CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » MUSEO BATEN PARETETAN LURRINA SORTU
MUSEO BATEN PARETETAN LURRINA SORTU

Magmadam, Txaro Arrazola, Iara Solano, Idoia Zabaleta eta Ixiar Rozasek gidatutako taillerra

Artium, abenduaren 2tik 5era bitartean

6. Proklama barruan, Azalak eta Artiumek lankidetzan burututako programa

Izen ematea: proklamar@gmail.com (leku mugatuak)

 

 

Zerbait ozenki esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea. Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea. 6. Proklaman ere lantegi eta topaketa programarekin jarraituko dugu Gasteizen, eta galdera honetara itzuliko gara: «Gu, herria», zein neurritan da ariketa performatibo bat? Galdera honek Judith Butler-en testu batean –«Gu, herria». Bilera-askatasunaren inguruko gogoetak– du jatorria. «”Gu, herria” herriaren subiranotasun modu baten enblematzat jotzen dugun esapide bat da, zeinak inplikatzen baitu pertsonek modu politiko anitzean elkar daitezkeela eta elkar izenda dezaketela. Horrek ez du esan nahi, ordea, guztiak bat datozenik, baizik eta jabetzen direla autoberrespena prozesu kolektibo eta partekatua dela». Proklamaren seigarren edizio honetan, Artium-en burutuko den "Punk. Arte Garaikidena utzi dituen arrastoak" erakusketarekin kointzidituz,orden zehatzik gabe lanean jarraituko dugu hiriko kultur agente eta pertsonekin. Beraz, orain arte burututako Proklama guztien edizio informal eta indiziplinatuena izango da. Egin, desegin eta berregingo dugu. Eta egiten dugun bitartean, honakoa galdetuko dugu: zer da egiten ari garena? Ia erantzun guztiak izango dira posibleak baina horietako bat ere ez da edozein izango.  

 

Talleraren ordutegia: 

abenduaren 2tik-4ra bitartean, 17.00-21.00

abenduaren 5ean, 10.00-14.00

Informazio gehiago: proklamar@gmail.com

MUSEO BATEN PARETETAN LURRINA SORTU
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com