CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » K.A.P.I.K
K.A.P.I.K

Kreazio Artistikoko Prozesuen Imajinazio Kolektibo Programa

Azalan, 2018ko irailetik 2020ko abendura bitartean

Informazioa eta izen-ematea: azala@azala.es
Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da
Izena emateko azken eguna: uztailak 5
Biografia laburra eta motibazio eskutitza bidali behar dira
Sorkuntza artistiko prozesua aurrera eramateko interesa dutenei dago zuzenduta

Azalak eta Moare Danzak koordinatutako programa da, BAD (Bilbo) eta DNA (Iruñea) jaialdiekin lankidetzan

 

 

 

 

 

 

K.A.P.I.K artista eta ikerlari taldeen ondoan aritzeko laguntza intentsiboa ematen duen programa da. Ikasketa-programa da, jarduera artistikoan oinarrituta. Ikas komunitate proiektua gauzatu nahi du, eta honako hiru fasetan egituratzen da: prestakuntza fasea, sormen egonaldia eta argitalpenerako hitzartutako azken fasea.

K.A.P.I.K beste era honetara ulertu daiteke ere, entrenamendurako denbora-tarte berezia bezala hain zuzen. Laborategi bat izan daiteke, honako alor hauek lantzeko:  idazketa koreografikoa, eszena, performancea, akzioa, konposizioa, irudia, soinua, ikus-kultura eta beste lengoaia artistiko batzuk. Esperimentaziorako esparrua da,  ezagutzak trukatzeko eta partekatzeko.

K.A.P.I.K hau ere bada:

‘Piko’ bat, musua. Gorputzeko pikorra. Amua ziztatzen duen arraina. Mokadua hartzea. Mahatsak jatea, alez ale. Gorputza edo izpiritua bizkortzea. Mugitu, eszitatu. Materiak edo puntuak arin ukitzea. Madarikatu edo xuxurlatu. Eta amaitzea une barregarriren batekin, adibidez, obra bat. Eta haizeak olatuak indartsu astintzen ditu. Eta hori dena da ‘pikatzea’.

Pikatzen dut, pikatzen duzu, pikatzen dugu, pikatzen dute. Zertarako balio dute izenordain pertsonalek? Jakiteko, adibidez, zenbat pertsona jartzen dira pikatzen, baldin eta pikatzea erabakitzen badute. Baita elkarren arteko harremana zein den jakiteko ere. Izenordain pertsonalek kolektibotasunaren inguruan hitz egiten laguntzen digute. Izenordainek gehiago, izenek baino. Niaren, beti bera izan nahiz eta gauza ezberdin bat izendatu, eta ezusteko guaren artean jauzi bat dago, amildegi gorabeheratsua, era guztietako pertsonez eta irudimenez bete daitekeena.

Irudimen kolektiboko Programa. Irudimena lur-arrasean ibiltzen da. Zimurtsua da eta mugak ditu. Gorputzetik gorputzera dabil, gorputzak zeharkatzen ditu, beretu egiten ditu. Bere kasa moldatzen da ekiteko, ekintza da. Ekintza, sormen artistikoaren ama orea.

 

Proiektuaren egituraketa. Faseak:

Forkuntza eta ikas komunitatea: hilabeteko 5 egunetako topaketakAzalan, astelehenetik ostiralera arte. 18ko iraila -19ko urria. (Behin-behineko egutegia kontsulta daiteke) 

Luzapenak I: BAD (18-19 edizioak) eta DNA (19-20 edizioak) Festibaletan parte hartu ahal izatea. 

Egonaldiak Azalan: egonaldi gurutzatuak. 19ko Azaroa – 20ko ekaina. 

Luzapenak II: BAD eta DNAFestibaletako ekoizpen edota luzapen tekniken egonaldiak. 20ko maiatza – 20ko abendua  

Lanaren argitalpena, eta sortzen diren prozesuen aplikagarritasunaren azterketa. 20ko Urtarrila - 20ko abendua 

 

K.A.P.I.K-ek honako hau eskaintzen die parte-hartzailei:

Ikasketa-poltsa programan zeharko bidaia eta ostatu gastuetarako. 

Formakuntza. K.A.P.I.K programako formakuntza nagusi edo espezifikoan parte hartzea, baita Azalak bere programazioaren barruan antolatzen dituen laborategietan eta formakuntza jarraitua eskaintzen duten tailerretan ere.

Esperimentaziorako aukera. Ezagutzen ez dugun emaitza izango duen ekintza bezala ulertuta esperimentazioa. Aldi-baterako egonaldia eskaintzen duten espazio independenteek eskura jarri behar duten irekitasuna, horrela proiektuetan sortutako ezagutzak eta esperientziak bilduko dituen corpusbat sortzeko, ustekabekoari lekua utzita, beti ere.

Laguntza artistikoa. Azalak, Moarek, BAD eta DNA Festibalak eta gonbidatutako artistek jarraipena egingo diote parte-hartzaileen lanari.

Talde teknikoa BAD eta DNA Festibaletako luzapenen testuinguruan. 

Egonaldi gurutzatuak AZALAn. 

Parte hartzea BAD (Bilbo) eta DNA (Iruñea) Festibaletan.

 

K.A.P.I.K-ek eskatuko diena:

Abiapuntu bat (irudi, ideia, kezka bat) sormen prozesuari hasiera edo segida emateko 

K.A.P.I.Kprogramak iraun bitartean, % 100eko parte-hartzea. 

