CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » PERFORMANCE LAB
PERFORMANCE LAB

Gary Stevensek gidatutako tailera

uztailaren 9tik 12ra bitartean (eguerdian)

Prezioa: 100 euro (ostatua barne)

Izen- ematea: azala@azala.es (pertsona kopuru mugatua)

Gorputz Egoerak programaren barruan

 

Lantegia sorkuntza eszenikoan interesatutako pertsona guztientzako zabalik dago. Esperientzia eta trebetasun anitzetako izateko diseinatuta dago. Parte-hartzaileek azpitaldeak eratuko dituzte eta batera lan egingo dute. Pieza bat sortu eta garatuko dute, esplorazio praktikotik ateratako materialekin eta beste taldeen behaketatik eratorritako ideien garapenarekin. Abiapuntu desberdinak daude. Agian guztiak esploratuko ditugu edo bakar batean kontzentra gaitezke:

1. Bakarrizketa multi-bokala. Interpretatzaile-talde batek lan egiten du, buru bakarreko pentsamenduak artikulatzen egongo balitz bezala hitz egiteko. Taldeak bere testuak sortuko ditu.

2. Irudizko espazioa deskribatzea eta eraikitzea. Interpretatzaile-talde batek espazio bat gogoratzen du lurzoruan haren mapa eginez. Objektuen kokapena eta deskribapena eramango dituzte mapa gainera. Prozesu horretatik gogoratutako espazioko protagonistak ordezkatzen dituen fikzioa azaleratzen da. Edozein objektuk edozein objektu ordezka dezake. Hainbat pertsonek paper bera interpreta dezakete aldi berean, denbora narratibo desberdinez osatutako sekuentzia beraren baitan. Istorioak ugaritu egiten dira, indarberritu egiten dira edo horien ordezkoak proposatzen dira.

3. Fase modularrak. Taldeetako batek ekintzen bitartez sortzen ari diren portaera moduen errepertorioa du. Sistema elkarreragile iraunkorra ezartzen da, era autosufizientean.

Arte bisualetan aditua, Gary Stevens-ek bakarkako lanak, piezak konpainia ezberdinekin, testuetan oinarritutako performanceak eta bideo-instalazioak ekoiztu ditu. Bere lana erraza, erronka zalea, zorrotza eta dibertigarria da. Interpretatzailearen gorputza iraultzen duten kontzeptu-egituretan enfasia jartzen du. 1984z geroztik, lan egin du artista bisual, aktore, dantzari, koreografo eta interpretatzaile zerrenda luze batekin. Bere lana nazioarte-mailako galerietan, antzokietan, jaialdietan eta espazio publikoetan eskaini ohi da.

Bere lan berrienen artean nabarmendu daitezke honako hauek: Ape (2007), bertan hiru performer kopiatu egiten dira haien artean, eta esaldi sinpletatik edo keinu batetik abiatuz beren portaera eraikitzen dute. Island (2010) lanak entzuleen artean nahasturik ageri den interpretatzaile talde bat azaltzen du. Zutik daude, elkarri seinalatzen diote eta itxurazko erlazio-sarea ehotzen doaz poliki-poliki. Little Systems (2011) ekintzen bitartez sortzen diren azpi-ohituren multzo bat interpretatzen duen performer talde bat da.

Bere bideo-instalazioen artean ere daude honako hauek: Slow Life (2003), etxe giroko bost irudi, eta haietan performerrak oso mantso mugitzen dira, intentzionalitate bat eraginez eta Wake Up and Hide (2007), hau da, galerian dauden ikusleek interpretatzaileak molestatzen ikusten ditugu pantailan. Instalazio horiek guztiak Londreseko Matt’s Gallery-ren eskutik koordinatu ziren.

Gaur egun, Gary bakarkako lan batean ari da Southampton City Museum and Gallery-rentzat, eta 2012ko irailean aurkeztuko du. Hileroko laborategi eszenikoa zuzendu zuen 1999. urtetik 2009. urtera arte, Artsadmin-eko Toynbee Studios izenekoan. Slade School of Fine Art (UCL) eskolan irakasle da eta Londresen bizi da eta han lan egiten du. “Gary Stevens Bretainia Handiko dantzaren panoraman koreograforik originaletako bat da (...)”, adierazi du Art Monthly aldizkariak.

Gary Stevens-ek Not Tony izeneko pieza uztailaren 7an aurkeztuko du, Artium-en, uda-ikastaroetako LANBROA 12 programaren barruan.

 

 

Igor de Quadrak eta Ixiar Rozasek Gary Stevenseri egindako elkarrizketa (Azala, Lasierra, 2012ko uztailaren 12an).

 

Gary Stevens Performance Lab
argazkiak
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
  • © AZALA
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com