CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » ESKUTIK HITZA (II)
ESKUTIK HITZA (II)

Paula Caspao, Miren Jaio, Isabel de Naverán eta Ixiar Rozasek zuzendutako laborategia

maiatzaren 18tik 23ra

 

"Eskutik hitza" izeneko bigarrengo laborategian testu- praktika desberdinak esploratzen jarraituko dugu.

 

Idazketa hitzan, -keta atzizkiak ekintza ezaugarri bihurtzen du. Idazteko idatzi egin behar da. Baina, zer egiten dut idazten ari naizenean? Hein handi batean, irakurtzen ari naiz. -tze atzizki hori irakurketa ekintzari gehitzen zaio. Zer egiten dut irakurtzen ari naizenean? Eta orduan ahots bat pizten da, ekintza bat proposatzen duen ahotsa, eta –tze atzizkiarekin lotuz gero, hedatzen ari naizela esango dit.

Idazketaren zentzu hedatzailea ulertu, bere angelu eta zirrikitu guztien ikuspuntutik. Idazketa, beti malgua eta beti amaitzeke dagoen zerbait bezala, egiteke beti, beti abian. Idazketa hedatu iparralderaino, hegoalderaino, ekialderaino eta mendebalderaino. Lau dira laborategia gidatuko duten ikerlari eta sortzaileak: Paula Caspao, Isabel de Naveran, Miren Jaio eta Ixiar Rozas. Bakoitzak idazle bezala bizi dituen esperientzia eta metodologia jorratuko du. Idazketaren eta sorkuntza teorikoaren edota praktikoaren artean dauden loturak aztertuko ditugu, baita testuinguruaren produkzioarekin eta pentsamenduaren produkzioarekin gordetzen dituen harremanak ere. Nola lotzen zaio idazketa sorkuntza eszenikoari/performantziari? Nori idazten diogu eta nola zuzentzen gatzaizkio? Nola jasotzen dituzte gure testuak?, horiek, besteak beste, izango dira laborategian landuko ditugun galderetako batzuk.

Gonbidatutako bakoitzak egun bat izango du bere metodologia, mekanismoa edo lan-poetika laborategian kide dituen gainerako gonbidatuekin partekatzeko. hainbat dira hurbilketa batetik bestera jardun ahal izateko proposatzen ditugun aukerak: hariari tira egin, lotura (in)posibleak, ezberdintasunen jokoa… 

Paula Caspão idazlea da, ikerlaria eta dramaturgoa. Portugalen jaioa da, eta Parisen bizi da. Koreografiaren eta artearekin lotutako beste hainbat alorren artean sortu ohi den bidegurutzean ari da lanean. Handia da fikzioak bere baitan dituen jakintzaren alderdienganako duen ardura, baita ulertzeko moduen politikak/ekonomiak, mugimendua eta diskurtsoa ezagutzeko gogoa ere. Literaturaren eta sormen bideografikoaren alorretan, materialak bildu ditu heterogeneoak diren honako esparru (eta ezparru) hauen bitartez: kaletik jasotako elkarrizketak, eguraldiaren iragarpenak, road movieak, gastronomia, politika, geografía, aspaldiko irrati-nobelak, abereen (h)istorioak, objektuak, landareak eta mamuak. Egun “Rhododendrons in the Redwoods –Postcards from California” antzezlana prestatzen ari da, objektu bideografikoz osatutako sorta baten aurreneko atala. João Fiadeiro (P), Petra Sabisch (D), Alix Eynaudi (F/B), Anne Juren (F/A) eta Agata Maszkiewicz (PL/A) koreografoekin aritu da lankidetzan. 2007. urteaz geroztik, Valentina Desiderirekin (I/F) lan egin du, erdi koreografikoa eta erdi-infinitua den bilduma batean (“HOW-TOs: Modes of doing and Using”). Bere idazlanak nazioarteko aldizkari eta antologietan argitaratu dira (Austria, Belgika, Frantzia, Portugal, Espainia, Suedia eta USA). Filosofian doktore da (Parisko Unibertsitatea- 10), pertzepzioaren intrigei eta irudiei buruzko tesi batekin, arte performatiboen eta koreografia garaikidearen teorian lekututa. Chorégraphies contemporaines: Images et usages du sensible liburuaren egilea da (argitaratzeko bidean dago).

