CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » BIDAIARI MIMOSA
BIDAIARI MIMOSA

Bidaiari Mimosa, abesten zaitugu, zure adina, nere begien erdi aroan jaio zelako

Elena Aitzkoari Gutun zuria (Apodaka)

azaroaren 10etik 30ra

 

Maiteak: 

 

Azalatik kreazio prozesu bat zuzentzeko gonbitea luzatu didate. Aurten eta datorren urtekoan. Bidaiari Mimosa, abesten zaitugu, zure adina, nere begien erdi aroan jaio zelako izeneko zerbait egingo dugu. Elkar aspaldi ezagutzen dugunon artean, eta ellkarri diztira beltza batekin kasu egin diogunak, atzetik eta aurretik denbora bera emanez. 

 

Prozesu honek hiru topaketa izango ditu AZALAn: 

Izenburua 1go topaketa (azaroa):

Elenak kantatu egiten dut eta istorioa kontatzen du, eta lagunek hori erregistratzen dute herrian kantatu ahal izateko. 

Izenburua 2go topaketa (2014ko udaberria):

Herri hizlaria dator eta "Bidaiari mimosa" abestia ikasten dugu.

Izenburua 3go topaketa (Udako jaia Lasierran, 2014):

Lasierrako herriak "Bidaiari mimosa" abesten du denontzat.

 

Orain 2013ko topaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztet. Gestazio topaketa izango da. Elenak kantatu egiten dut eta istorioa kontatzen du, eta lagunek hori erregistratzen dute herrian kantatu ahal izateko. Udazkeneko topaketa bat, azaroaren 11tik- 15era bitarteko astean. Hobeto igandean 10ean iristea, landa bizitzara egokitzen joateko. Ni aste pare bat gehiago geratuko naiz.

Lan prozedura desberdinak jarraituko ditugu istorioa ateratzen joateko. Plana guztiz irekia da, baina jakina aurretik prestatzen joango gara.

Diodan moduan aurtengoa eta datorren urte bitartea osatzen joango da istorioa, eta udaberri aldera herrira zabalduko dugula aurreikusten dugu. Badira dagoeneko bere papera duten pertsona batzuk (beti alegorikoa, transhitorikoa eta intrahistorikoa, biak batera. Mugitzen ez den harri baten modukoa) eta irrati baten antzera. 

Gonbite honi buruz kontatu dizuet aurretik ia denei, batzuri ez. Azaroan etortzeko esaten dizuedanean galdetzen didazue aktore izango zareten. Ziur aski aktuatzen hasiko gara... eta grabatu egingo dugu. Baina lehenengo topaketan gestazio lana egingo dugu. Ez dut gidoirik bertsoan idatzi aktoreentzat, ez bakarrik ezta Idoia Zabaletarekin ere.  

Etxetxoetan egingo dugu lo. Azalan egon ez zaretenak, Lasierra, Araba. Bi gela dituzten egurrezko etxetxoetan egiten da lo, bakoitzak bi ohe ditu. Txoko bat sukaldatzeko, mahai handi batekin. Dantza estudio handi bat lan egiteko eta beste bat txikiagoa bizitzeko balio duena. Iturri bat dago, garbitoki bat, lau etxeko herrian, eta artadiz osatutako mendiak babesten du. Apodakarekin antza daukan paisaia, baina desberdina.  

Denak parte- hartzea gustatuko litzaidake. Denak zarete guztiz beharrezkoak.

Azkenean batzuk bagara, baina bat dator ere pentsatzen ari nintzen topaketa intimoarekin.

* Lehenengo pertsonaren plurala erabiltzen dudanean hau egingo dugun guztiotaz ari naiz, eta baita nitaz eta gonbidatu nauen Idoiaz, eta hasiera baino lehen hau guztia pentsatzen lagundu didana. 

Hitz egingo dugu. 

Muxu handi bat denontzat,

Elena Aitzkoa

 

Elena Aitzkoa, Apodakako eskultorea, Araba, 1984, ni. Bere praktika anitzean azpimarratzekoak dira ere idazketa eta pintura. Bertsoa ahoan jarri berria dauka une honetan. Mujer Primitiva, eskultura eta performancea erabiltzen zituen bere azken proiektuaren izenburua da, Artium Museoan burutu zuen 2013ko udaberrian. Bere erakusketen artean 3 dira garrantzitsuenak, bikoteka eginak: Acontecer Tonto, Raúl Domínguezekin, Centro Ignacio Aldecoa, Vitoria- Gasteiz. 2009-10; Cohetes, Kiko Pérezekin, Torre de Ariz, Basauri, Bizkaia. 2011; MITYA, June Cresporekin, sala Polvorín, Ciudadela de Pamplona-Iruña. 2012. Bakarrik egindako lanean, 2: I love you Baby, centro cívica Corazón de María, Bilbo. 2007; Chocolata, chocolate muffin, centro cultural de egia, Donosti-Sansebastián, 2011. 2013ko urtarrilean bere lehenengo liburua argitaratu zuen: La revolución de las extremidades, berak eta Raúl Dominguézek sortu duten Lalavandera zigiluan. Bere lehenengo performance lana Azalan aurkeztu zuen: EL BAILE DE LA CULEBRA.

Elena Aitzkoa
argazkiak
  • ©Lucia
  • dibujo Elena
  • ©Lucia
  • dibujo Elena
  • ©Lucia
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com