CAST | EUSK | ENGL
¬Ľ home | ¬Ľ kreazio espazioa | ¬Ľ jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | ¬Ľ PRAKTIKA ETA ESPERIMENTAZIOA. JAKIN- MINA ETA AUTOFIKZIOA (BIZIKIDETZAK)
PRAKTIKA ETA ESPERIMENTAZIOA. JAKIN- MINA ETA AUTOFIKZIOA (BIZIKIDETZAK)

Espe Lópezek gidatutako lantegia

2012ko urtarrilaren 3tik 8ra

Leku mugatuak, 12 toki

Izen- ematea: info@azala.es

Gorputz Egoerak programaren barruan antolatutako lantegia

Ikastaro bat niretzat esperientzia praktiko bikaina da. Esperimentazio leku bat da zeinean, batez ere, galderak egitea bilatzen dugun (hori bai, galderak onak bilatzen saiatuko gara). Rancièren aipua antzerkiaren materiaren inguruko gogoetarako abiapuntutzat aurkezten dut. Esentzia bueltatu, ikusleak duen lekuan geure buruari galdetu: geure lana kanpoko begiradarekin harremanetan jarri eta ikusi zer eragin nahi dugun guzti horrekin. Zein energia mugitu nahi ditugu, zein gogoeta mota… Jakin- mina oinarri hartuz abiatzen gara, gure lan artistikoak etengabeko mugimendua eskatzen digu: ikusi, ukitu, esperimentatu, zalantzak izan, ezagutu, mota guztietako arte eta giza esperientziara gerturatu. Mugimendu aktibo honetan, eta bidean ez galtzeko, batzuetan kotak jarri behar ditugu, atentzio jarrera bat izan, kontzentrazioa izan estimuloen bilaketa horretan geure burua ez galtzeko. Bide bikoitz honetan, jakin- mina eta atentzioa, zenbait herreminta erabiliko ditugu geure bulkoa eta poetika pertsonalarentzat egokia izan daitekeen praktika landu eta aurrera eraman ahal izateko. Materia sentikorra gara, gure jakin- mina elikatzen duten estimuluak behar ditugu, eta antolatu egin behar ditugu, izan dezagun bada eskura TRESNA-KAXA BAT:

 

Ni neu, neure historia, erreala eta imajinatutakoa: gustatzen zaidana, gustatzen ez zaidana, eta munduaren nire ikuspegi intimoa

Errealitatea, (zer da erreala?)

Bestearen begirada non kokatzen dudan eta nire diskurtsoa nola egituratzen dudan horren arabera

Intuizioa eta elaborazioa

Eszena eraikitzeko elementuak: helburuak eta beharrak

 

BETEBEHARRAK: lantegia hasi aurretik praktikak egiteko libre egotea. Kreazio lanean hasteko prestatu eta lana hasteko materiala emango digute ariketa batzuk proposatuko ditugu:

Ekarri zure haurtzaroko argazki bat

Gogoko duzun egile bat ekarri (zure aukeraketa zergatik egin duzun azaltzea uzten dizut norbait)

Edozein diziplinako egilea (zinea, antzerkia, literatura, performance, arte plastikoak etab.).

 

Espe López. Prestakuntza, batez ere, Genevan, Frantzian eta Espainian jaso zuen eta 1986. urtetik, Legaleón- T Teatro konpainia sortu zuen beste batzuekin batera eta ordutik aktore gisa egiten du lan bertan (“El silencio de las xigulas”, “Canción desde Isla Mariana”, “Ubú”, “Bancarrota”...). 1994. urtetik, Suitzako L'Alakran konpainian parte hartzen du Oscar Gómezekin batera (“Tómbola Lear”, “Cerebro magullado”, “Psicofonías del alma”, “Optimistic vs Pessimistic”, “Kaïros, sísifos y zombis”...) eta birak egin izan ditu Frantzian, Suitzan, Italian eta Espainian. Duela zenbait urtetatik, publikoarekiko harremanari eta norberak bere burua azaltzeko moduari buruzko  ikerketa egiten ari da aktoreen tresnak erabilita, baina beste ikuspegi batzuetatik abiatuta. Horren bidez, hausnarketa horri aplikazioa ematen eta antzezleei eskaintzen saiatu da sormen eszenikoari beste ate batzuk ireki ahal izateko. Txubio Fernándezekin batera egindako “El y ella. Ficciones” lana estreinatu berri du.

GORPUTZ EGOERAK programaren barne eskeinitako lantegia

PRAKTIKA ETA ESPERIMENTAZIOA. JAKIN- MINA ETA AUTOFIKZIOA (BIZIKIDETZAK)
argazkiak
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • ¬© Isabel de Naver√°n
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
  • Isabel de Naver√°nen argazkia
erlazionaturiko artxiboak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com