CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » lankidetza proiektuak
Azala Espazioa
LANKIDETZA PROIEKTUAK

“Ezkerreko aldea eskuin aldearen antzeko bihurtzen zen, lurrak bira egin eta eguzkiak lekualdatu eta itzalak argiari leku eta izotza urtu egiten zen heinean, udaberriko goiz hartan”.

Elkarren artean lankidetzan aritu ahal izateko proiektuak prozesu sinbiotikoen segida modura ulertzen ditugu, adibidez, mikorrizak:

Mikorriza landare baten sustraiak eta onddoen hifak elkartzen direnean sortzen duten elkartea da. Elkarte horretan, bakoitzak behar duen zenbait substantzia trukatzen dute. Mizelioaren hifa-multzoa modu horizontalean hedatzen da, baso eta zelaietako sustraietaraino eta landaretaraino. Mizelioak osorik parte-hartzen du zuhaitzak behar dituen elikagaien xurgatzean, karbonozko hidratoak eta bitaminak hartuz, baina, aldi berean, bere onuraren alde egiten utziz landareari. Izan ere, mikorrizazioari esker, zuhaitzak xurgatu dezakeen ur kopurua handiago da, eta sustraiek bere egiten duten eremukoa baino zabalagoa da ere haien iristeko ahalmena. “Hori ere funtzionamenduari buruz gustatzen ez zaidan beste ideia bat da” esaten zuen Zabaletak, Azalari buruz hizketan, “posiblea da onddo berak mikorrriza landare batekin baino gehiagorekin sortzea, eta mizelioaren bitartez konexioa piztea landare ezberdinen, zuhaitz ezberdinen, txikiagoen eta handiagoen artean, baita sastraken artean ere”...

Mugalari kultur gehigarrian Isabel de Naveranek idatzitako ‘Superficie profunda’ artikuluko zati bat da hori.

 

lankidetza proiektuak:
PROKLAMA

PROKLAMA

arte bizien programa

ARTIUM museoarekin lankidetzan

3 edizio urtero

TAPETE COMÚN

TAPETE COMÚN

L´animal a l´esquena (Celrá) eta Moare Danza (Gasteiz) egiturek lankidetzan burututako egoitza artistikoen programa

I.N.A.E.M-en laguntzarekin

MPECV (Artea- Universidad de Alcalá)

PRAKTIKA ESZENIKOA ETA JARDUERA BISUALARI BURUZKO MASTERRA (MPECV) / ARTEA

MPECV masterraren ikasleak (Artea- Alcalako unibertsitatea) hiru astetako egoitza artistikoa egiten dute AZALA kreazio espazioan. Egoitzan zehar beren proiektuak garatzen dituzte, banaka eta lan- taldean. Horrekin batera, harremanetan jartzen dira Euskal Herriko kreazio eszenikoa eta bisualarekin. 

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com