CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » Dantza: normala ez dena
DANTZA: NORMALA EZ DENA

Isabelle Ginot eta Marcel Bugielek (Paris- Berlin) gidatutako mintegia

irailaren 5etik 9ra bitartean

 

 

 

 

Normala, anormala, gauza dena, ezgauza dena. Dantza eszenikoak eta interpretazioak arau berriak produzitzen jarraitzen duten bitartean —zaharra berreraikitzea dela diote—, arauak negoziatzeko modu berri bat dago, eta hainbat auzi estetikoetan barneratzen ari da eta horiekin elkartzen. Hitz egiten ari gara ikusezinak izan ohi ziren artisten agerpenaz, motela baina oso erreala gertatzen ari dena, urritasunen bat duten artistez ari gara, noski. Urritasunen bat duen jendea ikusezin bihurtzen den bitartean, eta oso era endemikoan mendebaldeko gure hirietan, atentzioa ematen digu artista anomaloak agertoki normalak poliki-poliki eskuratzen nola ari diren.

Proposamena ez da “aparte” dagoen hori integratzeko ariketak lantzea, ezta jarrera politikoki zuzena zein den ikastea ere, eta arte eszenikoetako etorri berrien aurrean nola jokatu behar dugun ere ez, baizik eta haien presentziak dakarren aldaketarako gonbitea kontuan hartzea. Hau da, desberdintasunak nola laguntzen digu ikusten dantza eta eszena “gai direnak” deiturikoen arauak?

Zer modutan begiratzen ditugun behatu eta kontuan hartuko dugu. Haren presentziak guri zer eskatzen digun. Bere lanak hainbat arau interpretatzaile —birtuosismoa, adibidez— nola okertzen dituen argitzen saiatuko gara, eta nola haien menpe jartzen den beste batzuetan. Haiei buruz idatzitako testuak irakurriko ditugu, testu horien atzean dauden ikuspuntuak ikertuz. Eta “begirada-fabrika” bat irekiko dugu, begiradaren eta adierazpenen ehundura desegiteko, berregiteko, berrasmatzeko, esploratzeko modu desberdinak aztertuz. Diskurtsoak berriro eraikiz, piezak ezbaian jarriz, gorputz egoerekin eta akzioekin esperimentatuz.

Horrela, beste konbentzio batzuekin topo egingo dugu, esaterako afektuak/logoak polaritatearekin, esaterako, distantzia kodeekin (behatzailearen eta behatua denaren artean), esaterako, autoritatearen jabe izatearekin. Nola izango litzateke zainketa eta arreta bezalako nozioak onartu eta landuko lituzkeen arte kritika? Pieza baten efektuak kontuan hartuz, baina ez kontzeptuala, diskurtsiboa, kategorikoa den alorretik, baizik eta guregan esnatzen dituen afektuetatik hasita?

Urritasuna duten artisten lanei buruzko, edo artistekin, ordezko diskurtsoak garatzea proposatzen dugu. Bestela esanda, indarrean dauden arau estetiko nagusien ikuspegitik soilik “ebaluatzen” dituzten diskurtsoetatik ihes egitea. Edo piezen indar estetikoak (edo gabezia) ikusten ez dutenak, “ezgaitasun” hutsera murriztuz. Edo urritasun-politikaz hitz egiten dutenak, pieza kontuan hartu gabe... Laborategiak pieza horietara nola hurbildu ikertuko du, erlazio berrien, hiztegi berri baten bidez, jarrera berriak aztertuz. Eta “urritasuna” duen artearen kritika egiteko modu berria sortuko duten baldintzak sortzea espero dugu.

Jardunaldi bakoitzean bideo proiekzioa eta analisia txandakatuko ditugu, lantegian gertatzen diren egoeren esplorazioa, irakurketa eta idazketa. Tarteak ere emango ditugu bertako mendi eta basoan.

 

Isabelle Ginot dantza ikertzailea da (Université Paris 8, dantza departamentua) eta Feldenkrais metodoaren aldekoa. Dantza-kritikari bezala hasi zen, gero dantza kritikan eta interpretazioaren analisian egin zituen lehen ikerketak, batez ere behaketa prozesuan eta begiradaren eta idazketaren arteko bat-egitean. Prozesua eta praktikekiko bere interes bereziak komunitateetara begira egindako dantzaren praktiketara eraman zuten, somatikoari eta politikari buruzko ikerketekin batera egiten duen lekuan lekuko lanarekin batera. Marcel Bugielekin, interpretazioan eta urritasunean sartuta dabilen antzerkigilearekin topo egiteak interpretazioaren alderdi estetikoa politikarekin lotzea ahalbidetu dio, maila praktikoan.

Marcel Bugiel dramaturgoa da, dantza eta interpretazio ekoizpenetan lan egiten du. 2008 eta 2015 urteren bitartean dantzan eta urritasunean zentratutako jaialdi desberdinak zuzendu zituen, eta urritasuna duten eta urritasunik gabeko artisten arteko kolaborazio askori bide eman die. Egun Monster Truck interpretazio taldeko kidea da, ikasteko urritasunen bat duten aktoreekin lan egiten duen Züricheko Theater HORA antzerki-konpainiarekin lan egiten du sarritan, eta ikerketa lantzen ari da, Touchdown21 ikerketa proiektuko parte den aldetik, Down sindromea duten artistekin.

© Nicolas Clement. Sans-titre, de la série Barbara dans les bois, 2015.
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com