CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | lankidetza proiektuak | » PROKLAMA
PROKLAMA

Zerbait ozenki esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea. Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea. Proklama topaketa sorta honekin lantegi- eta topaketa-programa batekin jarraituko dugu Gasteizen, eta galdera honetara itzuliko gara: «Gu, herria», zein neurritan da ariketa performatibo bat? Galdera honek Judith Butler-en testu batean, «Gu, herria». Bilera askatasunaren inguruko gogoetak, du jatorria: «”Gu herria” herriaren subiranotasun modu baten enblematzat jotzen dugun esapide bat da, zeinak inplikatzen baitu pertsonek modu politiko anitzean elkar daitezkeela eta elkar izenda dezaketela. Horrek ez du esan nahi, ordea, guztiak bat datozenik, baizik eta jabetzen direla autoberrespena prozesu kolektibo eta partekatua dela».

2014ko urtarriletik ARTIUMekin lankidetzan burututako programa

PROKLAMA
laguntzaileak
  • ARTIUM
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com