CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » Loa, idazketa eta performanzea: Agerpen-espazioak
LOA, IDAZKETA ETA PERFORMANZEA: AGERPEN-ESPAZIOAK

Ric Allsoppek gidatutako tailerra

ekainaren 19tik 23ra bitartean 

 

 

 

Arteen esparruan, praktika, loa, idazketa eta performanzea jarduera irudimenezkoaren, presentzialaren eta irudikatzailearen alderdi ezberdintzat onar daitezke. Jarduera horiek guztiek ohikotasunari aurka egiten dioten esperientziazko espazioei leku ematen diete, eta bizi dira guztiena den espazioaren mugan. ‘Agerpen-espazioak’ izenekoak dira, eta irudiak elkarrekin partekatzen, etorkizun berriak imajinatzen eta idazketaren edota irudikapenaren baldintza materialetik haratago dauden egoerak edo dinamikak sortzen uzten digute.

Loak, idazketak eta performanzeak gure kontzientearen eta inkontzientearen arteko muga okupatzen duten baldintzetan arakatzen uzten digute, baita “esperientzia berriro esperimentatzen” ere; baldintza horien guztien bidez munduarekin topo egiteko, harekin harremanetan jartzeko gure moduak berriro ere imajinatu eta berriro ere konfiguratu ahal ditugu. 

Agerpen-espazioa uler daiteke ere idazketaren materialtasunak eta horren irudikapenak sortzen duten espazio gisa, bertan agertzen da berria den zerbait; une bat edo bat baino gehiago, denboran irauten dutenak, eta haietan idazketaren eta bere irudikapenaren baldintza fisiko eta estetiko konbentzionalek haiengandik haratago doan zerbaiti leku ematen diete.

Bost egunez luzatuko den tailer honetan testu idatziak, aurkitutako testuak eta gogoratuak erabiliko dira, bertako paisaiak eta inguruneak emango digun zentzumenezko esperientzia baliotuko dugu, baita ametsak, idazketak eta irudikapenak biltzen dituzten kontzientzia egoera ezberdinak ere. Parte hartzaileak testuak prestatzeaz arduratuko dira, liburu, orrialde eta soinu-piezen forma emateko (esaterako, instalazioak, agerraldiak eta irakurraldiak); euren esperientzietatik sortutako “oroimen txikiak” aurkeztuko dituzte, idatzitako materialak zein aurkitutakoak edota prestatutakoak; eta aztertuko dute testuek duten adierazteko gaitasuna eta nola adierazten diren.

Tailerrak testu idatzien adibide historikoak zein garaikideak baliatuko ditu, jarduera diziplinanitza erabiliz, eta idazketaren praktika eta irudikapena arakatuko ditu ikertzeko eta dokumentatzeko tresna gisa. Tailerra ingelesez egingo da.

 

Ric Allsopp editorea, irakaslea eta idazlea da. Falmoutheko Unibertsitatean Irudikapen Artistiko Garaikideko irakasle emeritua da Erresuma Batuan, eta Berlingo Arteen Unibertsitateko Dantzaren Unibertsitate arteko Zentroan (HZT) irakasle gonbidatua. Performance Research aldizkariaren sortzaile eta editoreetako bat da, bi hilabetean behin argitaratzen den aldizkaria da, eta adierazpide artistiko garaikidea (London & New York: Routledge, Taylor & Francis) jorratzen duen aldizkaria da. Haren ikerketagai multzoan idazketa eta bere adierazpidea, “lan irekien” poetika eta istorioak, eta idazketaren eta mugimenduaren arteko erlazioa sartzen dira. South Devoneko landa eremuan bizi da Allsopp, Erresuma Batuan. 

 

Ric Allsopp
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com