CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | ┬╗ ESKUTIK HITZA
ESKUTIK HITZA

Myriam Van Imschoot, Isabel de Naverán, Paula Caspao eta Ixiar Rozasek gidaturiko laborategia

2011ko urriak 11tik 16ra

Idazketa hitzan, -ketaatzizkiak ekintza ezaugarri bihurtzen du. Idazteko idatzi egin behar da. Baina, zer egiten dut idazten ari naizenean? Hein handi batean, irakurtzen ari naiz. -tzeatzizki hori irakurketa ekintzari gehitzen zaio. Zer egiten dut irakurtzen ari naizenean? Eta orduan ahots bat pizten da, ekintza bat proposatzen duen ahotsa, eta –tzeatzizkiarekin lotuz gero, hedatzen ari naizela esango dit.

Idazketaren zentzu hedatzailea ulertu,  bere angelu eta zirrikitu guztien ikuspuntutik. Idazketa, beti malgua eta beti amaitzeke dagoen zerbait bezala, egiteke beti, beti abian. Idazketa hedatu iparralderaino, hegoalderaino, ekialderaino eta mendebalderaino.

Lau dira ikerlari eta sortzaileak, laborategi horretan: Paula Caspao, Isabel de Naveran, Myriam Van Imschoot eta Ixiar Rozas. Bakoitzak idazle bezala bizi dituen esperientzia eta metodologia jorratuko du. Idazketaren eta sorkuntza teorikoaren edota praktikoaren artean dauden loturak aztertuko ditugu, baita testuinguruaren produkzioarekin eta pentsamenduaren produkzioarekin gordetzen dituen harremanak ere. Nola lotzen zaio idazketa sorkuntza eszenikoari/performantziari? Eta soinuari edota sound mediari? Nori idazten diogu eta nola zuzentzen gatzaizkio? Nola jasotzen dituzte gure testuak?, horiek, besteak beste, izango dira laborategian landuko ditugun zalantzetako batzuk.

Gonbidatutako bakoitzak egun bat izango du bere metodologia, mekanismoa edo lan-poetika  laborategian kide dituen gainerako gonbidatuekin partekatzeko. Testu irakurketak eskainiko dira (norberarenak edo beste egile batzuenak), landutako gaiarekin lotutako bideoak/materialak, ariketa praktikoak. Ildo horretatik, hainbat dira hurbilketa batetik bestera jardun ahal izateko proposatzen ditugun aukerak: hariari tira egin, lotura (in)posibleak, ezberdintasunen jokoa… Bosgarren eguna, Paulak, Myriamek, Ixiarrek eta gainerako partaideek, -tzenatzizkiari kasu eginez, biltzen, batzen erabiliko dute, hitzen uzta jasotzen alegia.

Planteatu diren eztabaidagaien inguruan sortzen ari diren diskurtsoak, kodeak eta jarduerak elkarren artean partekatzeko gogoz ari diren pertsonek hartuko dute parte laborategian.

Myriam Van Imschoot estu-estu lotuta dago berak “argitalpen hedatua” izenaz definitu duen proiektuarekin. Bere lana “orrialdea” eta “liburua” diren horietara mugatu ordez, berak askotariko komunikabideak erabiltzen ditu hura publikatzeko, eta komunikabide horien guztien alderdi sentsoriala nahiz berezkoa duten balioa erabiliz horretarako. 2007az geroztik, lanean aritu da bektore moduko elkarrizketetan, performancearen, bideoaren eta soinuaren instalakuntzaren alorretan sorkuntza-lanak garatu eta honako gai hauek aztertu ahal izateko: historiako dantza, ahozko transmisioa, soinuen memoria, nortasuna, artxiboak, birsortzea eta amnesia, besteak beste. Formaz aldakorrak, lan horietan aurki daitezke, besteak beste Fax Film bideoa, “Pick up voces” performancea (Christine De Smedtekin lankidetzan) eta “¿Puedo ser tu testigo?”  soinu-instalazioa (con Aymerick de Tapolekin eta Vandenbrande Kristienekin lankidetzan). Emanaldiak izan ditu honako toki hauetan:Kran Film Colective, Jan van Eyck Academie, Working Title Festival, Playground en Stuk, Kaaitheater eta Intimate Strangers Festival, besteak beste. “Living Archive” bere bakarkako lana estreinatu berri du, alegia azken hogei urte hauetan zehar biltzen joan den bere elkarrizketen artxiboaren bitartez egin duen sakontze- eta exortizazio-lan audio-bio-epikoa (lehenengo emanaldia Kaaitheaterreko Performatik festibalean, 2011ko martxoan). Horrez gain, Myriam Van Imschoot SARMA jarduera diskurtsiboetarako laborategiaren sortzaile eta artista kideetako bat izan da. Komisario-lanak (SI, Christine De Smedtekin batera;  Connexive, Barbara Raeserekin batera; Voicelab), artisten aholkulari-lanak ere (Benoît Lachambre, Meg Stuart, Philipp Ghemacher) tartekatzen ditu antzerkigile bezala egiten dituen lanekin (Tristero, Koreografíako Masterra). Saiakera-lanak (keinuari, partiturei, idazkerari, bakarlari lanari, eta abarreri buruzkoak) edota fikziozko parabolak, besteak beste, argitaratu ditu, eta nazioarte mailako aldizkari, liburu eta arte-katalogoetan daude irakurgai.

