CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lantegiak | lab | mintegiak | » GORPUTZAREKIN IDAZTEN: MUGIMENDUAREN GRAMATIKA
GORPUTZAREKIN IDAZTEN: MUGIMENDUAREN GRAMATIKA

Monica Valenciano eta Raquel Sánchez zuzendutako tailerra

Data: 2010eko urtarrilak 3tik 8ra

Prezioa: 90 euro (ostatua barne)

Oso gomendagarria

Lekua erreserbatzeko osatu izen- emate orrialdea eta bidali info@kreared.com

 

 

Gorputza-hitza-marrazkia-testua-irudia-ahotsa zirrikituen jokoa

Mintegi honetan, aldiunea hautemateko entrenamendura zuzendutako tresnak landuko ditugu. Horretarako, mugimenduaren eta arnasketaren konexioetan oinarritutako entrenamendu fisiko eta teknikoaren garapenetik abiatuko gara. Horri esker, desoztopatzea eta barneko zirkuituen irekiera lortuko ditugu eta, horrekin, energiaren jariakortasuna eta modulazioa ahalbidetuko ditugu espazioan gorputzak duen gramatikaren artikulaziora sarbidea izateko.

Gorputza espaziorantz zabaltzea horren guztiaren helburua. Horretarako, arretaren, harmenaren eta plano ezberdinetako perspektibaren entrenamendua aintzat hartuko dugu nahikotasun osoa ezabatuta. Mugimenduaren dinamika bisuala eta soinuduna landuko dugu. Lerroaren musikaltasuna aldiunea hartzeko eta askatzeko edo gertatzen ari dena garatzeko gaitasunaren mende dago, hizkuntzaren aukera anitzak eta erabakiak hartzeko, euskarrirako eta berehalako zalantza aintzat hartuta.

Besteak beste, gai hauek jorratuko ditugu: mugimenduaren gramatika, begiradaren arnasketa, soinuaren irudiak, aurre-existentziako eremuak, gardentasun gisa duen presentzia, orainaldi iraunkorra, arkitektura poetikoa eta bat-bateko irudi bisuala. 

"Zatiketa ez da suntsiketa-metodoa soilik; izan ere, eraldatutako  berreraikuntza edo sintesi berria egiteko aurretiazko etaparako azterketa eta ordenamendua egiteko metodo sakonagoa da". Louise Bourgois

Egitaraua: 

Mintegian erabiliko ditugun ideien-hitzen-irudien glosario laburra:

Gorputzarekin idaztea: edozein espaziotan bizi izateko aukera ahalbidetzen duen gorputzaren gramatika.

Irudia sintesi gisa: osaerarako beharrezko elementuak elkartzen diren tokia islatzen duen irudiari deitzen diogu bisioa; hau da, ikuslearen pantaila-kontzientzian jomugara iristen dena.

Zirrikituen presentziarik eza harmen gisa:  mugimendua sortzeko gai den espazioa, mugimendua bere horretan izan beharrean. Ustekabekoa irtenarazteko gaitasunaren mende dago (hori da gaitasun harkorra); hau da, oraina erabiltzeko gaitasuna edo, edozein espaziotan bizi izateko aukera beste nolabait esanda. Mugimenduaren musika hutsik dauden espazioen bidez agertu ohi da (musika-instrumentuekin gertatu ohi den moduan). Besarkadatik, bibrazioak sortzen dituen zirrikitua geratu ohi da.

Presentzia gardentasun gisa: presentziaren bidez aldi berean gertatzen ari diren planoen elkarrekintza ikusten uzten duen entrenamendua da eta horrek gaitzen du interpretatzailea. Proiekzioa barneko espazioak kanpokoan duen inbertsioaren ikerketa da. Barnean zenbat eta espazio gehiago izan, orduan eta energia proiektatzeko eta erresonantziarako gaitasun handiagoa izango ditu.

