CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » KONPOSIZIO-LABORATEGIA DENBORA ERREALEAN ETA SORKUNTZA KOREOGRAFIKOA
KONPOSIZIO-LABORATEGIA DENBORA ERREALEAN ETA SORKUNTZA KOREOGRAFIKOA

Joao Fiadeirok eta Carolina Camposek (Lisboa) gidatuta

Tabakalera, irailaren 18tk 23ra bitartean 

Azala, irailaren 25tik 30era bitartean

CTR-an INTERESA DUTEN PERTSONENTZAT LABORATEGIA IREKIKO DUGU TABAKALERAN, IRAILAK 18-19-20ean

Izen-ematea: azala@azala.es (plaza mugatuak)

 

 

Tabakalerak (Donostia) eta Azalak (Lasierra, Araba) lankidetzan antolatuta

Laborategiraren aurkezpena: Tabakaleran, irailak 23, 19.00etan

Laborategiaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara, eta 15:00tatik 18:00tara

 

 

 

 

90eko urteetanKonposizioa Denbora Errealean (CTR) diseinatzen hasi zenean, João Fiadeirok kontuan hartu zituen sorkuntza koreografikoa eta, bai berak, bai bere kolaboratzaileek ­–batez ere, eta bereziki, performerrak, baina baita eszenografoak, musikariak, argitzaileak, eta abar– erabili ahalko zuten lan-tresna multzo bat zehazteko premia. Piramide mailakatu baten itxurako botere egituretan oinarria hartzen duten kolaborazio moduetatik babestea zen helburua, aldebakarrekoak izan eta ezberdintasunak eta bidegabekeriak sortzeaz gainera, ez dutelako kontutan hartzen ideiak eta ardurak partekatzeak dakarren indar sortzailea. Egun, bultzada “original” hura gaindituta,CTR bestelako dimentsioetan sendotzen da, eta João Fiadeiro zein beste artista eta pentsalari batzuk ari dira horiek hausnartzen, lantzen eta praktikara eramaten, sorkuntza koreografikoarekin duten erlaziotik areago. Zehatzak izate aldera, inprobisazio-teknikei buruz ari gara –estudioan zein zuzenekoan–; erabakitzera, elkarrekin kolaboratzera eta elkarren arteko harremanak sustatzera bideratutako prozesuak simulatzeko eta entrenatzeko tresnaz ari gara; baita “pertzepzio teoriari” buruz ere, horrekin jardun ezkero, erreala irudikatzen edota irudikapen hori ekintza bihurtzen dugunean egiten ditugun egintzen inguruan hausnartu eta gogoeta egiten baita.

Laborategi honen barruan, ikerlanaren bihotza CTRk sorkuntza koreografikoarekin duen erlazioa izango da. Prozesu partehartzaile eta partekatu baterako gogoa galdu gabe, egilearen lege eta figurari men ez egiteko asmoan izan ohi ditugun kontraesanak “konpontzeko” orduan CTRk beti izan ohi dituen zailtasunak landu, eztabaidatu eta esperimentatuko ditugu. Beste hitzetan esateko, erlazio bertikalaren “diktaduraren” kontrako borrokaren aurrean –guztiz beharrezkoa eta  ezinbestekoa– ez dadila sorkuntza kolektiboa aukera bakarra izan, erraz bihur daitekeelako horizontaltasunean oinarritutako “diktadura” ere. Ikerlanak aurrera egin ahala, ohartu gara sorkuntza kolektiboaren bidez esperientzia komuna lortzeko aukera egon badagoela, eta ez duela inolako tentsiorik sortzen, inprobisazioa lantzeko topagunea bada, eta bertan egilerik, definizioz, ez badago. Horregatik, CTR, hots, konposizioa gauzatzeko lehen fase batean, sormena estrategia gisa, inprobisaziorako tresna batekin esperimentatu zen –CTRren abiaburuen “oniritziarekin”–, konposiziorako materiala bilatu ahal izateko. Baina kontua da, egiteko modu horrekin, lehenago edo beranduago, finkatzen doan materialaren eta baztertu egiten den materialaren artean aukeratu beharra dagoela beti, ezinbestean. Azkenean, norbaitek aukeratu behar zuen zer hartu eta zer utzi, eta jomuga den horizontaltasunaren ideia hori kolaboratzaileak aldatu eta gero denboran eta espazioan antolatzeko egile batek erabiltzeko hartuko zituen materialen sortzaile hutsa bihurtzen zituen. 

Kontraesan horri aurre egin, eta bertikala nahiz horizontala izango ez zen egiteko modu baten bila hasteko, João Fiadeiro beste ertz batetik begiratzen saiatzen ari da azken hamarkada honetan (2007-2017). Bere motibazioa, ordea, ez da lankidetza jardun horizontalenak nolabait okerrak balira bezala katalogatzea –ezta bertikalak direnak ere–. Historia artistaz eta mugimendu benetan nabarmenez josia dago, bi estrategia horiek erabilita  lanerako kidego sekulakoak sortu zituztenak –nahikoa da gogora ekartzea Judson Dance Theater kolektiboa, jardunbide horizontalenaren adibide bezala, edo Jan Fabre artista, jardunbide askoz ere bertikalagoaren adibidea–. João Fiadeirori bide ematen diona metaegonkorraden lankidetza metodo bat identifikatu, mugatu eta praktikan jartzea da, hots, garrantzirik ez duela aurreratzen den aterabide batek ala besteak, jarrera bat hartzeak baizik –batzuetan bertikalagoa, besteetan horizontala–, gertaera, egoera jakin hori kontutan hartuta, beti ere. CTRk dioena da arazoa –nonbait arazorik balego– konponbideak edota erantzunak bilatzea dela, galderak etorri baino lehen, gertaera bera jazo baino lehen ere.

