CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » KONPOSIZIOA DENBORA ERREALEAN (II). BULEGOA/ LANBIDEA/ ARTIFIZIOA/ TRESNAK
KONPOSIZIOA DENBORA ERREALEAN (II). BULEGOA/ LANBIDEA/ ARTIFIZIOA/ TRESNAK

Claudia Diasek (Lisboa) gidatutako lantegia

Azala (Lasierra, Araba), irailaren 4tik 16ra bitartean

Muelle 3 (Bilbo), irailaren 16tik 21era bitartean

Izen- ematea: azala@azala.es (pertsona kopuru mugatua, abuztuaren 27ra arte)

Prezio: 150 euro (egoitza barne)

Lantegi hau Gorputz Egoerak programaren barruan dago 

Muelle 3 espazioarekin lankidetzan antolatua

 

BULEGOA

Bulegoa/tailerra lanbidea, artea, ogibidea lantzen den lokala da; lanerako lokala da. Laborategi-eremua da; objektuak ekoizteaz gain, egiteko modu eraginkorragoak entseatzen dira, amaierako produktua eskuratzen duenari hobeto balio izateko xedearekin sortzeko. Nire ikuspuntutik, printzipio hori antzerkiaren eta arte performatiboen alorrari ere aplikatzen zaio. Bulego/tailerra lanbidea garatuko dugun lantokia izango da: antzezpena. Praktikan, egiteko moduak zalantzan jartzen dituen artearen aurreko eremutzat hartzen da. Hortaz, antzezpenari buruzko hausnarketa teoriko praktikorako bulego bilakatzen da.

LANBIDEA

Antzeztea ez da itxurak egitearen sinonimoa. Ez da errealitatean egotearen itxura egiten, ez da fikziozko eremuan egotearen kontzientzia hartzearen itxura egiten: eremu horretan bizi den gorputza benetakoa da. Benetakoa izanda, egiatan denaren eta egiten duenaren arteko beharrezko distantzia sortzen duen gorputza da. Esan dezagun sortzen duena fikzioa dela jabetzen den benetako gorputza dela. Egiaren eta gezurraren lekuak zalantzan jartzeari uzten dion gorputza, sinesgarria denaren eremuan sartzeko. Artifizioari uko egiten dion gorputza, antzezpenaren konbentzioaren barruan.

ARTIFIZIOAK

Artifizioari uko egitea “sorkuntza” keinuari uko egitea da, aktorearen funtzioa asmatzea dela dioen ideiari uko egitea. Hortaz, tailerreko partaideen erronka funtzionario-baldintza onartzea eta beren keinuak ia-ia funtzionalak ez direla onartzea izango da. Horri dagokionez, ez da gertakaririk gertatuko. Gertakariak gertatzeko baldintzak sortuko dira. Horrek bulkaden eta ekintza erreflexuen garbiketa-lana eskatzen du. Bulkaden arabera jardutea edo akzio-erreakzio jolasera mugatzea ez da askatasunaren sinonimo. Askatasunaren eta benetakotasunaren itxura ematen du, ez pentsatzea aske eta benetako izateko baldintza izango balitz bezala. Kontua da nahi dugun hura “gure” deitzera ohituta gauden informazioarekin kutsatuta dagoela, baina ez dela gurea eta, beraz, ez gaituela ordezkatzen. Aske izateak, pentsatzea, aukeratzea eta gure aukeraketaren erantzule egitea esan nahi du. Tailerreko lan gehiena parte-hartzaile bakoitzari modu baikorrean aukeratu ahal izateko aske egingo duten tresnak eskaintzean datza.

TRESNAK

Denbora errealeko konposizio-tresnak ulermen- eta komunikazio-plataforma egoteko aukera ematen duten printzipioen inguruan antolatzen dira, kolektiboaren arteko elkarrizketan beharrezkoa den hizkuntza komunean (ikuslea biltzen du). Garrantzitsua da adieraztea metodoa ez dela estetikoa, bai erabilitako hiztegia, bai sortutako irudikariak parte-hartzaileen erantzukizuna baitira; haiei dagokie "sinadura" eta askatasuna arauen barruan topatzea.

Claudia Dias Lisboan jaio zen 1972ko abuztuaren 10ean. Dantza ikasketei ekin zien Almadense akademian (1989/89). Bekadun bezala jarraitu zituen ikasketak Lisboako Dantza Konpainian (1987/89). Fórum de Dança foroak sustatutako Dantza Garaikideko Interpreteen Prestakuntza Profesionaleko ikastaroa egin zuen (1997/98), baita Cultideias Kultur Antolakuntzen eta Proiektuen kudeaketan espezializatzeko ikastaroa ere (2009). Arte Eszenikoen masterra MA egiten ari da egun (Universidade Nova, Lisboa). Almada dantza taldeko (1990/97) eta Ninho de Víboras kolektiboko (1997/2004) partaide izan zen. RE.AL-ekin lankidetzan dihardu; interprete nagusia da João Fiadeiro-ren sorkuntza-estrategian eta “Denbora errealeko konposizioa” (2001/09) lanaren garapenean, sistematizazioan eta transmisioan. Lan hauek sortu ditu: “One Woman Show” (2003), “Visita Guiada” (2005), “Das coisas nascem coisas” (2008) eta “23+1” (2010) instalazioa. Márcia Lança-rekin lankidetzan, konposizio koreografikoaren inguruko proiektu pedagogikoa zuzendu du, Ninho de Víborasek produzitutako “Vende-se País solarengo com vista para o mar” (2009/10) lana ekarri duena. Maria João Garcia eta Mónia Motarekin batera Centro de Artes de Almadaproiektua landu du. Lan hori C.M.A.k hautatu du, Almadako udal antzoki zaharraren lehiaketaren eta kudeaketaren alorrean (2009). João Samões eta Mónia Motarekin batera Associação Os Três Caracóiselkartea sortu du (2010). Sortzaile, interprete eta irakasle gisa egindako lanak harrera izan du nazioarteko jaialdi, egitura eta hainbat lekutan.

 

Isabel de Naveránek Claudia Diasi egindako elkarrizketa (Azala, 2011ko maiatzaren 5ean): 

© Azalako estudioa, June Crespo
argazkiak
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
  • © Monica Real
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com