CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » KANTINPLORA
KANTINPLORA

Txelu Balboa eta Rosa Fernándezek (Colaborabora, Bilbo) gidatutako artea eta lurraldetasuna programa 

Bailarako gazteei zuzendutako programa. Bi ko-kreazio saio: 

Lehen saioa, otsailak 22-23 

Bigarren saioa, martxoak 1-2 

 

 

 

 
Kokreazio saioen helburua modu kolektiboan aukerak imajinatzea da, esperientziak eta beharrak eta nahiak uztartuz. Aldez aurretik planteaturiko esparru eta diagnosi batetik abiatuta, bailarako gazteentzat diseinatuko dira etorkizunerako lehen eredu, proposamen edo toki jakin batzuk. Prozesu sortzaile eta eraginkor batean murgilduko gara, partehartzaileen interesa eta motibazioa piztuko ditu, eta proiektu komun bat gauzatzeko proiektua proposatzeko bidean jarriko gaitu. ColaBoraBorak egingo ditu dinamizazio lanak, eta, horrez gain, eragileen arteko elkar ezagutza, elkarrizketa eta kokreazioa posible egingo dituen espazioaren antolaketa egokiaz arduratuko da.
 
ColaBoraBora taldearen zeregin nagusietako bat da zerbitzuak diseinatu eta berrikuntza kolaboratiboaren aldeko inguruak eta prozesuak eskaintzea. Bezeroei laguntzen diegu, etorkizunerako nahi ditugun toki posibleak imajinatzen jartzeko; aldaketak ekarriko dituzten egoeren aurrean aukera berriak sortzeko; eta lagundu egiten diegu haiek gauzatzeko orduan ere, praktikara modu eraginkorrean eramateko. ZER (aurrera begira ditugun erronkak) eta NOLA (erronka horiei irtenbidea emateko modua), gure arreta gunea bi gai horietan jarrita egiten dugu lan.
 
ColaBoraBora aukerak, baliabideak ematen dituen topagunea da, ekin, ikasi, ikertu, lehen urratsak eman, hausnartu, lan egin, ospatu eta elkar ezagutzeko topagunea. Gizartearen eta gizakiaren beharren ikuspuntutik jarduera ekonomikoa berrien sorrera eta berrerabilpena elkarrekin pentsatu ahal izateko lekua, guztiona den eremu publiko oparoagoa, iraunkorragoa eta eskuragarriagoa izateko lortzeko, jarrerak argi eta konpromisoak hartzeko garaian bizi baikara.
Kantinplora
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com