CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » HISTORIA(K)
HISTORIA(K)

Olga de Sotok gidatutako mintegia 

Artium, maiatzak 12

Informazioa eta izen ematea: proklamar@gmail.com 

10. Proklamaren baitan,  Artium eta Azalak lankidetzan antolatzen duen arte bizien programa 

Bulegoa z/b-ekin lankidetzan antolatutako mintegia

 

 

 

Historia(k). 1946ko ekainaren 25a, Paris. Jendeketza handia pilatu da Eliseo Zelaietako antzokiaren sarreran, Gaztea eta Herioa, balletaren lehen emanaldia ikusteko; obra Jean Cocteau-ren gertabide batetan oinarritua da. Jean Babilée dantzaria ageri da kartelean, maitasunez hiltzen den gaztearena egiteko. Handik berrogeita hemezortzi urtera, Olga de Soto koreografoak, obra horren gaineko ikerketa egin nahiz, gau hartan parte hartu zuten ikusleen bila abiatzea erabaki du. Pixkanaka, ikuskizuna birsortuz doa, atzo, ilunean bildurik ikuskizun hori bereganatu zutenen begiradek argiturik; elkarrizketatu dituenen ahotsak, zalantzak eta isilaldiak, haien oroitzapenak eta oharpenak, jatorrizko obraz harago doaz eta azken mendeko historiara garamatzate.

 

Olga de Soto koreografo eta dantza-ikerlaria da, Valentzian jaioa eta Bruselan kokatua. CNDC Centre National de Danse Contemporaine de Angers frantziar eskolaren lizentziaduna da. Egiten duen lana koreografia sorkuntzatik tauletako dokumentalera, ikusizko arteetara, arte plastikoetara eta muntaketetara doa, diziplinen arteko porositatearekin jolastuz; aldi berean, harreman sendoak lotzen ditu artearen historiaren eta historia sozial eta politikoaren artean, bai eta ibilbide eta esperientzia indibidualekin. 2013an, Olga de Soto Belgikako SACD delakoaren Nazio mailako Sariduna izan zen, Antzertiaren kategorian, bere ibilbide osoarengatik eta La Mesa Verde delakoaren inguruan egindako ikerketa eta sortze lanarengatik.

historia(s)
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com