning bideo-artistaren arteko elkarlanetik sortutako proiektu digitala da.

Abestiak Matteo eta Francesca Fargionek sortuak dira.

52 portraits Sadler’s Wells-en ekoizpen bat da.

Eskerrik asko Jonathan, Matteo eta Hugoren partez proiektu hau gauzatu ahal izateko libreki beren mugimenduak, autobiografiak, musika eta denbora eskaini zituzten partaide guztiei.

Hugo Glendinning argazkilari eta zinemagile lanetan aritu da duela 30 urtetik. Bere ekoizpena hainbat industria kulturaletara hedatzen da eta, besteak beste, arte garaikideari, bideogintzari eta argazkigintzari loturiko elkarlanetan eta ekoizpena, artxiboa eta erretratua lantzen aritu izan da. Britainia Handiko antzerki eta dantza konpainia nagusi gehienekin egin du lan, eta RSC, National Theatre edo Royal Opera Housekoek maiz ekoizten dute bere lana. Nazioarte mailan ere argitaratu eta erakutsi izan ditu bere lan asko, baina bereziki, Tim Etchells eta horren Forced Entertainment konpainiarekin batera performace-aren inguruan landutako dokumentazio- eta ikerketa-proiektu jarraitua.

 
Speaking dance
 
Jonathan Burrows, Matteo Fargion
 
Speaking Dance lanak Burrows eta Fargionek egindako ikerketa sotilari jarraitzen dio; haien helburua da ikustea nola hautematen dugun musikaren eta dantzaren arteko harremana, baita bi mundu horiek banatzen dituzten muga hauskor baina iragazkorrak ere. Haien lanak komunikazioari eta artisten eta ikusleen artean dagoen harremanari buruzko umorez beteriko meditazio formalak dira.
 
Speaking Dance Umbrella Londonek eta Jonathan Burrows Groupek ekoitzi dute, Arts Council Englanden laguntzarekin.
 
Crossing the Floor 
 
Jonathan Burrows koreografoak eta Matteo Fargion musikagileak tailer labur bat emango dute euren piezen atzean dauden zenbait ideia aurkezteko. Arte performatiboetan interesa duten pertsona guztiei irekita dago tailerra, euren gaitasun teknikoa edozein delarik ere. Tailerrak gai zehatzak landuko ditu, hala nola euren lanen konposizioa, forma eta denbora, baita egiten dutenarekin hautsi eta publikoarekin konektatzeko erabiltzen dituzten estrategiak ere. Tailerra ingelesez izango da, eta ariketak, jarduerak, eztabaida eta hausnarketa izango ditu.
Ilustración de Peter Rapp
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com