Hasteko, ikerlan hau, sormena prozesutik –eta presiotik– kanpo burutu zen, AND_Lab proiektuaren bidez (Fernanda Eugenio antropologo brasildarrarekin), eta 2014z geroztik, Carolina Campos koreografoarekin lankidetza estuan. Hain zuzen, azken horrekin jarraitzen du, lan koreografikoen eta ikerketa-tailerren bidez, gai horiei guztiei buruz hausnartzen, korapiloak askatzen. Prozesu honetan zehar deskubritzen duguna da koreografoari propio dagokion berezko egiletzaren dimentsio berezia afektuari, egonezinari edo barne-kezkari lotuta dagoela, eta lankidetzaren dimentsioa afektuaren bidezko formulazio kolektiboarekin erlazioan dagoela, batez ere, lana burutzeko orduan.

 

Carolina Camposeketa João Fiadeirok gidatuta bi astez luzatuko den laborategia, CTRek sorkuntza koreografikoarekin duen erlazioaren barruan sartzen den formulazio berri –eta garaiko– horretatik abiatuko da. Lehenengo astea, batez ere, eta zehazteko, tresna gisa sustatu eta erabiliko da CTR, kontzeptuen, premisen eta oinarrien aurkezpenaren bitartez (hala nola, grafikoak, bideoak eta adibide praktikoak); eta kontzeptu, premisa eta funtsezko oinarri horiekin jardun ahal izatea posible egingo duten ariketen bitartez. Bigarren astean, berriz, lan-tresna hori “ahazten” saiatuko gara, eta afektua –eginbide sortzailearen indar bitala– identifikatzen eta zehazten lagunduko diguten moduetan jarriko dugu arreta, hura gureganatzen eta, horrela, konposiziorako material bihurtzen saiatzeko.

 

Laborategiko orientatzaileak:

João Fiadeiro 80ko hamarkadaren amaieran agertu zen koreografo belaunaldi baten kidea da, eta mugimendu “pos-moderno” amerikarraren eta Frantziako zein Belgikako Nouvelle Danse mugimenduen ibilbideari jarriki, Portugaleko Dantza Berria sortu zuen. RE.AL konpainia 1990ean sortu zuen, eta bere ikuskizunak munduko hainbat herrialdeetan egin ditu. 1995 eta 2003. urteen artean Artistas Unidos elkartearekin kolaboratu zuen, “aktoreen mugimendua’ alorreko arduraduna gisa, han Samuel Beckett, Sarah Kane edo Jon Fosse bezalako dramagileak lantzen dituzte. 2011 eta 2014. urteen artean, AND_Lab ikerketa zentroa gidatuko du Fernanda Eugeniorekin batera, Lisboan. Sei urteko ‘etenaldia’ egingo du, CTRren sistematizazio-prozesua lantzeko, eta topaguneak bilatzeko neurozientzia edota sistema konplexuen zientzietako eremuetan. Fiadeirok orientatzaile lanetan dihardu eskoletako eta unibertsitateetako tailerretan, nazio zein nazioarte mailan. Egun, Arte Garaikideko doktoradutza egiten ari da Coimbrako Colégio das Artes institutuan.

Carolina Campos 1978, Caxias Do Sul (BR). Brasildarra da, eta Lisboan bizi da. Komunikazioan Lizentziatua da, eta Argazkilaritza graduondokoa egin zuen. Dantzaren alorrean lanean hasi zen 1998an, Caxias Do Suleko Cia Municipal konpainian. 2017an Rio de Janeirora aldatzen da, eta han dantza eginez jardungo du Lia Rodrigues Cia de Danças konpainian, 2011ra arte. Lankidetza proiektu ezberdinetan parte hartzeko gogo berezia agertu izan du beti, prozesu horiek objektu artistikoetan duten eragina nabaritzen eta aztertzen. Horren ildotik, nazio zein nazioarte mailako hainbat eta hainbat artistekin aritu da, horien artean, eta besteak  beste, Claudia Dias (PT), Calixto Neto (B ), Ivan Haisar (AR), Sezen Tongus (TUR), Julia Salaroli (BR) eta Coletivo Qualquer (ES/BR). 2012. urteaz geroztik ari da João Fiadeirorekin lankidetzan, azken honek burutzen dituen hainbat plataformatan, CTRren araberako hezkuntzaren eta ikerketaren alorrean nahiz Atelier Real konpainiaren programazioan, eta sorkuntza koreografikoan. Interpretea da eta editore-kidea Fiadeirok zuzendu duen azken piezan: O Que Fazer Daqui Para Trás. Gaur egun laguntzaile ari da Vera Manteroren honako pieza honetan: O Limpo e o Sujo

Composición en Tiempo Real
laguntzaileak
  • Re-al
  • Internazionalizaziorako laguntza / Calouste Gulbekian Fundazioa
  • Tabakalera
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com