CAST | EUSK | ENGL
¬Ľ home | ¬Ľ kreazio espazioa | ¬Ľ jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | ¬Ľ MISIOAPARTEKOA
MISIOAPARTEKOA

misióndivina-k gidatutako laborategia

azaroaren 9tik 27ra bitartean

 

 

 

Zer da misiondivina?

Imajina dezagun aldizka korrika saio bat egitera irteten garela, eta norbaitek zergatik egiten dugun galdetzen digula, zergatik janzten ditugun zapatilak eta nekatzera irteten garen. Eta zer erantzun ez dakigula utzi gaituztela. Oso ondo ez dakigulako zergatik. Ez dugu diru irabazirik espero, ezta ospetsu bihurtu ere, eta besteen aitortza ere ez, korrika egitera ateratzeak ez dio inongo helburu bereziari erantzuten, ez da beste asmo garrantzitsuagoa lortzeko baliabidea. Horrela ikusita, korrika egitea adierazpen kontrakulturala da, ez baita kostu eta etekin kalkuluetatik neurtzen. Erantzun behar izango bagenu, errealitatera gehien hurbilduko litzatekeen erantzuna honako hau izango litzateke: “Burua ez galtzeko”. Hori da Oscar Cornago humanista apartak eta, berez, pertsona hobeak eman zuen erantzuna, zergatik egiten zuen goizero yoga galdetu egin ziotenean.

Hain zuzen, horretarako balio du misiondivina, geure burua ez galtzeko.

Korrika saio bat egitera irteten garenean zapatilak janztea bezala izango da, eta gero gerokoak, ondoren ikusiko dugu bidean zer aurkitzen dugun; misiondivinak duen premisa pertsona-talde bat biltzea da, jarduera fisikoen inguruan ezaguerak partekatzeko eta lan egiten hasteko.

Zer izan da eta zer izango da misiondivina?

Oraingoz, oso ondo ezagutzen ez duzun mendiko zonalde batetik korrika egitera irtetea bezala izaten ari da: moldatzen zara aurrera egiten, eta bidegurutzetan erabakiak intuizio hutsez hartzen dituzu, baina inolako ziurtasunik gabe. Eta erabaki horien batuketa ibilbidea eraikiz doa.

Lehen topaketa maiatzean izan zen, La Poderosan (Bartzelonan), eta aurkezpena izan zen praktikaren mailatik. Bakoitzak unean unekoa aste betez azaldu eta partekatu zuen taldearekin.

Bigarren topaketa Pradillo antzokian (Madril) izan zen, uztailean. Arrazoi desberdinengatik, taldeko kide kopurua txikiagoa zen, baina horri esker topaketan parte hartu zuten pertsonek adostasuna lortu zuten interes komuneko alor batzuetan, eta aste betez lan egin zuten gai horiek gorputzean sartzen eta barneratzen, haiek ulertzen saiatzeko. Erakusteko aukera ematen zuten espazioak egon ziren, baita parte-hartzaile batzuen prozesu sortzailetako uneak partekatzeko ere.

Eta horrela iritsi gara Azalako topaketaraino. Erritmo mantsoagoa bilatzen dugu hedatutako denborazkotasun honetan, elkarrekin aritzeko, ikasteko eta jalkitzeko espazioak, talde jardueren eta beste indibidualago batzuen arteko bizikidetasuna lortzeko. Egia esan, misiondivina zer den jakin gabe jarraitzen dugu, baina gorpuzten joango den konfiantzarekin gaude, korrika eginez igaro ahala egiten doan mendi bide hori bezala.

 

misiondivina osatzen dute: Oihana Altubek, Monica Valencianok, Oscar Dasik, Monica Muntanerrek, Bea Fernandezek, Itxaso Corralek, Sergi Faustinok, Fernando Gandaseguik, Ana Buitragok, Javier Cruzek, Tania Ariasek, Jaime Conde-Salazarrek, Elena Cordobak, Sandra Gomezek eta Claudia Facik.

Misióndivina
argazkiak
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
  • ¬© Ana Buitrago
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com