CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | ┬╗ TREGUA INFINITOTIK BURKOAREN GERRARA
TREGUA INFINITOTIK BURKOAREN GERRARA

Nilo Gallegok emandako tailerra, antzerki musika, site specific eta soinu- arteari buruz

Datak: irailak 27tik urriak 2ra 

Ordutegia: 17.00tik 24.00ra

Prezioa: 90 euro

Izen- emate orrialdea bete eta bidali info@kreared.com helbidera

 

Gorputz Egoerak programaren testuinguruan, udaren amaiera, udazkeneko ekinokzioa ospatzea proposatzen dugu; horretarako, Nilo Gallego (Leon) musikari eta performerra gonbidatuko dugu, gurekin egun batzuetan modu intentsiboan parteka dezan musikarako eta performance gertakarirako bere hurbilketa. Gonbidapen hori ikusita, Nilo Gallegoren proposamena izan da antzerki musikaleko, site especific eta soinu-artearen tailerra zuzentzea. Artistaren ibilbideak, ekinokzioak bezala, ekintza, eszena eta esku-hartze urbanoa gurutzatzen ditu. Honela dio Nilok:

“Aire zabaleko sauna baten modukoa izango da, jarduteko moduak modu bortitzean aldatuko ditugu, hotzetik berora, ez esku hartzetik burkoen gerrara, tarteko punturik gabe, trantsizio demokratikorik gabe. Gauero kontzertu bat emango dugu, izarrentzako kontzertua izango da, haien moduan, guk ez dugu arreta eman nahiko, hantxe egongo gara, soinuan kontzentratuta.

Azalan gaudela aprobetxatuta, ezertan aurkituko gara, begiratu soilik, tira, nola begiratzen dugun, nik nahiago nuke entzun... Azalan gaudela aprobetxatuta, dena hautsiko dugu, ahitu arte esku hartuko dugu. Azalan gaudela aprobetxatuta, “Azalea” Duke Ellington eta Louis Armstrongen abestiaren bertsioa prestatuko dugu.

Nola pasatuko dugu? Oso ondo. Lo egingo dugu? Gomendagarria da. Nolakoa izango da gure lanaren metodologia? Zoramena izango da guztia. Nori zuzenduta dago tailerra? Mukiak zintzatzen dakien edonorentzat. Zer eraman behar dugu tailerrera? Saunara sartzen garenerako toalla bat, musika-tresnaren bat, burua argi.”

 

Erreferentziak:

"Hay que caminar soñando" Luigi Nono.

"Please destroy me" Devendra Banhar.

"Al este del paraíso" Lech Kowalsky.

"Notas de lo efímero" Chus Dominguez.

“Traslado a pie de tres objetos” Zaj.

 AZALEA Duke Ellington eta Louis Amstrong-ena.

Gainera Moe Tucker, Keith Moon y Tommy Ramone.

 

Nilo Gallego: Musikaria, soinuarekin egindako esperimentazioa abiapuntu duen performanceak egiten ditu. Bateria jotzen du, perkusioa eta elektronika. Eremu mota guztietan egiten ditu performanceak, esaterako, hauetan: “Pigmeus do Mondego” (Mondego ibaian egindako soinu-ekintza), "Amanecer desde Montolivet" eta "Fuera de la fábrica Beta" (site-especific), "Felipe vuelve a casa con las ovejas sonando" (Felipe Quintana artzainaren alboan ardien kontzertua), "Canción de éxito mundial" (soinu-ekintza parte-hartzailea), "Te invito a un chino" (Kanito eta Oscar de Pazen alboan egindako esperimentazio-performancea), "Concierto de megáfonos y sirenas" eta "Concierto aspirador" (Pablo Regarekin batera), "Homenaje Cage" (Markus Breussekin batera) eta abar. Hauek izan dira bere proiektu kolektiboetako batzuk: "Yavestruz comoandamios parecementerio" (musika esperimentala eta espazio publikoetako ekintza), "Taller espontáneo de pequeñas nadas" (kaleko ekintzak), "Fora do tempo" kolektiboa (landako ekintzak) eta performance musikaleko talde hauekin: "Ciegas con Pistola", "Siempre por Detroit" eta "Blinden mit Pistolen". “La Danaus” kaleko antzerki-konpainiarekin lan egin du, Olga Mesa, Martine Pisani, Amalia Fernandez, Marisa Amor eta Elena Alonso koreografoekin eta Rodrigo García, Carlos San Martín eta Tomas Aragay antzerki garaikideko zuzendariekin, baita Chus Dominguez dokumentalistarekin ere. Musikari inprobisatzaile gisa besteak beste honako musikari eta dantzariekin partekatu du eszenatokia: Patricia Lamas, Africa Navarro, Chefa Alonso, Gunter Heinz, Vanesa Mackness eta Wade Matthews. Dadajazz (freejazza) eta Los Nadie (rocka) musika-taldeetako kide izan da. Soinu-artearen tailerrak ematen ditu haurrentzat eta helduentzat.

 

KREA eta AZALA kreazio espazioak elkarlanean antolatutako tailerra Gorputz Egoerak programaren barne. Horren helburua egungo praktika koreogragikoen prestakuntza bultzatzea da.  

DE LA TREGUA INFINITA A LA  GUERRA DE ALMOHADAS
argazkiak
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
  • Isabel de Naver├ínen argazkia
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com