CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » BARREA ETA BIZITUTAKO GORPUTZA
BARREA ETA BIZITUTAKO GORPUTZA

Antzerkia eta dantza urbanoari buruzko udako kanpamentua, Etham López, Leire Cotoré, Virginia Imaz eta José Carmelo Muñozek gidatua

Lasierra, abuztuaren 22tik 27ra bitartean

14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua

Izen-ematea: azala@azala.es

Leku mugatuak: 15 lagun

Prezioa: 160 euro (janaria eta ostatua barne)

 

 

  

 

14 eta 18 urte bitarteko gazteei proposatzen diegun ikastaroa da honako hau, kaleko dantzaren (break, hip-hop, funky) eta antzerki inprobisazioaren bitartez lan eginez gorputza bizi nahi dutenei zuzendutakoa, geure baitan daramagun komikotasunaren bila eramango gaituen abentura zoragarrian.

Batez ere dibertitzea da ikastaroaren jomuga, adi egoteko gure gaitasuna hobetu eta gorputzarekin zuzen lotutako kontzientzia sakonagoa lantzen dugun bitartean. Bai dantzak bai mozorro komikoaren antzerki-kodeak jakin badakite oro daitekeela keinu bakar baten ondorioa izan.

Antolakuntza: 

  • Ikastaroa hasiko litzateke abuztuaren 22an astelehenean, 20:00etan, harrera, afaria eta gau-jaiarekin.
  • Tailerra abuztuaren 23 asteartetik abuztuaren 27 larunbatera arte izango da. 5 orduko lanaldi trinkoak egingo dira goiz eta arratsaldez. Bloke bakoitzeko bi lehen orduak kale dantzarako izango lirateke, ondoren ordu erdiko atsedenaldia egongo da, eta gero bi ordu eta erdiko antzerki-jokoa. Horrek dantzarako 20 ordu egiten ditu guztira, 4 ordu egunero, 2 goizean eta 2 arratsaldean. Eta antzerki-jokoetako 25 ordu, 5 ordu egunero, 2 ordu eta erdi goizean eta bi ordu eta erdi arratsaldean. Asteartetik larunbaterako ordutegia honako hau izango litzateke: 9:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 21:30etara. 
  • Gauero, afaldu ostean, gau-jaiak ospatuko dira. 
  • 27an, larunbatean, amaiera festa egingo da, egindako lanaren erakustaldi batekin.

Kaleko dantzarekin zerikusia duten eskola orduak Etham Lopezek eta Leyre Cotorek emango dituzte.

Antzerkiarekin zerikusia duten eskola orduak Oihulari Klown antzerki taldeko kide diren Virginia Imazezk eta Jose Carmelo Muñozek emango dituzte.

 

Oihulari Klown antzerki taldea 1988an sortu zuten Virginia Imazek eta Jose Carmelo Muñozek, eta taldeko ezpezialitatea klown arloko antzerkia eta ahozko narrazioa dira. Umorea gauza serioa dela deritzote, eta tailerrak antolatzen dituzte, norberak barruan daramagun gaitasun komikoa bilatu eta lantzeko. Cirque du Soleil ospetsuan lan egin dute ia hiru urtez, eta ia hiru hamarkadako haien ibilbide honetan guztian zehar antzerki komiko eta clown arloko 40 ikuskizun baino gehiago eman diztuzte 8 konpainia ezberdinekin batera. Oihulari Klown talde ezaguna da oso, “clownklusioak” izeneko ekimenarengatik, pailazoak Kongresuetan, hitzaldietan edota jardunaldietan azaltzen baitira, aldez aurretik entzundakoaren gainean inprobisatzeko.

Leire Cotorek eta Ethan Lopezek dantza odolean daramate. Dantza ikasten 10 urte baino gehiago eman ondoren, gaur egun jazz, funky, hip-hop, break-dance eta dantza modernoko irakasleak dira Durangoko Atelier, D´Zanp Kanpus eta hainbat hezkuntza zentro eta dantza aretotan. Cheerlstyle, Bilbao Basket taldeko animatzaile taldeko buru eta koreografoa da Leire 2010. urteaz geroztik, eta Ethan, berriz, B-Boy ospetsua da, koreografien egilea kaleko dantza ekitaldi ugarietan.   

Leire Cotore
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com