CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » aurkezpena
Azala Espazioa
AURKEZPENA

AZALA artista, sortzaile, aktibista eta pentsalarien arteko topaketa eta hartu-eman lekua da. Espazioaren epizentroak dantza eta arte eszenikoak badira ere, bere uhin hedakorra naturaltasunez eta promiskuitatez zeharkatzen ditu beste diziplina artistikoak, hala nola arte performatiboak, gorputzaren arteak, arte biziak bezalako deiturak.

Egonaldian dauden artistentzat ikerketa eta kreazio prozesuetarako baldintza egokiak sortu. Autonomia eta askatasun espazio-denborak sortu, esperimentaziotik, hartu- eman, praktika eta gogoeta kritikotik abiatuta, ezagutza produzitzeko. Sortzaile, pentsalari, publikoa eta bertakoen artean loturak eta konexioak sortu, inguratzen gaituen arte, kultura eta gizarte ekosistema aberasteko helburuarekin.

Inguratze ekintzaz ari garela, AZALAren anbizioa geografikoa mugagabea da: “leku amankomun” erreferentziazkoa bilakatu nahi du Araba, Euskal Herrian, kostalde Atlantikoan, Estatu espainiarra eta penintsula iberikoan, euro-mediterraneoko eta euro- atlantikoko landa eskualdean, 5 kontinenteetan eta gainontzeko galaxietan.

AZALA ekimen eta kudeaketa pribatuko egitasmoa da, baliabide gutxikoa –langile gutxi eta ekonomia eskasa—, baina konexio onekoa. Eman ematen duen proiektua da, baina trukean harrera egiten dien pertsonei konpromiso aktiboa eta sostengarria eskatzen die espazioa berarekin eta ingurunearekin.

Kreazio- lanerako eta ikerketarako egonaldiak, lantegiak, laborategiak, mintegiak, topaketak, ospakizunak, ate irekien egunak, paseoak… dira, besteak beste, AZALAn burutu daitezkeen jarduerak.AZALAk ideien proposamenak, proiektuak eta jarduerak jaso nahi ditu urte osoan zehar irekita dagoen deialdiaren bitartez.

AZALA etxe irekia da; behin behineko aterpea; aukeren leku bat eragin ahal izateko, afektatzeko, eta eraginda izateko; parte hartu eta esku hartzeko ideia bat.

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com