CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » LAB_REC: EZ-IN-EGONEAN?
LAB_REC: EZ-IN-EGONEAN?

Olga Mesak eta Francisco Ruiz de Infantek koordinatutako laborategia

Ane Guriaren eta Claire Serresen parte-hartzearekin

Artiumen, Plaza aretoan

otsailaren 18an eta 19an, 16:00etatik 21:00etara

otsailaren 20tik 24ra, 18:00etatik 24:00etara

Argibideak eta izen-ematea: proklamar@gmail.com (toki mugatua)

"Amildegiaren kabareta. Under pressure" laborategiaren aurkezpena, otsailak 24, 20.15etatik aurrera

9. Proklamaren baitan, Azalak eta Artiumek lankidetzan antolatzen duten arte bizien programa

 

 

 

Lab_Rec (atzemateko laborategia) sortzeko eta esperimentatzeko lantegi-sail bat da. Bertan, Olga Mesak eta Francisco Ruiz de Infantek partekatu, bizkortu, eta testuinguruan kokatzen dituzte Carmen// Shakespeare (2013-2018) proiektuan gorputzetik—haren oroimenetik, presentziatik eta teknologiaren bidezko hedaduratik— abiatuta sortzen ari diren ikerketa-tresnak.

HELBURUAK: «Talde-oroimen» bat sortzen saiatuko gara denbora errekorrean, «beharrezko hutsegiteak, lapsusak, asmatzeak eta intuizio zikinak» elkarrekin esperimentatu ahal izateko. Han, hiztegi artistikoek eta lan-metodoek elkar igurtziko dute era guztietako alorretan: performancea, bideoa, musika, literatura, instalazioa eta soinua. Han (lantegian) egoera iragankor batzuk (oraina/iragana/etorkizuna) zalantzan jartzen saiatuko gara modu batez ere praktikoan, eta baita esparru ezegonkor batzuk, paradoxa txit gizatiar batzuk (uretako ugaztunak / belar txarrak / herri erradikalizatuak / arrain hegalariak), bitarikotasun era arriskutsuan antzekoak (erreala / alegiazkoa) eta inkontzientearen azeleratzaile konplexu batzuk; besteak beste, espazioaren (eta, jakina, gorputzaren) pertzepzio lokatua. 

¿IN-quieta o IN-quieto?-n lainoek uhertutako paisaia batzuk arakatuko ditugu, IN delakoaren eta OUT delakoaren artean dardarka daudenak, eta handituko eta tradituko gaituzten «erreferente eragile» batzuk eta «tranpa-gailu» batzuk bizkortuko dira (kamerak, mikrofonoak, zelula hartzaileak, begiradak, ispiluak, argiak, itzalak…)

Hobeto ikustea? Hobeto entzutea? Seguru asko, beste era batera eta beste kontzientzia batekin ikustea eta entzutea. OUT egotea? IN egotea? IN-quieto? IN-quieta? Seguru asko, mugimenduan.   

Laborategi hau artista, musikari, arte ikasle, idazle, eszenografo, antzezle, performancegile, dantzari, antzerkilari eta abarri zuzenduta dago. Gorputzaren bidez (haren irudia, itzala, soinua eta errainua) espazio-denborazko narrazio berriak formulatu eta esperimentatu nahi dituzten guztiei 

 

PROGRAMA (hiru denboratan):

1-Partekatzea (ezagutza, esperientziak, nahiak)

2-Proiektatzea (gailuak, testuinguruak, joko-arauak)

3. Jendaurrean egiaztatzea (irudikatutakoaren eta benetakoaren arteko tartea): kabaret bat asmatzea. 

Oharra: Lantegiaren zati garrantzitsu bat jai-giroko ekitaldi bat antolatu eta garatzea izango da. Cabaret del Precipicio (under pressure) izena eman diogu ekitaldi horri. Otsailaren 24an (ostirala) egingo da eta, bertan, astean zehar Lab_Rec-en bizkortutako forma eta energietako batzuk partekatuko dira.

Bizkortzeko hiztegia: 

- Gorputz eragilea / Gorputz etengailua / Gorputz irudikatua / Gorputz «erreplikantea»…

- Espazio-denborazko kanpoan gelditutakoak / Desegokitasuna / Txertatu aseezina / Black-out

- Ikuskizun bikoitza / Tentsio bikoitza / Oroikusmena

- Sentipenaren mekanika / Inkontzientearen azelerazioa / Koreograma

 

Carmen / Shakespeare proiektu tematikoarekin lotutako beste kontzeptu batzuk:

- Desiraren eta boterearen arteko loturak

- Kultura-dualtasunak: gizonezko/emakumezko

- Konfiantzaren eremua (errealitate eta fikzio irristakorrak)

- Hautematezko dualtasunak: gertu/urruti, ikusgai/ikusezin… 

- «Hemen-orainen» ezegonkortasuna, teknologiarekin igurtzitzen direnean

- Espazio-denboren desegokitasunak 

- Idazkera-hitza-ahotsa: Enuntziatua, polisemia, paradoxa, kontraesana. 

- Interpretazioak (berrinterpretazioak / aldaerak / itzulpenak / saldukeriak…)

 

 

Olga Mesa koreografoa eta ikusizko artista da, eta dantza garaikidearen irudi garrantzitsuenetako bat Espainian. 1990eko hamarkadan hasi zen intimitate-egoera baten irudikapenean oinarritutako gorputz-idazkera bat garatzen, adierazpena, pertzepzioa eta analisia elkartuz. Ikusizko arteak esperimentazioan oinarriturik eszenara eramateagatik nabarmentzen da haren lana, eta zinemaren eta literaturaren erreferentziak erabiliz hizkuntza pertsonal bat sortzeagatik. Haren sorkuntza-lanak Europan, Latinoamerikan, Estatu Batuetan eta Afrikan aurkeztu dira. 2016ko azaroan Olga Mesa y La Doble Visión argitalpen-proiektua aurkeztu zuen, bere ibilbidearen ikuspegi panoramikoa. 

Francisco Ruiz de Infante multimedia-artista da, kontrolerako eta jostaketarako ikus-entzunezko makinen eta beste material itxuraz bakunago eta egunerokoagoen arteko elkartze eta konfrontazioak markatutako belaunaldi batekoa. Ugariak dira haren unibertso artistikoan esparru deslokatu eta paradoxikoak, edota eraikitzeko bidean daudenak. Haren kontatzeko eraren oinarrian «Ibilbide labirintikoa»-ren ideia dago, oso zentzu zabalean. Nazioarteko museo askotan erakutsi ditu bere lanak. Arte performatiboen esparruan, Olga Mesarekin aritu da elkarlanean, haren labOfilm (2010-2012) proiektuan. Gaur egun Mesa eta Ruiz de Infante Carmen// Shakespeare (2012-18) eszena-, plastika- eta film-egitasmoa egiten ari dira elkarrekin. 

LAB-REC
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com