CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » MAILEGU ESKAERA
MAILEGU ESKAERA

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumek (Markina-Rotterdam) gidatutako erakundeen arteko bilera 

Azala, maiatzak 5

Artium, maiatzak 6

Proklamaren baitan, Azala eta Artiumek lankidetzan antolatutako arte bizien programa 

 

 

 

Maiatzaren 5ean eta 6an, bi egun horietan zehar, lantalde bat bilduko da, Iruña-Veleiako indusketa arkeologikotik ekarritako piezekin Artiumen, Arte Garaikideko Museoan osatuko litzatekeen erakusketa baten antolaketa era hipotetikoan aztertzeko. Piezak zeramika zatiak dira, eta haien benetakotasuna zalantzan jarria izan da. Hori dela-eta, 2008az geroztik auzitegi eta epaileen eskuetan daude.

Bileran, Arte Garaikideko Museo baten eta Arkeologia-Museo baten artean lankidetzan aritzeko dauden aukerak eta ezintasunak aztertuko dira. Honako galdera zerrenda honetatik abiatuta: Zer sortu daiteke sentikortasun zientifikoen eta sentikortasun artistikoen arteko talkatik? Zer paper jokatzen du museo bakoitzak kultura materialaren bilakaeran, horren esanahia oraindik adostu ez bada? Sortu al daitezke narratibak, faltsua/benetakoa binomio gaindituko dutenak? Nola erakarri publikoa prozesu instituzional hauetan parte hartzera?

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artisten ekimena da, Azala espazioarekin eta Artium Museoarekin lankidetzan.

 

Parte-hartzaileak:

Xurxo Ayán, arkeologoa; Haizea Barcenilla, arte kritikaria eta historialaria; Harkaitz Cano, idazlear; Iñaki Martínez de Albéniz, sociologoa; Cristina Sánchez-Carretero, antropologoa; Daniel Castillejo,Enrique Martínez y Mari Fran Machín Artium Museotik; Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzatik; Ixiar Rozas  eta Idoia Zabaleta Azala espaziotik; Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, proiektuaren bultzatzaileak.  

Topaketa horretan 8. Proklama prestatuko dute parte-hartzaileek. Proklama Azala eta Artium-etik lankidetzan antolatzen den arte bizien inguruko topaketa da. 8. edizioa Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen ekimena da eta 2016ko urrian burutuko da.  

 

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumekin Iruñea-Veleiari buruz izandako solasaldia: 

 

Mailegu eskaera
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com