CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » K.A.P.I.K IRAKURKETA TALDEA
K.A.P.I.K IRAKURKETA TALDEA

K.A.P.I.K Kreazio Artistikoko Prozesuen Imajinazio Kolektibo Programaren baitan

BAD (Bilbo), Bilbo, urria2 23-27/ 10.30etatik-14.00ra eta arratsaldez, ikuskizunen ordutegien arabera

Eszena pentsatu eta ahoz gora partekatu nahi duen ororentzat zuzendua

Izen- ematea: azala@azala.es (Leku mugatuak. Epea: urriak 12)

Azala eta Moare Danzak koordinatuta, BAD eta ADN jaialdiekkin lankidetzan

 

 

 

 

 

Dena. Zena. Izango dena. Han zegoena. Han izango zena. Han faltatuko zena. Izaten zena. Edukitzen zuena. Gordetzen zuena. Partekatzen zuena.
 
KAPIK, Kreazio Artistikoko Prozesuen Imajinazio Kolektiboko Programa, osatzen duten pertsonak BADen bilduko dira begiratzeko, entzuteko, ukitzeko, esateko eta pentsatzeko. Jaialdian euren programazioko pieza batzuekin egingo dute lan, irakurtzeko, entzuteko, imajinatzeko eta idazteko ariketak abiarazita.  
 
Oraingo honetan KAPIKek deialdia egin du BAD Jaialdian lantaldeko kide izan nahi-eta ekintza eszenikoa hausnartu nahi dutenentzat. Hartara, urriaren 23, 24, 25 eta 26ko gau-bilerak eginen ditugu jaialdian programatutako piezak ikusteko, eta urriaren 24, 25, 26 eta 27an goizeko bilerak egingo ditugu zer den, zer zen, zer izango den…jolasean aritzeko. 
 
KAPIK artista eta ikerlari taldeen ondoan aritzeko laguntza intentsiboa ematen duen programa da. Ikasketa-programa da, jarduera artistikoan oinarrituta. Ikas komunitate proiektua gauzatu nahi du, eta honako hiru fasetan egituratzen da: prestakuntza fasea, sormen egonaldia eta argitalpenerako hitzartutako azken fasea. 
 
K.A.P.I.K IRAKURKETA TALDEA
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com