CAST | EUSK | ENGL
¬Ľ home | ¬Ľ kreazio espazioa | ¬Ľ jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | ¬Ľ ARTE GARAIKIDEAN INDIBIDUALISMOAK NIAREN PERFORMANCEAN DUEN PAPERA
ARTE GARAIKIDEAN INDIBIDUALISMOAK NIAREN PERFORMANCEAN DUEN PAPERA

Bojana Cvejic-ek zuzendu duen mintegia

abenduaren 10etik 12ra arte

Honako topaketa hau Bulegoa z/b (Bilbo) gunearekin elkarlanean egin da. Abenduaren 14an, zuzendari lanak egiten aritu dira bertan Bojana Cvejic eta Ana Vujanovic, Marta Popivoda eta Asier Mendizabal, egun bakarreko mintegi irekian.

 

 

2011. eta 2012. urteen bitartean, publikoa denari buruzko ikerketa lana abiatu nuen, TkH- Teoria Caminante kolektiboko Ana Vujanovińáeta Marta Popivoda lagun eta kideekin batera. Public Sphere by Performance (La esfera pública a través de la performance. b_books, Berlin, 2012), Vujanovińáren lankidetzarekin idatzi nuen liburua, eta Yugoslavia, How ideology moved our collective body (Yugoslavia. Cómo la ideología movió nuestro cuerpo colectivo), Marta Popivodaren filma izan zen emaitza.

 

Ikerkuntzarako abiapuntua, publikoaren gaineko honako auzi hau izan zen: esfera publikoaren eklipsea XX. mendean zehar, demokrazia ordezkagarriaren krisiaren adibide gisa. Diziplina anitzeko ikerkuntza horretako ikuspegi teoriko eta politikoak garai bateko Jugoslavia sozialistako eta mendebaldeko neoliberalismo garaikideko esfera publikoetan parte-hartze esperientzia ezberdinetatik sortzen ziren. Gure analisi-proposamena publikoa den horren gainean –eta sortzen duen atsekabeaz– eztabaidatzea zen, hainbat jende-olde, kolektibo eta niaren performancetik abiatuta, hala nola, zeharkako artefaktu eta praktika sozial, artistiko eta kultural ezberdinetan ikusten ditugun drama sozialak eta koreografia sozialak langai hartuta: mugimenduak, irudiak, legeak, ohiturak eta diskurtsoak.

 

Esfera publikoa eta performance-aren gaineko ikerkuntzarako hurrengo faseak 2013an eta 2014an jarraitzen du, eta niaren performance-ari eta esfera publikoa eratzeko orduan publikoarekin eta pribatuarekin gordetzen duen erlazioari eskainita dago. "El solo de danza como técnica del yo” izenekoan, liburuko 8. kapitulua hain zuzen, ondorio gisa idazten ditudan oharrek, honako bigarren fase hau egituratuko duten gaiak eta hipotesiak azaltzen dituzte:

 

Richard Sennettek definitzen duen moduan, XIX. mendeko amaieratik intimitatearen gizarteak publikoaren eta pribatuaren esferak nahasten dituen ni nartzisista hori sortu badu, honako galdera honek indarrean dirau: zer da XXI. mendeko gizarteak bere karakterizazio desberdinetan –kontrol biopolitikoaren gizartea, post-fordismo, esperientziaren gizarte, eta abar– aldatu duena bi esfera haietan niaren posizioan eta performance-an. Lehen une batean ondoriozta daitekeena da aldaketa hori mailakoa dela, eta ez espeziekoa: norbanakoen performance-ak erakusten du afektuarekiko eta niaren esperientziarekiko berezko kontzentrazio moduko bat. Horrek ez du esan nahi publikoaren eta pribatuaren arteko banaketa, esfera publikoa betetzen duten interes eta espresio indibidualistek indargabetua geratzen denik, norbanakoen teknika eta perfomancen eta esfera politiko gisa publikoaren arteko deskonexioa dirauela baizik. Esfera publikoaren galera publikoa den horrek indibidualtasunerako hartu duen joerari leporatu dakioke, indibidualtasunaren auto-espresioaren eta norberaren buruarekiko afektuaren suspergarri, ongizate pertsonalarekiko ardura, elkarren artean nahastu eta artearen eta terapiaren arteko mugan dauden teknikak  praktikatuz indartzen dituena. Gizartean eman den niaren zentralizazio horren ondorioetako bat, aurrerago aztertuko duguna, norberagan kontzentratzea traba bezala agertzen dela da, esfera publikoaren aldarrikapena egin dezaketen talde, kolektibitate eta mugimenduak sortu ahal izateko irudimenaren kontrako traba alegia. 

