CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » ERREALITATEAREN MENDEKUA
ERREALITATEAREN MENDEKUA

Luisa Pardok eta Gabino Rodríguezek, Lagartijas tiradas al sol (Mexiko) kolektibokoek zuzendutako laborategia

Punto de Vista (Iruñea), martxoak 8-9-10

Azala (Lasierra), martxoak 11-12-13

Artium (Gasteiz), martxoak 14-15-16

Izen-ematea: azala@azala.es (martxoak 1era arte. Leku mugatuak)

 

Azalak eta Artiumek lankidetzan antolatzen duten Proklama 11. arte bizien topaketaren baitan

Oraingo honetan ere, Proklamak Punto de Vista jaialdiarekin antolatzen du laborategia

 

 

 

 

 

Lagartijas tiradas al sol (Mexiko) kolektiboak errealitatea abiapuntu hartzen duten narrazioak sortzeko lan egiten du. Oraingo honetan Iruñean eta Vitoria-Gasteizen ideien laborategi bat eraikiko du, fikzioa non hasten den eta errealitatea non amaitzen den bereizteko. Venganza de lo real izenpean, kolektiboak bere lan egiteko moduarekin bat egiten duen gune bat eskainiko du: “olgetarekin zerikusirik ez duen leku bat, pentsatzeko toki bat, artikulatzeko, dislokatzeko eta egunerokotasunak uztartzen duena, oharkabean pasatzen uzten duena eta zerbait egina bezala aurkezten duena sakabanatzeko. Gauzak diren hori dira, baina baita beste modukoak ere izan daitezke”.

Hitzaldi agortezinerako laborategian honako galderak jarriko dira mahai gainean: “Zeintzuk dira eremu (auto)biografikoaren eta fikziozkoaren arteko mugak? Noiz gurutzatzen dira? Eremu pertsonala noiz bilakatzen da kolektibo eta alderantziz? Zein desberdintasun dago kazetaritza kontaketa bat, kronika subjektibo bat eta eremu "errealean" oinarritutako eskritura eszeniko baterako proposamenaren artean? Mota honetako proposamenetan abiapuntu hartzen den Nia beti egilea al da, edo kontaketa eraikitzeko euren ahotsa uzten duten beste batzuk izan daitezke?”.

 

Lagartijas tiradas al sol 2003. urtean bildu zen artisten kolektiboa da, Luisa Pardo-ren (aktoresa, zuzendaria, ekoizlea) eta Gabino Rodríguez-en (aktorea eta zuzendaria) ekimenez. Geroztik, lana eta bizitza uztartzen saiatu diren eta mugak ezabatu dituzten proiektuen garpenean lan egin dute. Liburuak idazten dituzte, irratia egiten dute, bideoak sortzen dituzte eta heziketa proiektuetan murgilduta daude.

LAGARTIJAS TIRADAS AL SOL
laguntzaileak
  • ARTIUM
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com