CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » Analphabet orquestra
ANALPHABET ORQUESTRA

Larraitz Torresek (Irun) gidatutako laborategia

otsailaren 22tik 28ra bitartean

ATE IREKIAK: Otsailak 23 eta 24, 10.00etatik-14.00etara eta 16.00etatik-20.00etara

TOPO izeneko egitarauaren barruan, hainbat egoitza eta ibilbide, 2016. urte honetan zehar AZALA bidelagun izango dutenak

 

 

 

Analphabet orkestrak Azalan lan egingo du zuzeneko bat edota argitalpen bat (publiko egin behar den zerbait) idazteko orduan dauden hainbat edukiren eta keinuren interpretazioren gainean. Otsailaren 22tik 28rako astean, Paula Caspaok, Sandra Cuestak, Larraitz Torresek eta ezusteko gonbidatu talde batek lan egingo dute musika eta performancea interpretatzeko haiek duten modu desberdinetan, ariketa idatzien bitartez. Analfabetismoaren eta poesiaren arteko paralelismoari buruzko Bergaminenak (1) bezalako teoriak kontuan hartuta, gonbidatu bakoitzak gai horretaraino egin duen hurbilketa aurkeztuko die Azalara etorriko diren parte-hartzaileei, horretaz gain orkestra analfabetoaren (2) talde saioa egingo dute.

 

(1) Jose Bergamin, La decadencia del Analfabetismo.

(2) Analphabet orkestra azken bi urte hauetan zehar egiten nabilen lana da, interes artistiko eta filosofikoak komunean jartzeko asmoarekin, eta, aldi berean, praktikaren eta teoriaren arteko erlazioa estutzeko, haiek elkargurutzatuz. Azken fase honetan orkestra zabaldu egin da eta, orain, saio/tailerraz gain, hitzaldi programa bat, erakusketa bat eta argitalpen bat da ere. Kanta “ospetsuak” entzutea proposatzen duen lanabesa da eta, aldi berean, haiek musika-tresnekin nola egin jakin gabe kopiatzen saiatzea. Horren guztiaren emaitza ikerketarako espazio sentikor eta komun baten ekoizpena da. Hizkuntza izatera heldu gabe garatzen doan dinamika.

 

Analphabet Orchestra Larraitz Torresen epe luzerako lana da, eta bilatzen duena da norberaren neurriko ikasbide eta esperientzia komuna baina berezia, inor aditua ez den bide baten bidez. Proiektua hainbat proposamenetan erdibitzen da, hala nola, solasaldiak, saioak, performancea edo argitalpena, honako artista eta arte langile hauen kolaborazioarekin: Valeria Grazziano, Blanca Calvo, Mårten Spångberg, Maite Velaz, Aimar Arriola, Aziza Harmel, Sandra Cuesta, Gelen Jeleton, Casco, Azucena Vieites edo Jorge Nuñez, besteak beste.

Sandra Cuesta. Bere arte jarduerak eskulturan du jatorri, baina eskulana irudien, objektuen eta soinuen bidez adierazten duten egoeren eta bideoen ekoizpenean oinarrituta. Haren piezak museo, festibal eta proiektu ugarietan aurkeztu dira. 2009tik hona, Larraitz Torresekin kolaboratzen du, Colombina's izenpean.

Paula Caspão (P/F). Ikertzailea eta eremu ezberdinen arteko artista, koreografiaren eta beste eremu batzuetan arteko bidegurutzean lan egiten du, ekoizpen teorikoak sortutako ezaguera-modalitateek ikertuz, baita fikzioaren bidez sortutako ezaguera-modalitateak ere. Gaur egun ekologietan, performatibitatean eta Historia, Museoa eta Artxiboa osatzen duten praktiketan dauden afektuetan ari da buru belarri.

Analfabet Orquestra
argazkiak
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com