Jarduera artistikoetatik eratorritako ohar eta analisiak antolatu, eta gainerako parte-hartzaileekin elkarrizketa konstruktibo izan ahal izatea, baita K.A.P.I.K babestuko duten antolakundeekin. 

Modu irekian ikertzea, eta esperimentazioa jomuga izatea.

Norbere ezagutzak programako gainerako parte-hartzaileekin partekatzea.

Egitea eta idaztea.

 

K.A.P.I.K lehen faseko gutxi gorabeherako egutegia:

K.A.P.I.K 1 (aurkezpena): 18ko irailak 10-13 Azalan

K.A.P.I.K 2: 18ko urriak 1-5 Azalan

K.A.P.I.K 3: 18ko BAD Festibaleanurriak 30 –azaroak 4 

K.A.P.I.K 4: 18ko abenduak 10-14 Azalan

K.A.P.I.K 5: 19ko urtarrilak 7-11 Azalan

K.A.P.I.K 6: 19ko otsailak 18-22 Azalan

K.A.P.I.K 7: 19ko martxoak 4-8 Azalan

K.A.P.I.K 8:19ko apirilak 1-5 Azalan

K.A.P.I.K 9: 19ko DNA Festibalean maiatzak 8-12

K.A.P.I.K 10: 19ko ekainak 17-21 Azalan

K.A.P.I.K 11:19ko irailak 9-13 Azalan

K.A.P.I.K 12: 19ko urriak 21 -25 Azalan

 

K.A.P.I.K taldea: Idoia Zabaleta, Luciana Chieregati, Ixiar Rozas, Colectivo p.i.g, eta Isabel de Naveran. Unearen arabera, beste artista, sortzaile eta ikerlari batzuk taldea “akuilatzera” gonbidatuko ditugu.

 

Idoia Zabaleta. Koreografoa. Biologiako ikasketak egin eta alor horretan lizentziatu zen. Ekosistema eta populazio dinamiketan espezializazioa bukatu zuen. Dantzari ekin zion, ikasketak Dantza Berrian eta Inprobisazioan sakonduz, eta Mal Pelokonpainiarekin lan egin ondoren, 2000tik aurrera bere lana koproduzitu eta sortzen du. Bere lana nazioartekojaialdietan aurkeztu du.  2008az geroztikAZALA sortu eta gidatzen duJuan Gonzalezekin batera, Arabako landa-eremuan dagoen sormen-espazioa, gaur egun bizi den herri berean kokatuta.

Luciana Chieragati. Koreografoa eta performerra. Arte eszenikoen alorrean egiten du lana, egunerokotasunean oinarritzen diren piezak eginez. 2008an Coletivo Qualquer sortzen du, Ibon Salvadorrekin batera. Playa, Over, Huts–Artean, GAG, eta It was a large room proiektu koreografikoak egin ditu. Egun, Bilbon bizi da, eta kolaborazio lanak egin eta testuinguruak hausnartzen ditu Alina Folini (Arqueologias del Futuro, Buenos Aires), Carolina Campos (Re.al, Lisboa) eta Idoia Zabaleta-rekin (Azala, Lasierra).

Ixiar Rozas. Idazlea, ikerlaria eta irakaslea. Ahotsaren eta hizkuntzaren materialtasuna arakatzea bilatzen du, bai modu teorikoan, bai modu praktikoan. Bere liburuak, testuak eta materialak hainbat hizkuntzatan argitaratu ditu. Horienartean aipatzekoakdira: Negutegia (2006, 2009), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Q. Pujolekin editatuta), Beltzuria (2014, 2017), 20.20 (2017, M. Salgadorekin). Arte Ederretandoktorea, Arte Hezkuntzako irakaslea da (Mondragon Unibertsitatea), baita Artean Ikerketa eta Sorkuntza Masterreko irakaslea ere (UPV/EHU), eta AZALAko kidea.

Isabel de Naveran. Gauregungo dantza prozesuak eta koreografia garaikidea arakatzen ditu. Arte Ederretandoktorea, ARTEAko kidea da (Madril), eta Praktika eszenikoeta kultura bisuala (UCLM) eta Artean Ikerketa eta Sorkuntza Masterretako (UPV/EHU) irakasleada. Bilboko Bulegoa z/b arte eta jakintzaren bulegoaren sortzailetako bat da. Hacer Historia (2010), Lecturas sobre danza y coreografía (2013) liburuak argitaratu ditu. 1930. Donostiako Hitzarmenean.Historiaeta sinkopea”(2016) eta “Envoltura” (2016-2017) erakusketetako komisarioa izan da. Egun Elipsiak dantza zikloa koordinatzen du AZn (Bilbo), eta Madrilgo Sofia Erregina Museoko Dantza-aholkularia da.

Colectivo p.i.g: Emakume ikertzaileak eta sortzaileak biltzen dituen kongresu bat da. Hizkuntza artistiko berriak lantzen dituzte, eszenaren eta gorputzaren esparruan. Nafarroan eratua da, nafar profesionalentzat, baina baita estatu nahiz nazioarte mailako profesionalentzat ere, artisten elkarren arteko harremana errazteko, era askotako sormen eta ikerketa lekuak areagotzeko, gorputzaren eta eszenaren esparruan dauden tendentzia berrietan emakumezko nafar artisten parte-hartzea bideratzeko. Kolektiboan dihardute lanean Maia Villot-ek eta Ghislaine Verano-k.

P.I.C.A.
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com