CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » INPROBISAZIO LIBREA
INPROBISAZIO LIBREA

Seijiro Murayamak gidatutako tailerra

maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean

Prezioa: 100 euro (ostatua barne)

Izen- ematea: azala@azala.es

 

Musikariak edota dantzariak izan gabe ere, inprobisazio librearen jardueran interesatuak dauden musikariei eta soinua lantzen duten artista eta sortzaileei zuzendurik dago. Musikatik areago joango den ibilbide bat proposatuko da, arte performatiboaren espazioa eta denbora lantzeko, inprobisazioaren bidea gorputzaren, objektuen eta soinuen bitartez bilatuz, ondoren esperientzia horren eskutik inprobisazioaren suspertzera edo musikatik ezberdina den zerbait bere eremuan sartzera itzultzeko berriro.

Inprobisazio librean edo ez-idiomatikoan interesatua dagoen orori zuzendurik dago. Normalean, inprobisazioari buruz daukagun ezagutza inprobisazioa idiomatikoaren testuinguruarekin lotuta dago, hau da, hizkuntzaren jarduerekin. Seijirok proposatzen duena ezberdina da: inprobisazio ez-idiomatikoari dagokio, eta hor norbera bere berezko hizkuntza garatzeko gai izan beharko litzateke. Ahotsa landuko da, objektuen manipulazioa, mugimendua espazioan eta entzuleekin harremana, honako ikuspuntu honetatik beti ere: entzutea. Hori da ulerkuntzaren oinarria.

Modu kontziente batean beti jardunean egotearen eta fisikoki beti jardunean (leku denetan oraindik oso nagusia den joera) egotearen artean gaizki ulertzeak ematen jarraitzen direnez, entzute biziaren garrantzia da proposatzen dena, arreta isiltasunari eskainiz, isiltasuna erabiliz. Hori behar luke indar eragilea musika egiterakoan, eta ez asmorik gabeko soinuak egiten egotea.

Helburua laguntza eskaintzea da, inprobisazioren bitartez parte hartzaile bakoitzari bere diziplina artistikoa prestatzen eta lantzen laguntzea. Musikaren eremura bideratuta dago bereziki, baina dantzan interesatuak daudenek konexioak (edo des-konexioak) egin ahalko dituzte dantzaren eta musikaren artean, horrela dantza kanpotik ikusteko aukera izango dute.

Seijiro Murayama perkusionista, bateria-jolea eta konpositorea da. 1982z geroztik soinuaren inprobisazioaren esparruan ari da, bideo, argazki, diseinu, dantza eta poesia bezalako diziplinak landuz. 2005az geroztik, musikari-konpositore lanetan dihardu, dantza garaikidearen esparruan koreografo garrantzitsuenetako bat den Catherine Diverres frantziarraren “Octobre” konpainiarentzat. 2005. urtean, musikari atzerritar bakarra izan zen Dominique Le Villepin Frantziako lehen ministroak antolatutako “La force de l´art" festibalean. Jean-Luc Nancy filosofi ospetsuarekin lankidetzan ari da "Venus and the organist" proiektuan. Honako hauek dira harekin lanean ari diren beste batzuk: Jean-Luc Guionnet, Eric Cordier, Eric La Casa, Thomas Tilly, Pascale Criton, Dominique Collignon-Morin, Mattin, Soundworm, Toshimaru Nakamura, Toshiya Tsunoda, Robin Hayward, Klaus Filip, Benjamin Thigpen, Didier Aschour, Minoru Okabe, Damien Grange, Greg Kelly. Europako eta Japongo festibal askotan aritu da musika jotzen, adibidez: NAPAI, Meteo, Sonorite, Jazz in Franche Compte, eta abar.. (Frantzia), La noche en blanco (Madril), Fabbrica Europa (Florentzia), Jazz ao Centro (Portugal), FSK (Mosku), Ringring (Belgrad), Ftarri (Kyoto) etab… Eta Europa, Japon eta Amerikako areto eta erakunde askotan eman ditu kontzertuak.

 

Miguel A. Garcia, Elena Aitzkoa eta Larraskiturekin lankidetzan antolatutako tailerra. 

INPROBISAZIO LIBREA
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com