CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » Darcy Lange laborategia
DARCY LANGE LABORATEGIA

Tractora Koop. E.ren laborategia

azaroak 6tik 12ra bitartean

TOPO izeneko egitarauaren barruan, hainbat egoitza eta ibilbide, 2017. urte honetan zehar AZALA bidelagun izango dutenak

 

 

 

 

Tractora Koop. E. (T) abian jarri du Darcy Lange izeneko obraren eskuratze- eta interpretazio-proiektua, Mercedes Vicenterekin lankidetzan. Mercedes Vicente komisario independentea eta mundu mailan erreferentea da aipatu proiektuarekin. Tk artearen alorretik planteatzen du lanaren adierazpide moduen eta horiek iragana hurbilean izan dituzten aldaketei buruzko galderak egiteko aukera. Zentzu horretan, Lange obra eta bere lan metodologia apartekoa eta ederra da. Lankidetza da planteatzen dena, lanean oinarritutako berdintasun maila batean. Horretarako behar da Lange obrarekiko lotura bat, biek duten halako interesa, orainera egokitzeko eta obraren hedapena ahalbidetzeko, beste testuinguru batzuekin elkarrizketan ezarriz.

 

 

T kooperatiba bat da, artistek osatutakoa eta, Bizkaian bere egoitza duena. Proiektu artistikoen ekoizpena garatzen du, batez ere ikus-entzunezkoak, baina beste ekimen eta jakintza arloekin uztartuta. Kolektiboa hizpide duten kultura adierazpenak hartzen ditu abiapuntu, hala nola, industria, kirola edota festetako jarduerak. Batez ere bere kideek (Usue Arrieta, Vicente Vazquez, Ainara Elgoibar, Marc Vives) zuzentzen dituzte Tk ekoizten dituen proiektuak, baina beste artista batzuen ideiak ere garatzeko baliabideak eskaintzen ditu, lotura intelektuala edota afektiboa duenean haiekin (Irati Gorostidi, Gerard Ortin, Nader Koochaki, Antoni Hervàs, eta The Wilson Exercises). Tractorako lanak hainbat erakunde eta gunetan erakutsi dira, besteak beste The Anthology Film Archive, Zumzeig, Artium, Fundació Tàpies, Fundació Miró, Macba eta Tabakaleran.

 

 

Tractora
laguntzaileak
  • Tabakalera
argazkiak
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
  • © Tractora
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com