CAST | EUSK | ENGL
¬Ľ home | ¬Ľ kreazio espazioa | ¬Ľ jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | ¬Ľ BARREA ETA HEZURRAK
BARREA ETA HEZURRAK

Julia Spínolak eta David Bestuék gidatutako tailerra

urriak 16tik-20ra bitartean

izen-ematea: azala@azala.es (leku mugatuak)

TOPO izeneko egitarauaren barruan, hainbat egoitza eta ibilbide, 2017. urte honetan zehar AZALA bidelagun izango dutenak

 

 

 

 

Honako tailerra honen helburua da gure kezka eta interes nagusiak landu eta elkarrekin adostea hainbat alorretan, hala nola, eskulturan, pinturan, zinemagintzan edota arkitekturan. Horretarako, engranaje honi guztiari zentzua emango dion testu baten bideari jarraituko diogu. Horrekin guztiarekin, beraz, egitura tenporal bat sortu nahi dugu, konstelazio moduko bat, norberaren lanak testuinguruan kokatzeko, baina baita gustuko dugun guzti horri buruzko kontaketa bat egiteko ere. Asmo narratiboarekin bat etorriko den kontaketa horretan interes partikularrak eta bionak lotuko ditugu, bi pertsonen artean ematen, bereizten eta berriro heltzen den elkarrizketa batean bezala.

 

Julia Spinola (Madril, 1979) Arte Ederretako ikasketak egin zituen Madrilen. Azken aldian bakarka egin dituen erakusketen artean, aipatzekoak dira: Ao Túnel-cabo pelo braço(Kunsthalle Sao Paulo, 2015), Stiff Hip Gait, Alex Reynoldsekin batera (Komplot, Brusela, 2015) eta Uno zurdo y uno diestro, y uno zurdo y uno diestro (Heinrich Ehrhardt Galeria, Madril, 2014). Bere lanari buruzko monografia argitaratu berri du, Posture Editions argitaletxean. Bakarkako erakusketa bat prestatzen ari da, Mostoleseko CA2M Zentroan, 2018. urte hasierarako.

David Bestue (Bartzelona, 1980) Bartzelonako Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen. Azken aldian bakarka egin dituen erakusketen artean, nabarmentzekoak dira: Realismo(La Capella, Bartzelona, 2015) eta La España Moderna(Garcia Galeria, Madril, 2015). Enric Miralles a izquierda y derecha(2010) eta Formalismo puro(2011) liburuen egilea da, Tenov argitaletxeak argitaratuak biak. Ez da egiten duen lehen tailerra, aurretik eginak ditu bat Estruchen, Sabadell (2010), eta beste bat Caixaforumen, Bartzelonan (2012), biak Marc Vivesekin batera. Artiumen ere egina du beste bat, hau bere zuzendaritzapean, Vitoria-Gasteizen (2012). Bakarkako erakusketa bat prestatzen ari da Madrilgo Sofia Erregina Museoan, 2017ko irailerako iragarrita daukana.

La risa en los huesos
argazkiak
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
  • ¬© Julia Sp√≠nola y David Bestu√©
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com