CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » PARADOXA ETA TOLESKERIAK (II)
PARADOXA ETA TOLESKERIAK (II)

Pedro G. Romerok gidatutako mintegia

ekainaren 17tik 21era bitartean

 

Historia egitearen paradoxa eta, aldi berean, historiaren kontra kokatzea.

Azalan antolatutako 2. mintegian, Pedro G. Romerok “Archivo F.X”- ean lantzen ari den azken ildoak aurkeztu eta partekatuko ditu. Ikonoklastia eta proiektu radikal modernoaren inguruko artxiboa da. X Artxiboak, Artxibo sailkatuak eta sailkatu ezin denaren artxiboak, artxibo ezezagunak edo ezezaguna denaren artxiboak, artxibo ezkutuak edo ezkutukoaren artxiboak: klasifikaturik dagoen irudi multzoa eta hauen taxonomiak aurkezten ditu.

1999az geroztik, “Archivo F.X”-ak ikonoklastia eta indarkeriaren errepresentaziarekin loturik dagoen lan andana ekoiztu du. Artxibo bitxi eta berezia, web orria du euskarri nagusia, baina papereak argitaratu da halaber Actos de edición proiektuan. Pedro G. Romerok burutzen duen edizio lana 70. hamarkadako arte kontzeptualaren tradiziotik dator, egilearen hitzetan, “idealista, espirituala, ia espiritista, espiritosa ez bada, guztiz gaseosoa” bilakatu dena.

Pedro G. Romero (Aracena, 1964) artista gisa ari da 1985. urteaz geroztik. Sevillako PRPC (Kultur Politikei Buruzko hausnarketaren aldeko Plataforma) plataforman partaide eta arteaetapentsamendu programako kide da UNIAn (Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea). 90eko hamarkadaz geroztik, “Archivo F.X.” eta “Maquina P.H.”. izeneko proiektuetan ari da lanean. Bere lan eta argitalpenak hainbat testuingurutan aurkeztu dira, bai Estatu mailan eta bai nazioartean ere.

Laborategian parte hartuko dute Azalak gonbidatutako ikerlari, artista, kultura kudeatzaile eta pentsalariak. 

 

Pedro G. Romerorekin solasalida (Azala, 2011ko maiatzaren 19an): 

PARADOJAS Y DOBLECES (II)
argazkiak
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
  • Archivo F.X
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com