CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » ZLAB
ZLAB

Proiektuak garatzeko laborategia Lois Patiño eta Oliver Laxerekin (Vigo, París)

urtarrilaren 22tik 26ra bitartean

izen-ematea: kalakalab@gmail.com (leku mugatuak. Abenduak 15era arte)

Kalakalab eta Azalak lankidetzan antolatua 

 

 

 

 

 

 

Sorkuntza artistikoa modu kolektiboan pentsatzeko alternatiba gisa sortzen da ZLAB. Horretarako bultzatzen den dinamika zenbait laborategiz osatuta dago, bertan lantzen diren filosofiak elkarbizitza eta guztion onerako hartzen den truke horizontala dira. 

 

Hirigunetik urrun, hau da, Azalan, zinemagintza konpartitu eta bizi egiten da modu eraldatzaile eta zabalean, aldez aurretiko egitura instituzionaletatik aparte, horrela artea (bizitza) hartzeko gure modua handitu egiten dugu.

  

Hamar zinemagile izango dira esperientzia honetan parte hartuko dutenak, eta parte hartuko dute 2018ko urtarrilaren 22tik 26 bitartean oraindik eraikitzen arituko diren film-proiektu batekin. Deialdia zabaldu egingo da parte hartu nahi duten proiektuentzako, eta Kalakalab arduratuko da parte-hartzaileak hautatzeaz.    

 

 

Lois Patiño (Vigo, 1983). Psikologia eta zine ikasketak aldi berean egin zituen, Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Tai eskolan, hurrenez hurren. Zine formakuntzaren bidetik jarraitu zuen New Yorken eta Bartzelonan. Sorkuntza dokumentalaren masterra egin zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bere formakuntza osatu zuen artista eta zinemagile nabarmenekin, besteak beste, Joan Jonas, James Benning, Pedro Costa, Victor Erice edota Jose Luis Guerinekin. Bere filmak aurkeztu ditu zine-festibal handitan, hala nola, Locarno, Toronto, Rotterdam, San Francisco, Ann Arbor, Viennale, Cinema du rèel... edota Parisko Pompidou zentroan antolatzen den Les Rencontres Internationales topagunean. Proiektu bereziak egin ditu New York Film Festival ("Views from the Avant Garde") edota Flaherty Seminar (Colgate University) bezalako gunetan, besteak beste. Sari ugari lortu ditu "Montaña en sombra" eta "Costa da Morte" bere lanekin, horien artean zuzendari berrietan saria jaso zuen Locarnoko Festibalean. Orain arte azkena duen lana, "Fajr", Rotterdam IFF jaialdian estreinatu zen. Egun hainbat proiektutan lan egiten ari da, “Ar no Ar" film luzea Galizian, "Ariel" film luzeko zuzendarikide ere bada Matias Piñeirorekin (Argentina) batera, Shakespeare-ren ‘Ekaitza’ lanean oinarrituta. 

 

Olivier Laxe (Paris, 1982, galiziar etorkinen semea). Ikus-entzunezko ikasketak burutu zituen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean eta gero Londresera joan zen. Han, Londresen, Y las chimeneas decidieron escapar (2006) film laburra egin zuen, Enrique Aguilarrekin lankidetzan. Lan hori Xixongo zine-festibalean eta Londreseko East End Film Festibalean hautatua izan zen. Urte hartan bertan Tangerrera joan zen bizitzera, eta han, urtebete geroago, 2007an, Suenan las trompetas, ahora veo otra cara, eta París #1 erdimetrajea sortu zituen. “Todos vos sodes capitáns” bere lehen film luzeak Mar del Platako Sekzio Ofizialean parte hartu zuen, eta Cannesen FIPRESCI saria eman zioten 2010ean, Errealizadoreen Hamabostaldian hain zuzen. Bere filmetan azkena den Mimosas, Cannes zinemaldiko edizioko Kritikaren Astearen sari nagusia irabazi du 2016an.

Lois Patiño
laguntzaileak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com