Miren Jaio (Bermeo, 1968) arte kritikaria da. Artearen historian ikasketak egin ondoren, Gara egunkariko “Mugalari” gehigarrian kolaborazioak idatzi ditu (1999-2009) y eta Zehar, El Pais egunkariko “Babelia” eta Lapiz-en idatzi du (1994-1997). Prentsan idatzi du honako argitalpenetan: Cultura/s La Vanguardia, Arquitectura Viva edo Afterall Online. Horrekin batera, honako artisten katalogo eta argitalpenetan idatzi du: Ibon Aranberri, Miren Arenzana, Discoteca Flaming Star, Erreakzioa-Reacción, Jon Mikel Euba, Iñaki Garmendia, Alicia Herrero/Magazine in Situ, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum, Maider López, Asier Mendizabal edo Lucía Onzain. 2010. urtetik hona, Beatriz Cavia, Isabel de Naverán eta Leire Vergararekin batera Bulegoa z/b artea eta pentsamendua bulegoaren kidea da. Artearen Historia Garaikidearen irakaslea da (EHU/UPV). Tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu, eta besteak beste honako proiektuen komisarioa izan da, gehienak lankidetzan burututakoak:  y “Beste Bat!”, “Muestra INjuve”, “Gure Artea”, “Periferiak 07” y “Talka Egin/Talking!”. EHU/UPVko Arte Eder Fakultateko Artearen eta Musikaren Historia sailan bere doktore tesia idazten ari da egun.

Isabel de Naveran ikerlaria da, testuen egilea, editorea, eta jarduera artistiko garaikidearekin lotutako mintegien eta programen koordinatzailea eta antolatzailea, eta testu kritikoen egilea, koreografia esperimentalaren alorrean bereziki. Dantza Kodeak ikastaroan irakasle, EHU/UPVko Dantza Aretoan. Irakasle lanetako gonbidatu dute Universität der Künste (Berlin) unibertsitateko SODA Masterrean, Alcalako Unibertsitatetako (Madril) Jardun Eszenikoen eta Kultura Bisualaren Masterrean, eta EHU/UPVko (Bilbo) Ikuskizunen Arte eta Zientzietako Masterrean. Bulegoa z/b izeneko arte eta jakintzarako bulegoaren sorreran parte hartzen du, Leire Vergara, Miren Jaio eta Beatriz Caviarekin batera. ARTEAko sortzaile-kide da, eta “Cairon. Revista de estudios de danza” (UAH) aldizkariko erredakzio-taldeko partaide. Hacer Historia. Reflexiones desde la práctica de la danza (2010) liburuaren editorea da, eta Cuerpo y Cinematografía (2008) liburuaren editore-kidea, Jose A. Sanchezekin batera. 2004. urteaz geroztik, ikerlari ari da Arte Eszenikoen Artxibo Bisualean. Arte Ederretan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatearen aldetik, eta “Tiempo cinematográfico en la escena contemporánea” (Jose A. Sanchez zuzendari) izeneko tesiaren egilea da. LANBROA praktika performatiboak eta haien kutsadurei buruzko zikloaren komisarioa da Idoia Zabaletarekin batera, ARTIUM Arte Garaikideko Museoan (Vitoria-Gasteiz). In-presentable (La Casa Encendida, Madril) festibalean ari da lankide, 2006az geroztik.

Ixiar Rozas idazlea da, dramaturgoa, bideo-sorkuntzen zuzendaria eta ikerlaria. Ertz eta tolesdura horietan garatzen du bere bilaketa, lan horietatik abiatuta sortzen diren gurutzaketetan: haien hari agerikoetan eta ikus ezinezkoetan dabil bilatzen. Narratiba idazten du, poesia, pieza eszenikoentzat testuak eta testu kritikoak, hainbat herri eta hizkuntzetan plazaratu diren materialak (Mexiko, Italia, Erresuma Batua, USA, Portugal, Errusia eta Eslovenia). “Periferiak” topaketen fundatzaile-kidea eta zuzendari- artistiko- kidea izan da, Dario Malventirekin batera, Italian eta Euskal Herrian (2002-2007) antolatu ziren jardunaldi horiek pentsamendu kritikoaren eta jarduera artistikoen arteko topaketak izan ziren “Humano caracol” izeneko bideo-sorkuntzak sortu eta zuzentzen ditu, sortzaile garaikideei eskainitako artxibo mikropoetikoekin osatutako sorta hain zuzen (2006-2011). Lankidetzan aritu da honako koreografo hauekin: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), Estela Lloves (Vigo/ Berlin), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Mal Pelo, Girona). Hitzaldiak ematen ditu eta “En la Resonancia/ erREsonantzian” (BizBak, EHU/ UPV) mintegia gidatu du. Arte Ederretan doktorea da (EHU/ UPV), ahotsaren, gorputzaren eta dantzaren gaur egungo eszenako hizkuntzaren arteko harremanetan arakatzen duen tesi batekin. HUHEZIko irakaslea da (Mondragon Unibertsitatea) ea Azala espazioko lan- taldeko kidea da egun.

 

 

 

 

Leire Ugalderen argazkia
argazkiak
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Carolina Boluda
  • © Leire Ugalde
  • © Leire Ugalde
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com