CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » HIRU PERFORMANCERI BURUZKO LABORATEGIA
HIRU PERFORMANCERI BURUZKO LABORATEGIA

Ion Munduatek (Donostia) gidatutako laborategia

abenduaren 14tik 17ra bitartean

TOPO izeneko egitarauaren barruan, hainbat egoitza eta ibilbide, 2015. urte honetan zehar AZALA bidelagun izango dutenak

 

 

 

Translation da egiten ari naizen ikerketa-proiektuaren izena. Ikerketa honek asmo-gurutzaketa batean du abiapuntua, hiru artistaren hiru performancek osatzen duten markoaren barruan. Pieza horiek eratutako esparrua mugatuz eta haiek berriz bisitatzeko ekintzaren bidez, lanerako espazio berriak askatu nahi ditut. Hona hemen performanceak zein diren: John Cageren Water Walk (1960), Trisha Brownen Locus (1975) eta Joan Jonasen Organic Honey’s Visual Telephaty (1972). 

Orokorrean hitz eginda, Translation-en performance bakoitzaren materialak "trasladatzen" ditut, edo zehatzago esanda, performance bakoitzaren prozesu originalaren materia. Horrexegatik aukeratu dut izenburua ingelesez, itzulpena eta mugitu, trasladatzeko ekintzarekin duen esanahi bikoitzarengatik. "Itzuli, trasladatu, transportatu, banandu, inbertitu, trasferitu...", aditz hauek errepresentatzen duten ekintzak garatuko ditugu, ikerketan zehar erabili ditudan testuen irakurketarekin batera. Laborategiaren helburua proiektuan zehar sortu diren lan tresnak partekatzea izango da, horretarako egoerak sortuz eta haiek ekintzan jarriz. 

AZALAk Ion munduate gonbitu du Translation ikerketa TOPO programaren barruan garatzera. Gonbidapen honen lehen atala martxoan Munduatek Azalan burutu zuen egoitzarekin gertatu zen. Abenduan izango den laborategia, egonaldiaren luzapena da.

 

Ion Munduate Donostian, Madrilen eta Parisen dantzan trebatutako artista da. 1994an Blanca Calvo koreografoarekin hasi zen lankidetzan, eta 1998az geroztik Mugatxoan proiektua zuzentzen dute elkarrekin. Beraien piezarik aipagarrienak honakoak dira: Lucía con zeta (1999), Boj de largo (FlyBall) (2000), ASTRA TOUR (2003-2004), BAT, Beautiful Animals Trying (2006) eta Sin título, en colores (2010).

Translation, Ion Munduate
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com