CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » Bakarkako lanaren proiektua: solo lanaren baldintza ekonomikoak eta kulturalak
BAKARKAKO LANAREN PROIEKTUA: SOLO LANAREN BALDINTZA EKONOMIKOAK ETA KULTURALAK

Bojana Kunst-ek (Ljubljana) gidatutako mintegia

Azala, martxoaren 29tik aprilaren 1era arte

KaXilda (Donostia), apirilak 8 eta 9

Azalako mintegirako izen-ematea: azala@azala.es (otsailaren 15era arte. Leku mugatuak)

Azalak eta KaXildak lankidetzan antolatua

 

 

 

Mintegian baldintza kultural eta ekonomikoek bakarkako lanaren ekoizpenean duten eragiteko moduei buruz hausnartuko dugu eta modu horiek nola dauden harilkatuta egiletasunaren nozio espezifikoarekin. Formatu artistikoa den aldetik, bakarkako lanak ibilbide luzea hartzen du dantzaren eta performancearen historian, eta beti egon da lotuta banakako maisutasunarekin. Baina bakarkako lana formatu engainagarria da ere, eta ez du zertan originaltasunarekin loturik egon, faltsutze, errepikapen eta luzimendu segida batekin baizik, eta horrek egiletasunaren nozioa bera apur dezake. Hala eta guztiz ere, ‘bakarkako’ horrekiko dagoen liluramenduak bizirik jarraitzen du, gaur egun testuinguruan kokatu eta oso modu ezberdin batean ematen bada ere. Pertsona artistaren erakustaldiarekin zerikusia du; pertsona horrek duen gaitasun espezifikoarekin; bakarkako lanak aurkeztearekin, modu nomada batean, egoitzetan zehar eta merkatu malguaren baitan. Mintegian bakarkako lanaren historia hartuko dugu langai, eta, aldi berean, bakardadearen, isolamenduaren eta ergelkeriaren artean ematen diren harreman politiko interesgarriak esploratuko ditugu. Bakarkako lanaren gaineko hausnarketa estetikoaren eta haren ekoizpen moduen arteko konexioak aztertuko ditugu. Halaber, gaur egun bakarkako lan hori kultur proiektu garaikidearen muinean nola kokatzen den ulertzen saiatuko gara.

 

Bojana Kunst filosofoa, dramaturgoa eta performancearen teoriagilea da. Institute for Applied Theatre Studies (Justus Liebig University, Giessen) institutuan irakaslea da, eta bertan Koreografiari eta Performanceari buruzko nazioarteko master-egitarau bat zuzentzen du. Bere saiakera-lanak aldizkari eta publikazio anitzetan eman ditu argitara. Maska, Amfiteater eta Performance Research publikazioetako editore taldeetan kidea da. 2015ean zehar Artist at work lana kaleratuko du ingelesez Zero Books argitaletxeak.

 

Bojana Kunst-ek 2013ko udaberrian AZALAn gidatutako "Denboraren orainaldia. Denborazkotasuna performancean" mintegiaren ARTXIBO SONOROA: 

 

LEHEN ATALA

 

BIGARREN ATALA

Bojana Kunst
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com