CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » CTRparaCOLABORAR
CTRPARACOLABORAR

ColaBoraBora-k (Bilbo) gidatutako laborategia

azaroaren 4tik 7ra bitartean

TOPO izeneko egitarauaren barruan, hainbat egoitza eta ibilbide, 2015. urte honetan zehar AZALA bidelagun izango dutenak

 

 

 

Normalean, lankidetza-praktikak garatzeko erabiltzen diren baldintzek (berehalako emaitzen lorpena, baliabide falta, epe desegokiak, etab.) halako funtzionamendu hegemoniko hierarkiko batzuk betikotzeko joera izan ohi dute, batere emaitza onik ematen ez dutenak. Eragileak aldez aurretik ezarritako patroi pertsonalen arabera aritzen diren dinamikak dira eta, horrela, kolaborazioen ahalmena mugatu eta emaitza posibleen eremua txikiagotu egiten dira.

Zoritxarrez ezin dugu zain egon, prozesua aktibatzeko baldintza material idealak emango diren arte; ezta parte-hartzaileen ahalmen pertsonalak egoki garatzeko denbora nahikoa izan arte ere. Bai, ordea, jokoan jar ditzakegu printzipioak eta ekimenak, inplikatu direnen itxaropenetatik eta desioetatik eratorritako tentsioak kudeatzen lagunduko digutenak, eta arretaz zaindu komunean ditugun helburuak eta martxan jarri den lankidetzaren berezkotasuna.

Denbora Errealean Konposatzeko Teknikak horrelako premiei ematen die erantzuna. Norbanakoen urgentziak atzeratu eta eremu komun bat topatzea suposatzen du, besteak beste. Talde bidezko eraikuntza modu bat aktibatzea, prozesu bakoitzean. Hala ere, guztiz performatiboa den teknika izanik, darabiltzan kodeak, hizkuntzak eta praktikak arrotzak eta eskuratzen zailak gerta daitezke testuinguru ez trebatuetan.

CTR para COLABORAR kolaborazioen barruan eta eraikuntza- eta sorkuntza-prozesu kolektiboetan ematen diren erlazioak eta tentsioak konpontzeko helburua duen ekimena da. Azken batean, indibidualtasunaren, kolektibotasunaren eta komuntasunaren arteko oreka bilatu nahi da era kolektiboan, elkarlan desiragarri baterako beharrezko diren baldintzei buruz modu praktikoan pentsatuz.

Laborategian parte hartzen dute: 

 

Itziar Zorita Agirre. Ikus-entzunezko komunikazioan eta arte eszenikoetan hartu zuen hezibidea. Sorkuntzaren eremuan zein kultur proiektuetako bitartekaritzan, ekoizpenean eta komunikazioan garatzen du haren jarduera. Consonni, liquidDocs, CCCB eta Donostia/SS 2016, besteak beste. 

Urko Izaola (Bilbo, 1972), borondatezko lankide izan zen Malawin (1995-1998), arkitektura amaitu zuen eta bizibidea atera zuen Munichen (2001-2005), hiri-ikerketan aritu zen Labein/Tecnalia-n (2006-2010), eta harrezkero freelance aholkularitza lana egiten du hiri jasangarritasuna eta kultura aldaketak bezalako gaien inguruan, "Synergy Matters-Cuestión de Sinergia" markapean.

ColaBoraBora erkidetasunaren, kultura librearen eta ekonomia sozialaren aldeko artxipelagoko uhartea da, nagusi den errealitatearen eta adierazitako nahiaren artean dago kokatuta hain zuzen. Berrikuntza eta kolaborazio inguruneak eta prozesuak diseinatzen eta bideratzen aritzen gara eta, horretarako, pertsona hartzen dugu ardatz. Teknologia bigunekin lan egiten dugu, irekiago, horizontalago eta afektiboago izan dadin harreman modua. Sare eta lantalde ugarietan parte hartzen dugu, hala nola, WikiToki, KARRASKAN, REAS, Red esCTS, Espacio Plaza/ Sarean.

CTRparaCOLABORAR
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com