Tarteak: hitzaren gorputza hautematea, gorputzaren hitza azaldu ezin daitekeen gertaera gisa, ikuspegi intuitibora sartzeko logika arrazionalaren mugak gainditzea, irudien erresonantzia (zirrikituetan hotsa egiten duen horrena), oraindik ahoskatu gabe dagoena, edozein mugimenduren airean egotea bezalaxe.

 

Mónica Valenciano: Kanariar uharteetako koreografoa da eta Bartzelonan eta Madrilen jaso zuen prestakuntza. 1989. urtean estreinatu zuen bere lehen ekoizpen lana Aupa izenburuarekin. Lan hura "nolabaiteko egonkortasuna pixkanaka kendu zidaten estropezuen eta bultzada batzuen nire bildumarekin" lotura zuen zerbait zela aipatu zuen aurkezpenean. Mónica Valencianok zatikatutako dantza da eta honako hauetatik abiatuta sortu ohi du: bulkadak, etendako urratsak, "espero gabeko leherketa txikiak", bihurrikatutako edo iraulkatutako keinuak. Valencianok zoria eta jokoa, eta haurtzaroko munduaren azterketa erabiltzen ditu xalotasuna eta maltzurkeria azaleratzeko. 1996. urtean, El Bailadero konpainia sortu zuen. Harekin, hurrengo urtean, Adivina en plata lana estreinatu zuen eta, ordutik, Goyaren groteskoko estetikan inspiratutako Disparates serieko ikuskizunak eskaini ditu.

Raquel Sánchez: RESADen lizentziatutako interpretea eta pedagogoa da. Prestakuntza osatzeko, Madrilgo Ciudad de los Muchachos proiektuan zirkoari buruzko ikasketak egin zituen, Madrilgo Errege Kontserbatorioan musikakoak eta Cuarta pared aretoan antzerkiarekin lotutakoak. 1992. urtean, Mónica Valencianoarekin batera hasi zen lanean eta harekin El Bailadero konpainia sortu zuen 1996an. Konpainia horrekin, beste hainbat lanez gain, "Disparates" seriea prestatu zuen.Hainbat zuzendarirekin egin du lan; hauekin, esate baterako: Elena Córdoba, Antonio Fernández Lera, Javier Yagüe, Heddi Maalem, Katie Duck, Cia Megalo eta Marta Carrasco. U.V.I. eta Música libre izeneko kolektiboen bidez, inprobisazioarekin lanean hasi zen. Helduei zein haurrei zuzendutako muntaketa-lanak zuzendu ditu (ekoizpenik onenari emandako Max saria jaso zuen "Estate quieta" lanarekin). Cuarta Pared-eko irakasleen talde egonkorreko kidea da eta eskolak eskaini izan ditu hauetan: Alicia Alonsoren Dantzako Goi Mailako Institutuan, Madrilgo Rey Juan Carlos I Unibertsitatean, Estudio 3 aretoan eta Madrilgo TAI eskolan

 

KREA eta AZALA kreazio espazioak elkarlanean antolatutako tailerra  Gorputz Egoerak programaren barne. Horren helburua egungo praktika koreogragikoen prestakuntza bultzatzea da.

 

Isabel de Naveránek Monica Valenciano eta Raquel Sánchezi egindako elkarrizketa (Lasierran, 2011ko urtarrilak 1ean)  

 

dibujo mónica
argazkiak
  • papelinas/ foto de Isabel de Naverán
  • apretar brazo/foto de Isabel de Naverán
  • maestría/foto de Isabel de Naverán
  • gramática/foto de Isabel de Naverán
  • Isaak/foto de Isabel de Naverán
  • mesa
  • camino
  • Mónica
  • autopista/foto de Isabel de Naverán
  • mary fotos
  • mismo color
  • palos palos/foto de Isabel de Naverán
  • observación hacia delante/foto de Isabel de Naverán
  • María/foto de Isabel de Naverán
  • observación hacia atrás/foto de Isabel de Naverán
  • Kontxi eta Miquel
  • Raquel/foto de Isabel de Naverán
  • fin de clase/foto de Isabel de Naverán
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com