CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » ZER EGIN HEMENDIK ATZERA_IN SITU
ZER EGIN HEMENDIK ATZERA_IN SITU
João  Fiadeiro, Carolina Campos eta Iván Haidarrek lagundutako laborategia
Artium, Plaza Aretoa, irailaren 16tik 21era bitartean, 16.00tik 21.30ra
Izen-ematea: azala@azala.es (leku mugatuak)
12. Proklama- ren baitan, Artium eta Azalak lankidetzen antolatzen duten arte bizien programa. Iberescena-ren laguntzarekin
 
 
 
 
 

Zer egin hemendik atzera_in situ. Laborategiko in situ bertsio honek, bertako artistekin eginak, bi desberdintasun nagusi dituzten pieza eszenikoen oinarrizko kontzeptu dramaturgikoa partekatzen du. Lehendabizikoa da, performerrek beren kaleko esperientziak adierazteko ahozko diskurtsoak sortu ordez diskurtso fisikoak sortzen dituztela, beren esperientziak espazio eszenikotik kanpora berregingo dituzten irudietan eta egoeretan gauzatuko direnak. Bigarren, publikoa ez dago isilik eta aurrezaurre eserita, antzoki batean bezala, aitzitik, espazio ireki batean, performerrek sortutako irudien eta egoeren artean ibiltzeko gonbidapena egiten zaie. Performer bakoitzak in situko aurkezpen honen aurreko laborategia erabiliko du bere presentziaren lerro dramaturgikoak finkatzeko, eta baita lasterka egiteko bere trebezia garatzeko ere, erresistentziarekin, estaminarekin eta iraupenarekin loturik. Gailu honek behar bezala funtziona dezan kolapsoa izateko zorian egon behar du gorputzak, baina ezin da benetan kolapsatu. Gorputzak leher eginda egon behar du, baina ezin du nekatuta egon (1). 2012an topo egin zuen João Fiadeirok Carolina Camposekin, eta 2015ean Ivan Haidar-ekin, Composición en Tiempo Real (CTR) izeneko lantegietan. Harrezkero CTRen rola (hasiera batean inprobisatzeko tresna gisa diseinatua) ikertu dute lan koreografiko eta performatzaileak sortzeko metodologia gisa. Guztia zalantzan jartze horrek O que fazer daqui para trás (2015) eta De lejos era una isla (2018) piezetan elkarrekin aritzera eraman zituen, eta pieza horietan, Fiadeiroren koreografiarekiko hurbilketan lehendabiziko aldiz, CTR ez zen materiala sortzeko iturri gisa erabili, elkarlanean aritzeko tresna gisa baizik.

 

 

2012an topo egin zuen João Fiadeirok Carolina Campos-ekin, eta 2015ean Ivan Haidar-ekin, Composición en Tiempo Real (CTR) izeneko lantegietan. Harrezkero CTRen rola (hasiera batean inprobisatzeko tresna gisa diseinatua) ikertu dute lan koreografiko eta performatzaileak sortzeko metodologia gisa. Guztia zalantzan jartze horrek O que fazer daqui para trás (2015) eta De lejos era una isla (2018) piezetan elkarrekin aritzera eraman zituen, eta pieza horietan, Fiadeiroren koreografiarekiko hurbilketan lehendabiziko aldiz, CTR ez zen materiala sortzeko iturri gisa erabili, elkarlanean aritzeko tresna gisa baizik.

O CHE FAZER DE AQUI PARA TRAS
laguntzaileak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com