Isabel de Naveran ikerlaria da, testuen egilea, editorea, eta jarduera artistiko garaikidearekin lotutako mintegien eta programen koordinatzailea eta antolatzailea, koreografia esperimentalaren alorrean bereziki. Dantza Kodeak ikastaroan irakasle, EHU/UPVko Dantza Aretoan. Irakasle lanetako gonbidatu dute Universität der Künste (Berlin) unibertsitateko SODA Masterrean, Alcalako Unibertsitatetako (Madril) Jardun Eszenikoen eta Kultura Bisualaren Masterrean, eta EHU/UPVko (Bilbo) Ikuskizunen Arte eta Zientzietako Masterrean. Bulegoa z/b izeneko arte eta jakintzarako bulegoaren sorreran parte hartzen du, Leire Vergara, Miren Jaio eta Beatriz Caviarekin batera. ARTEAko sortzaile-kide da, eta “Cairon. Revista de estudios de danza” (UAH) aldizkariko erredakzio-taldeko partaide. Hacer Historia. Reflexiones desde la práctica de la danza (2010) liburuaren editorea da, eta Cuerpo y Cinematografía (2008) liburuaren editore-kidea, Jose A. Sanchezekin batera. 2004. urteaz geroztik, ikerlari ari da Arte Eszenikoen Artxibo Bisualean. Arte Ederretan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatearen aldetik, eta “Tiempo cinematográfico en la escena contemporánea” (Jose A. Sanchez zuzendari) izeneko tesiaren egilea da. Idoia Zabaletarekin elkarlanean, honako mintegi hauek zuzendu ditu: “Discursos del cuerpo” (2009) eta “Autonomía y Complejidad. My Private Biopolitics” (2010), BAK eta BILBAK (EHU/UPV) izeneko topaketen barruan. In-presentable (La Casa Encendida, Madril) festibalean ari da lankide, 2006az geroztik.

Ixiar Rozas. Elkar gurutzatu egiten diren hainbat ertzetan eta tolesduretan aritzen da lanean. Idazlea da, dramaturgoa, bideo-sorkuntzen zuzendaria eta ikerlaria. Ertz eta tolesdura horietan garatzen du bere bilaketa, lan horietatik abiatuta sortzen diren gurutzaketetan: haien hari agerikoetan eta ikus ezinezkoetan dabil bilatzen. Narratiba idazten du, poesia, artikuluak eta pieza eszenikoak, hainbat herri eta hizkuntzetan plazaratu diren materialak (Mexiko, Italia, Erresuma Batua, USA, Portugal eta Errusia). “Periferiak” izeneko topagunearen fundatzaile-kidea eta zuzendari- artistiko- kidea izan da, Dario Malventirekin batera, Italian eta Euskal Herrian (2002-2007) antolatu ziren jardunaldi horiek pentsamendu kritikoaren eta jarduera artistikoen arteko topaketak izan ziren. Testuinguru horretan, Begiradak. Miradas y memorias desde el margen. Glances and memories from the fringes(KMK- Periferike) liburuaren koeditore da. “Humano caracol” izeneko bideo-sorkuntzak sortu eta zuzentzen ditu, sortzaile garaikideei eskainitako artxibo mikropoetikoekin osatutako sorta hain zuzen (2006-2011). Idoia Zabaleta, German Jauregi eta Elena Albertekin batera, “4 itinerarios y otras fotos” (2009) sortu eta bertan parte-hartzen du aktore lanetan, Europako hainbat hirietan eskainitako emanaldian hain zuzen. Lankidetzan aritu da honako koreografo hauekin: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), Estela Lloves (Vigo/ Berlin), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Mal Pelo, Girona). Arte Ederretan doktorea da (EHU/ UPV), ahotsaren, gorputzaren eta dantzaren gaur egungo eszenako hizkuntzaren arteko harremanetan arakatzen duen tesi batekin (Jose Antonio Sanchez zuzendari). Jarduera eta ikerkuntza artistikoaren alde ari den ARTEA taldeko kide da.

Paula Caspão idazlea da, ikerlaria eta dramaturgoa. Portugalen jaioa da, eta Parisen bizi da. Koreografiaren eta artearekin lotutako beste hainbat alorren artean sortu ohi den bidegurutzean ari da lanean. Handia da fikzioak bere baitan dituen jakintzaren alderdienganako duen ardura, baita ulertzeko moduen politikak/ekonomiak, mugimendua eta diskurtsoa ezagutzeko gogoa ere. Literaturaren eta sormen bideografikoaren alorretan, materialak bildu ditu heterogeneoak diren honako esparru (eta ezparru) hauen bitartez: kaletik jasotako elkarrizketak, eguraldiaren iragarpenak, road movieak, gastronomia, politika, geografía, aspaldiko irrati-nobelak, abereen (h)istorioak, objektuak, landareak eta mamuak. Egun “Rhododendrons in the Redwoods –Postcards from California” antzezlana prestatzen ari da, objektu bideografikoz osatutako sorta baten aurreneko atala. João Fiadeiro (P), Petra Sabisch (D), Alix Eynaudi (F/B), Anne Juren (F/A) eta Agata Maszkiewicz (PL/A) koreografoekin aritu da lankidetzan. 2007. urteaz geroztik, Valentina Desiderirekin (I/F) lan egin du, erdi koreografikoa eta erdi-infinitua den bilduma batean (“HOW-TOs: Modes of doing and Using”). Bere idazlanak nazioarteko aldizkari eta antologietan argitaratu dira (Austria, Belgika, Frantzia, Portugal, Espainia, Suedia eta USA). Filosofian doktore da (Parisko Unibertsitatea- 10), pertzepzioaren intrigei eta irudiei buruzko tesi batekin, arte performatiboen eta koreografia garaikidearen teorian lekututa (argitaratzeke dago).

ESKUTIK HITZA
argazkiak
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
  • Leire Ugalderen argazkia
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com