CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » TUNING SCORES: KONPOSIZIOA, KOMUNIKAZIOA ETA IRUDIMEN SENA
TUNING SCORES: KONPOSIZIOA, KOMUNIKAZIOA ETA IRUDIMEN SENA

Lisa Nelson-ek (Vermont, Estatu Batuak) gidatutako lantegia eta laborategia

Tailerra Azalan (Lasierra), urriaren 21etik 25era bitartean

Laborategia Tabakaleran (Donostia), azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da

Tailerrean izen ematea: azala@azala.es. Plaza kopuru mugatua. Tailerrean izena emateko cv labur bat bidali behar da. Izena emateko epea: urriaren 15a

Tailerraren prezioa: 150 euro (ostatua barne)

Tailerraren eta laborategiaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara 

Laborategiaren “EndPlay: An Observatory” aurkezpena Tabakaleran, abenduaren 3an, 19.00tan. Jarraian, Lisa Nelsonekin solasaldia izango da

Tabakalerak eta Azalak lankidetzan antolatua

 

 

 

Tuning scores honako galdera hauenganako hasierako hurbilketa zentzuanitza da: Zer “ikusten dugu” dantza ikusten dugunean? Zer “ikusten dugu” dantzatik beretik ikusita jarrita? Partiturek barruko eta kanpoko komunikazio lanabesak eskaintzen dizkigute, baita mugimendua norberak sentitzen edota interpretatzen dugun modua erakusten ere. Ikusmena, ukimena eta entzumena zentzumen nagusi gisa erabiltzen ditugunean, geure gorputzaren esanahi eta iritziak agerikoak bilakatzen dira, orduan hasten da akzioan-elkarrizketan-aritzeko jokoa espazioaren, denboraren, mugimenduaren, eta esperientziak osatzeko nahiaren gainean. Esplorazio horiek diziplinen arteko muga-lerroak gurutzatzen dituzte, dantzaren eta performancearen sorrera prozesuari hasierako itxura emanez.

Azalan egingo den tailerraren ostean, zortzi sortzailek osatutako talde batek lan egiten jarraituko du aste betez Lisa Nelsonekin, laborategi formatuan, Tabakaleran.

Laborategia “EndPlay: An Observatory” izeneko aurkezpenarekin itxiko da: dantza baten jaiotzaren lekukoak izango gara bertan, ekintza bakarrean eratorria, gorputzaren irudimenaren bidezko kutsatzea, ondorioen dantza, iritziaren antzerkia,gorputzaren zirkunstantziak argitzen dituzten arreta eta asmoen bat-egite galkorra.

 

Lisa Nelson dantza sortzailea da, inprobisazioaren performerra, eta performancean etamugimenduaren behaketanzentzumenen rola arakatzen lau hamarkada baino gehiago daramatzan artista kolaboratiboa. Bideoaren eta dantzaren gaineko ikerketatik abiatuta, denbora errealean egindako ediziora eta performancera hurbiltze lan bat garatu zuen, eta “Tuning Scores” izena jarri zion. Nelson mundu guztian barrena bidaiatzen da dantzak sortzeko, interpretatzeko eta erakusteko, eta Steve Paxton, Scott Smith eta Daniel Lepkoff bezalako artistekin epe luzerako lankidetzak izaten ditu. 1987an New Yorken “Bessie” dantza eta performance saria, eta 2002ko Alpert arteetarako sariak lortu zituen. 1976. urteaz geroztik hainbaten artean argitaratutako Contact Quarterly nazioartekoaldizkariko kide da, dantza eta inprobisazioari buruzko aldizkarian hain zuzen. Vermonten bizi da, Estatu Batuetan.

© Frank Beauboi
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com