CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | ┬╗ ESPERIENTZIA FISIKOA
ESPERIENTZIA FISIKOA

Mugimendu-tailerra, Patricia Caballerok (Cádiz) 

urtarrilak 31tik  otsailak 2ra arte

ostirala 31: 16.30-21.00

larunbata 1: 10.00-14.00  eta 16.30-20.00

igandea 2: 10.00 -14.30  

 

 

Gorputzari entregatzea, kontzientzia-egoera batetik bestera bidatzen den garraiobide den aldetik. Gida moduan, mapa moduan, barruko dantzaren eta kanpoko dantzaren arteko zubi moduan hartzen dugu; ikusten eta esaten denaren eta ikusezina, pentsaezina denaren artean.

Jatorriz, klima hitza grezierazko “klima” hitzetik dator, eta “eguzkiaren joera” esan nahi du. Gure kasuan, begiradaren joerak zehazten du gure barne-paisaiako klima; hori da, ispilu zintzo baten modura, gure ingurura azaltzen duguna eta azaltzen zaiguna. Zein dira orduan sormenerako lantresnak? Zer da benetan sortu behar dugun hori?

Ikerketak eta asmoak:

  • Bizirik dagoenaren fenomenologia
  • Izatearen eta egotearen anatomia eta geometria
  • Klimatologia eta alkimia psikofisikoak
  • Gelditasunaren bidaia eta meditazio dinamikoa
  • Borondatearen entrenatzea
  • Zentzumen kinestesikoa
  • Elkarrizketak argiarekin eta grabitatearekin
  • Artea, jokabide gisa
  • Errealitatearen, arretaren dantza
  • Edertasuna, elikagai gisa
  • Presentziaren destilazioa

 

Lagundutako mugimendu-saio pertsonalak eta taldekakoak.

 

Patricia Caballero: Cadizen jaioa da 1987an. Pertzepzio- eta erlazio-prozesuak eta gorputzari buruzko jarduerak eta ikasketak interesatzen zaizkio, ekialdeko zein mendebaldeko jakintzaren ikuspuntutik. Eszenan, garapen psikofisikoan, arbaso zaharren osasun eta praktika holistikoan aritu da guztiz emana, eta testuinguru horietatik abiatuta hasi da ikertzen, ikasten eta barreiatzen. Dantza-heziketan eta arte plastikoetan trebatzen hasten da 1992an, Espainiako eta Portugalgo hainbat eskolatan, eta koreografian lizentziatzen da Bartzelonan. Han "Ocupaciones" proiektuan partaide izan zen, Porta-ren proiektua, eta plataforma horren laguntza jasoko du hainbat urtetan. Gaur egun Mexikon bizi da, ikasten eta bere lana eremu desberdinetan garatzen jarraitzen du. Eszenara eraman dituen lanetako batzuk honako hauek dira: Lo raro es que estemos vivos (2012), Aquí gloria y después paz (2011), Chronoscopio (2010), Simulacro de simulacros (2008), Cómo congelar fantasmas (2008), Hazañas e incidentes (2007), 50 Hz (2006), Paradiástole (2005).

LA EXPERIENCIA F├ŹSICA
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com