CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ instalazioak
Azala Espazioa
INSTALAZIOAK

AZALAk egoitzan dauden artista eta ikerlariei lanerako eta topaketarako espazioa eskaintzen die, baita ostatua ere. Bertaratzen direnek eskuragai izango dute Azalan dagoen oinarrizko material teknikoa. Horren truke, erabiltzaileek bere gain hartuko dute egoitzaren eta materialen erabilera arduratsua, eta baita baliabideen erabilpen sostenigarria eta eraginkorra ere (ura, elektrizitatea, berogailua). Egoitzan dauden pertsonak materialak eta instalazioak jaso zituzten bezalaxe uzteko konpromezua hartzen dute eta eragindako kalteen ardura ere bere gain hartuko dute (kalteak baldin badira). Horrekin batera, konpromezua hartzen dute berogailuaren erabilpen egokia (biomasa eta elektrikoa) egiten ikasiko dutela. Berogailuaren gehiegizko gastua balego, erabiltzaileek bere gain hartuko lukete gastu hori.

AZALAk 5 etxe eskaintzen ditu (bi logela bikoitzekin), sukalde- txoko ekipatua, lanerako gela eta bulegoa internet konexioarekin, aldagelak, lorategia eta zelaiak. Horrekin batera, oinarrizko material teknikoa dago eskuragai.

Egonaldian dauden artistentzat ikerketa eta kreazio prozesuetarako baldintza egokiak sortu. Autonomia eta askatasun espazio-denborak sortu, esperimentaziotik, hartu- eman, praktika eta gogoeta kritikotik abiatuta, ezagutza produzitzeko. Sortzaile, pentsalari, publikoa eta bertakoen artean loturak eta konexioak sortu, inguratzen gaituen arte, kultura eta gizarte ekosistema aberasteko helburuarekin.

argazkiak
  • Lasierra
  • Entorno
  • Finca de caba├▒as
  • Caba├▒as exterior
  • Interior caba├▒a
  • Habitaci├│n doble literas
  • Habitaci├│n doble twins
  • Txoko exterior jard├şn
  • Interior txoko con estufa de pellets
  • Interior txoko pez
  • Exterior del estudio
  • Interior estudio frente
  • Interior del estudio
  • ATE IREKIAK
  • Edificio oficina-estudio-caldera
  • Oficina
  • AZALA
  • Nieve y Danya
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com