(Public Sphere by Performance, b_books, Berlin, 2012, 155-156)

 

Azalan, indibidualismoaren auzia landu nahi dut, gizarte neoliberalean nagusi den ideologia bezala, bere adierazpen areagotuena arte garaikidean duen ideologia hain zuzen. Irakurgaiak prestatuko ditut, eta haien bidez indibidualismoari buruzko jarrera eta bide teoriko desberdinak aurkeztuko ditut. Prestaketa lan modura, parte-hartzaileek Public Sphere by Performance liburuko hirugarren partea irakur dezala gomendatzen dut, hori baita gure ikerketako honako fase honetako abiapuntua.

 

Hirugarren Partea: Nia eta publikotasuna

6. Atala. Niaren performancea: teoriaren historia

7. Atala.  Egilearen beraren tokian

8. Atala.  Bakarkako dantza niaren teknika gisa

 

Bojana Cvejińá  teoriagilea eta koreografoa da dantza garaikidearen eta prefomancearen eremuetan. Performance eta antzerkigile lanetan ari da, zuzeneko arteei, musikari eta filosofiari buruzko hainbat aldizkari eta antologietan argitaratu ditu bere idatziak. Honako liburu hauen egile da: Anne Teresa De Keersmaeker: A Choreographer’s Score eta Mercatorfonds/Actes Sud, 2012; eta  honako liburu hauen egilekideaa Public Sphere by Performance, A. Vujanovińárekin batera, Bbooks, Berlin 2012,  eta Parallel Slalom: Lexicon of Nonaligned Poetics, G. S. Pristaš eta TkH/CDUrekin batera argitaratua, Belgrade/Zagreb, 2013. 1999az geroztik antzreki jarduera bat garatu du hainbat performarcetan Jan Ritsemanekin batera (TODAYulysses, adibidez, 2000. urtean) eta antzerkigile bezala kolaboratu du Xavier Le Roy, E. Salamon, M. Ingvartsen edota C. De Smedtekin, besteak beste; irakaslea da Utrech, P.A.R.T.S. (Brusela) eta SNDOn (Amsterdam) eta taldekako lan plataformak garatzen ditu ere (PAF, St. Erme, 6MONTHS1LOCATION). Cvejińá  Belgradeko TkH Editorial (Walking Theory) kolektiboko kide da.

 

Mintegian Bojana Cevjicekin batera, Isabel de Naveránek, Miren Jaiok, Leire Vergarak, Vicente Arlandisek, Vicente Colomarrek, Julia Morandeirak, Saioa Olmok, Itziar Imazek, Ixiar Rozasek, Marion Cruzak eta Idoia Zabaletak parte hartuko dute.

EL PAPEL DEL INDIVIDUALISMO EN LA PERFORMANCE DEL YO EN EL ARTE CONTEMPOR√ĀNEO
argazkiak
  • ¬©   Saioa Olmo
  • ¬©   Saioa Olmo
  • ¬©   Saioa Olmo
  • ¬©   Saioa Olmo
  • ¬©  I. Zabaleta
  • ¬©  I. Zabaleta
  • ¬©  I. Zabaleta
  • ¬©  I. Zabaleta
  • ¬©  I. Zabaleta
  • ¬©  I. Zabaleta
  • ¬©  I. Zabaleta
  • ¬©  I. Zabaleta
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com